Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begiaren mugimenduak era askotakoak dira. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.
Maria Sara doktoreak, keinu dudarik gabe segail batez, buruaren mugimendu batez, atzera botatzen du ezker aldeko ilea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 126. orr.
Zirkunferentziaren mugimendua, beraz, lasterragoa da barruko zirkuluarena baino. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 202. orr.
Badakizu mugimendua animalien gorentasunaren atal osagarria dela, eta beharrezkoa duela betegina izateko. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 73. orr.
Xake partidako mugimendu guztiak aurrez zekizkien igarlea zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 210. orr.
Mugimendu hori egitean soinekoa gerrirantz bildu zitzaion eta izterrak agerian geratu ziren. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 54. orr.
Gero konturatu nintzen esferak bere baitan zeuzkan ikuskizun zorabiagarriek sorturiko irudikeria zela mugimendu hura. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.
Mugimenduaren pertzepzio-ereduak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 47. orr.
Zerk sortzen du mugimendua? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 72. orr.
Mugimendu fisiko bat behar izan zuen bere buruari beldurtuta zegoela aitortzeko. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 144. orr.
Den guztia mugimendu etengabean dabil. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 85. orr.
Zu, berriz, mugimendu jarraitu hark izutua, noragabeturik gelditu zinen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 131. orr.
Hitzei keinu eta mugimendu kartsuz lagunduz. gero, nekea adierazten zuen mugimendu geldoaz, jezarlekuan bermatu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 347. orr.
Eskuak mugimendu zakarra egin baitzuen, paperean zirriborro bat eraginez. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 172. orr.
Gizakiak gai dira mugimendu sotil eta konplikatu ugari egiteko, goi mailako diseinu teknikoari esker. Mugimendu erreala, itxurazko mugimendua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 16. orr.
Begien aspaldiko zorizko mugimendu haiek berritu zitzaizkion. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 153. orr.
"Naturaren legeek" mugimendu errepikari baten erregulartasuna erakusten dute. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 303. orr.
Mugimendu ziklikoak joera bizia duela irauteko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 324. orr.
Ikuspegi historikoak kosmos fisikoaren mugimendu zentrifugoa erakusten digu espazio-denboraren lau dimentsioko markoan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 401. orr.
Trikitixa zen garaiko rockanrola; emakume horiek dantzan ikusita, konturatuko ginateke Elvis Presleyren gerri-mugimenduak txorakeria hutsa zirela, eta heavy metalkideen kontorsioak mugimendu basatiak, ez arte eta ez grazi. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 72. orr.
Gaineko solairuan ehunka lagunen mugimendu-hotsa entzuten zuten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 245. orr.
Ahoskera egokia ekoizteko, gainera, ahots aparatuaren mugimendu-aginduak ere berriro programatu beharko ditu. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 49. orr.
Mugimendu-aukera handiagoa ematen dute beste lau giltzadura motek. Soinua mugimendu forma bat da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.
mugimendu segida horiek bata bestearen atzean nahiz aldi berean gertatzen dira, paroxismotik hurbil dagoen amaiera arte. Berria - Kultura 2004-05-05
Objektuaren beraren edo begiralearen mugimendu-aldaera bakoitzak transformazio-eskema (bakar) bat eragiten baitu erretinan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 55. orr.
Horiek guztiek halako mugimendu-sentsazioa sortarazi zioten Thatcherri, Hudson ibaian gora doazen baporeek eragiten dutena bezalakoa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.
Hortik, bitarteko fase bat edo bi igarorik agian, mugimendu-neuronetara igarotzen da mezua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.
Nik nahiago nuen aldian-aldian neure bidea asmatzea, mugimendu-gerrazko erasoaldi zorrotzak jo bat-batean han-hemenka, kokapen-gerraren errutina nekagarrira makurtu ordez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.
Bere lana bete zezala agindu zion hurrena borreroari buru-mugimendu pausatu batez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.
