Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bakarti hauek (monachoi, monjeak) [...] elkarte diziplinatutan bizitzen hasi zirenean, terminoen kontraesan sortzaile honek -bakartien elkartea (monastêrion)- bere latinezko izena (conventus) erabilera sekularrean hiruhileko auzitegiaren eta merkataritza-ganbararen bi esanahiak batzen zituen hitz batetik hartu zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 131. orr.
Ez da estamentu erlijiosoetan sartuko, ez kleriko, ez monje, ezta ermitau bezala ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.
Amikuztarra nauzu, eta bazter hauetako apez, fraide eta monje jende guzti-guztiak ezagutzen ditut. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 44. orr.
Serapion monjeak Ebanjelioen bere kopia saldu zuen behartsu bati laguntzeko, eta esan zuen: "dena saldu eta behartsuei emateko esaten didan liburua saldu dut". Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 336. orr.
Tibeteko monjeena bezalako prestakuntza luzea eta lasaia. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 137. orr.
Ez nuen esango monjeen bizitza interesatzen zaizunik. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 251. orr.
Monje budista jakintsu hark. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 120. orr.
Manifestazioan oposizioko talde guztiak, ikasleak, monje budistak eta hinduistak bildu ziren, besteak beste. Berria - Mundua 2004-09-22
75 urteko Juan Joxe Agirre eta 70 urteko Marcel Etxandi monje beneditarrak atxilotu zituzten atzo. Berria - Harian 2005-02-12
Gotzaina Roberto zen, zistertar monjea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 377. orr.
Hango monje dominikoek lau urte zituzten frantziskotarrenean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 172. orr.
Eseniarrak monje judutarrak zirela uste da. Berria - Gaiak 2004-07-31
Monje tenplarioek eraiki omen zuten Eunateko eliza ospetsu bezain misteriotsua. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 64. orr.
Monje nagusiari ez zitzaion batere gustatu harrokeria hura. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 65. orr.
Monje mistiko eta larruzale bat Siberian predikuetan edukitzea bitxia edo, agian, komenigarria irudi dakioke Errusiako gortean dagoenari. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 250. orr.
Bere galtzetako poltsiko handietan zeuzkan errubloei diru hotsa eragiten zien, monje eskaleek katiluko txanponei bezala. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 92. orr.
Aita Santuak bidali zituen iparraldeko lurraldeetara zenbait lekaide eta monje misiolari. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 91. orr.
Bazen han zenbait monarkaren ohitura bitxiei buruzko libururik, edota antzinako monje errusiarren abenturen ingurukorik ere. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 53. orr.
Monasterioko monjeetako batzuek esan didate ikusiak zituztela lerrro batzuk, baina ez zutela sekula pentsatu ere egin Erdi Aroko marrazkiak izan zitezkeenik. Berria - Kultura 2004-04-25
Antzeko pasadizoak aurkitzen ditugu basamortuko monjeen tradizioan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 336. orr.
Klausurako monje bat zeukan gogoan, tren bidaia batean ezagutu zuena. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 145. orr.
Artean ez zegoen monje-bizitzaren antzera eratutako komenturik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 945. orr.
San Benediktoren monje-eskolak, Jainkoaren maitasunagatik soroetako lan fisiko neketsuetara emanak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 90. orr.
Sri Lankako errege Dutthagamani gerrazaleari gerrara monje taldeek errezoekin lagun egiteraino. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 32. orr.
Nire monje-gelatxoan geratzen nintzen, Jakoben Historia irakurtzen, mundutik aparte. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 105. orr.
Kristau-monjeek kolonizaturiko [...] uharte hutsen ikuskizun tristeak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 93. orr.
monje budista (7)