Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gustukoa nuen haren ipurmasailen higidurari begira egotea. Zeruko gorputzen higiduren lege nagusiek. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 210. orr.
Higiduren erregulartasun aldagaitzen eremua (zeruko esparrua). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.
Begiespen hau puntu batek espazioan egiten duen higidurarena da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 122. orr.
Zabuka egin zuen neskak, ontziaren higidurara egokitu ezinez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 128. orr.
Aristolelesen aburuz higidura zirkularra ez zen sortzen ez eta iraungitzen ere. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 222. orr.
Gorputzaren grabitate zentroa ezari-ezarian desplazatzen da higidura emearekin batera; higidurak uniformea izan behar du, erritmikoa. «Kuskue tanden», 2004 - 150. orr.
Higidura erreflexu batek eraman ninduen horretara. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 123. orr.
Higidura, materiaren akzidentea den heinean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 106. orr.
Higidura browndarraren teoria. Berria - Gaiak 2004-04-21
Hasita zeuden dantza-moduko gorputz-higidura erritmikoago bat osatzen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 146. orr.
Uhinen frekuentzia, ordea, aldatu egiten da planetaren latitudearen eta errotazio higiduraren arabera. Berria - Gaiak 2004-07-24
baten higidura (3); bere higidura (3); eta higidura (4); higidura eta (5); higidura eta oreka (5); higidura hartu (3); higidura zirkularra (4); higiduraren arabera (3)