Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arindu, bada, zuen aitak ezarri zizkigun morrontza gogorra eta uztarri astuna, eta zerbitzari izanen gaituzu. Elizen arteko biblia 1 Erg 12,4
Erbestera doa Juda: zoritxar eta morrontza gogorra! Elizen arteko biblia Nk 1,3
Gizakiarentzat askatasuna, sarritan, bere morrontza aukeratzeko gaitasuna besterik ez da. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 87. orr.
Morrontza sistema berriak dakar sakelako telefono nahiz tresna teknologiko bakoitza halako kate bat izatea. Berria - Harian 2005-01-23
Ez da besterik geratzen: mailatan eratutako gizarteak ezartzen dituen morrontzak onartzea edo erreka jotzea. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 11. orr.
Luis Ocaña espainiarrarentzat morrontzan aritutakoa. Berria - Kirola 2006-04-18
Erabaki guztiek dute hemen euren morrontza. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 11. orr.
Morrontza ekonomikozko prozesu luze baten emaitza. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.
Erdararen morrontza neurriz gainekoa erakusten duten hizkuntz ariketetan aritzea. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 197. orr.
Oso bestelakoa da gaztelaniarekiko edo frantsesarekiko morrontza itsua onartzea. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 206. orr.
Eskumuturreko ordulari ttikiok morrontza makurrenean lotu eta joputu gaituzte. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 8. orr.
PSOEk PPrekiko «morrontzan» jarraitzen duela diote alderdiek Berria - Euskal Herria 2004-05-13
Nahiz morrontza ereduak aldatu, esklabotzak bizirik dirauela ohartarazi du NBEk behin baino gehiagotan; munduan milioika pertsona bizi direla beste norbaiten menpe. Berria - Gaiak 2004-04-16
Morrontza lanean aritzen zaretenok zuen lana behar beste eskertzen dela uste al duzue? Berria - Kirola 2004-05-06
Texasera etorri baino lehen esklabo izan eta gaur egun bizi bitarteko morrontza egoeran daudenek berdin jarraituko dute. Berria - Kultura 2004-04-28
Morrontza sistema berriak dakar sakelako telefono nahiz tresna teknologiko bakoitza halako kate bat izatea. Berria - Harian 2005-01-23
Egiptora, morrontza-herrira, berriro itzuli nahian hasi ziren beren burugogorkerian. Elizen arteko biblia Ne 9,17
Eta bere herriaren askatasunarekin guztiz zaletutako gizonak egingo dituzuenez, morrontza-ideiek ez dute beren espirituetan lekurik izango, erlijio-izuek ez diete adorea nahastuko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 223. orr.
· Vitruvioren eragina, horregatik, hasieratik bertatik egon izan zen, beti, bere "hutsegiteen" aurrean sortzen zen egonezinarekin, bere akatsen aitorpenarekin eta bere testu horrenganako morrontza-gurtzazko jarrera ororenganako kritikekin [...] lotuta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 280. orr.
egungo morrontza (3); morrontza ereduak (4); morrontza gogorra (3); morrontza lana (4); morrontza lanean (12); morrontza lanean aritu (3)
morrontzan aritu (3); morrontzan jarraitzen (3)
giza morrontzaz (4)