Zure beso-mugimendu horiek ikusi bertzerik ez dago. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 540. orr.
Orain, ordea, begirada letretan banan-banan finkaturik, ez zen gai, antza, begi-mugimendu arinerako, iker-begiradarako. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 132. orr.
Aldaka-mugimendu trebe bat eginez. Aitor Arana «Onan», 2000 - 36. orr.
Hotsa aire-mugimendua da, gauzak alderdi fisikotik hartuta. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 149. orr.
Hurrena, jauzi-mugimendu bat sumatu zuen inguruan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 140. orr.
Operatzaileek eta zinemagileek egin daitezkeen kamera-mugimendu guztiak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 207. orr.
Diskojogailuaren platera biraka ari den bitartean, itxurazko estutze edo zabaltze mugimendu bat sumatzen da, espiralaren zentzuaren arabera. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.
Migrazio mugimendu handien aldia izan zen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 205. orr.
Itoizko urtegiaren kontrako mugimendua toki jakin batean sortu zen, ibar txiki batean, nekazari gune batean. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 50. orr.
Ondoren, Scout mugimendua ezagutu nuen eta Bilboko auzo bateko scout taldearekin monitore gisa ibili nintzen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 177. orr.
Kenyako Mau-Mau mugimendua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 465. orr.
Txekoslovakian, Sobiet Batasuneko agintari komunisten kontrako mugimendua sortzen da, tankeek isilarazten dutena. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 83. orr.
Azken bi hamarkadetan bertsolaritza bultzatu duen mugimenduak garai berriek eskatzen dituzten desafioei aurre egiteko intuizio gidariak izan ditu. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 61. orr.
Urte honetan gauzatu zen lehenagotik ere mamitzen egona zen euskal kulturaren aldeko mugimendu bat, XX. mendean agian garrantzizkoena izan dena talde gisa. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 82. orr.
Merkataritza askearen mugimenduaren porrotak erakusten duten bezala. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 433. orr.
Txinan demokraziaren aldeko mugimendu handiak sortu dira. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 172. orr.
Tentsio hori etengabea da Elizan eta frantziskotar mugimenduan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 636. orr.
Mugimendu arkaizanteak normalean antzuak gertatzen dira. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 441. orr.
Zientziaren kontrako mugimendu akademikoak sortu dira, eta batzuetan nahiko indar hartu ere, batez ere Frantzian eta Estatu batuetako zenbait tokitan. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 20. orr.
Kubatar mugimendu iraultzailearekin kolaboratzen du. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 287. orr.
Mugimendu nazionalisten lehen astinaldiak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.
Morsez mezuak bidaltzeko tresna bat mugimendu kurduarentzat lapurtzeagatik salatu zuten aita. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 10. orr.
Parisen "Justizia eta Askatasuna" mugimendu antifaxista sortu zuen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 281. orr.
Historian zehar mugimendu monastikoentzat hain kaltegarri izan diren pobretasunaren kontrako tentazioak eta jarrerak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 909. orr.
Mugimendu heretikoak ere oso zabalduak zeuden Italiako erdi eta iparraldean, kataroena batik bat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.
Kazetari batzuek esan zuten mugimendu piktoriko berria sortu nuela, beste pintore batzuk ere hasi zirela nire bidetik. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 125. orr.
Handik zuzenduko ziren greba mugimendu guztiak. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 190. orr.
Protesta mugimendu hauek nolabait ere harreman dialektiko zuzenean hasten dira agintariekin ere. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 188. orr.
Beste ikuspegi batzuen aburuz, kapitalismoarekiko alternatiba ere bada (edo bazen) kooperatiba mugimendua. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 181. orr.
Gizarte-mugimendu ekintzaile berria sortzen laguntzea. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 45. orr.
Langile-mugimendu handiak izan ziren garaiaz geroztik, ez zen izan halako bizitasunik auzoan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 106. orr.
