Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
morroitasun (orobat morrontasun) iz morroiaren egoera. ik morrontza.
Morroi denak eta sehi denak bere morroitasunean eta bere sehitasunean balu bezala faltarik handiena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 558. orr.
Saiakera politiko eta filosofikoen bilduma horretan, Ikuskatzailea-n eta Arima hilak-en salatu zuen guztia aldeztu zuen: autokrazia, joputasuna, heriotza-zigorra, Eliza ortodoxoa, otzantasuna, esanekotasuna, morroitasuna... Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 11. orr.
Persona ahula zela iruditzen zitzaidan, eta morrontasunez ere portatzen zela askotan, batez ere Alaska hotelean zebilenean, eta hango jendearekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 383. orr.