Euskal Herrian sortutako beste zenbait idazle, berriz, Unamuno, Pio Baroja, Ramiro de Maeztu, urte horretan Espainiak galdutako koloniak zirela-eta, literatura mugimendu baten, edo literatura mugimendu baino zerbait gehiago izango zenaren oinarri bihurtuko ziren. Politikaren mailan, hala ere, kristau ortodoxoen bi mendebaldartze-mugimendu banatu horiek bide ezberdinak egin zituzten. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 53. orr.
Ororen gainetik, barne-merkataritzaren liberalizazio-mugimendu zabala izan zen, feudalismotik ateratako nazio-estatuek ezarria, Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.
Nonbait Julesek mailegatu KD irakurgailuan Beethovenen bederatzigarren sinfoniaren bosgarren mugimendua ezarri zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 296. orr.
Atsedenik gabe, bigarren mugimenduari, andanteari, ekin zioten musikariek. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.
Emakumeak azken mugimendua, finale vivacea, joka hasi dira. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 166. orr.
Kantatak zortzi mugimendu ditu; Antso III.ak bizi izan zituen garaiei egiten die erreferentzia, eta bere herriarekin zuen harremanean sakontzen du. Berria - Kultura 2004-06-30
Musika zuzen eta erraza erabiltzen du, forma garbikoa mugimendu gehienetan. Berria - Kultura 2004-06-30
Zure tresnarentzako kontzertu baten mugimendu bat prestatu behar duzu eta, horrez gain, orkestrako pasarteak deitzen direnak: hamar bat zati konposatzaile derberdinenak, orkestrako obra garrantzitsuetatik aukeratuak. Berria - Kultura 2006-02-05
Mairuak kanpamentuan zer mugimendu dagoen begiratzen ari direla gauza segurua da. baina geroago hasiko ziren, biharamunean igual, garabien, kontainerren, estibadoreen mugimenduak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 342. orr.
Igande goizean izan zen mugimendu elizan, ezkerparetan eta kanpoan. Herria 2004-11-11
Holakoetan, izaiten da segur mugimendu eskuin eta ezker. Herria 2001-05-31
Bazen mugimendu inguruan: gazte talde bat hemen, plastikozko ontzi handi zenbaiten inguruan; bikote are gazteagoren bat han, maite lanetan; musika hotsa, ikusgai ez genuen lekutik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.
Kasik uda betean bezenbat mugimendu, aroa gisa hartakoa izanez geroz. Herria 2001-05-31
Errepidearen beste aldeko Somera kalean ere ez zegoen mugimendu handirik. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 202. orr.
Izanen da mugimendu taulen gainean! hamargarren euskal antzerkia da Garaziko ikaslek emaiten duten hau. Herria 2004-04-08
· iskanbila izan. Izan da mugimendu joan den astean eskola zenbaitetan, eskolak okupatzeraino, Urdiñarben, Irisarrin edo oraino Hendaia-Lissardy-n. Herria 2003-09-11
aldeko mugimendu (20); aurkako mugimendu (10); bada mugimendu (10); bazen mugimendu (29); buru mugimendu (24); buru mugimendu batez (6); buruaren mugimendu (6); elkartasun mugimendu (13); emgann mugimendu (7); euskal herriko mugimendu (16); euskal mugimendu (10); ezkerreko mugimendu (11); gazte mugimendu (20); gizarte mugimendu (28); greba mugimendu (6); herri mugimendu (13); herriko mugimendu (16); izan da mugimendu (17); izan zen mugimendu (6); izanen da mugimendu (17); jende mugimendu (7); kontrako mugimendu (8); langile mugimendu (8); lur mugimendu (12)
mugimendu abertzale (7); mugimendu abertzalea (9); mugimendu abertzalearen (12); mugimendu arin (12); mugimendu arin batez (6); mugimendu arraroak (6); mugimendu artistiko (6); mugimendu asko (9); mugimendu azkar (24); mugimendu azkar batez (13); mugimendu azkarrak (8); mugimendu azkarrez (7); mugimendu bakar (10); mugimendu bat egin (7); mugimendu berri (11); mugimendu berriak (8); mugimendu bizi (7); mugimendu bortitzak (6); mugimendu ekologista (7); mugimendu ekologistaren (10); mugimendu eta gelditasun (6); mugimendu feminista (6); mugimendu feministak (12); mugimendu feministaren (7); mugimendu frango (6); mugimendu gaitza (9); mugimendu geldo (7); mugimendu handia (29); mugimendu handiak (7); mugimendu handirik (13); mugimendu independentistako (6); mugimendu iraultzaile (7); mugimendu islamikoa (6); mugimendu nazionalaren (8); mugimendu nazionalista (9); mugimendu nazionalistak (8); mugimendu politiko (33); mugimendu politikoak (6); mugimendu segida (6); mugimendu sozial (21); mugimendu soziala (11); mugimendu sozialak (11); mugimendu sozialek (7); mugimendu txiki (10); mugimendu txikiak (9); mugimendu txikiena (6); mugimendu zabal (16); mugimendu zabal bat (9); mugimendu zabala (9); mugimendu zakar (7)
abertzale mugimendua (8); aldeko mugimendua (45); amnistiaren aldeko mugimendua (8); aurkako mugimendua (11); gaitzeko mugimendua (9); gazte mugimendua (25); gizarte mugimendua (8); herri mugimendua (10); ikasle mugimendua (6); itxurazko mugimendua (8); kontrako mugimendua (17); mugimendua alderdiko (6); mugimendua egin (9); mugimendua egiten (6); mugimendua izan (26); mugimendua izan zen (15); mugimendua sortu (14); mugimendua sortu zen (7); okupazioaren aldeko mugimendua (6)
aldeko mugimenduak (76); aldeko mugimenduak deituta (8); amnistiaren aldeko mugimenduak (59); aurkako mugimenduak (8); bertsolaritzaren mugimenduak (8); erresistentzia islamikoaren mugimenduak (16); erresistentzia islamikorako mugimenduak (7); gay mugimenduak (6); gazte mugimenduak (27); gizarte mugimenduak (45); herri mugimenduak (22); lur mugimenduak (10); mugimenduak deituta (9); mugimenduak egin (9); mugimenduak egiteko (9); mugimenduak egiten (10); mugimenduak eragin (7); mugimenduak izan (10)
aldeko mugimenduaren (21); amnistiaren aldeko mugimenduaren (8); aurkako mugimenduaren (7); gazte mugimenduaren (14); globalizazioaren kontrako mugimenduaren (6); herri mugimenduaren (9); herritarren mugimenduaren (6); herritarren mugimenduaren aldeko (6); ikasle mugimenduaren (6); kontrako mugimenduaren (7); langile mugimenduaren (6); mugimenduaren aldeko (7); mugimenduaren izenean (7); mugimenduaren pertzepzioa (6); ump herritarren mugimenduaren (6)
mugimenduari esker (10)
aldeko mugimenduek (6); gizarte mugimenduek (15); herri mugimenduek (11)
gizarte mugimenduen (23); herri mugimenduen (20); kapitalen mugimenduen (7); mugimenduen arteko (9); mugimenduen berri (13)
gizarte mugimenduetako (8); herri mugimenduetako (11)
al fata mugimenduko (6); aldeko mugimenduko (30); amnistiaren aldeko mugimenduko (20); askatzeko mugimenduko (9); erresistentzia islamikoaren mugimenduko (15); gazte mugimenduko (19); herri mugimenduko (9); mugimenduko buru (7); mugimenduko kide (18); mugimenduko kidea (7); mugimenduko kideak (13); mugimenduko kideek (6); sudan askatzeko mugimenduko (7)
mugimendurik egin (12); mugimendurik txikiena (11); mugimendurik txikiena ere (7)