Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Goapoa eta pertsona ona bai, baina moduzkoa... «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 32. orr.
Tori, hona hemen emakume begiratu bati dagozkion jantzi moduzkook. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 99. orr.
Etxea Endreri esker konpondu genuen, oso mailegu moduzkoa lortu baitzigun. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 45. orr.
Baina orduan, haren zatikien ezberdintasuna ez da izatezkoa, moduzkoa baizik. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 65. orr.
Ez zen edozein moduzko gaua: negua iluntzeetan hasten da, ezari-ezarian, udazkenaren epelaldiak birrintzen, eta horretarako hiruzpalau egunez behin-edo bidaltzen dituen haize beltz horietakoa zebilen, ulu eta buhada, bazter guztiak astintzen, eta hozten. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 96. orr.
-Zer moduzkoa da? -galdetu zion Feynmanek Russelli, disimuluan Wittgensteinen aldera seinalatuz. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 99. orr.
-Zer moduzko giroa dugu hor behean? Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 215. orr.
Zer moduzko eguraldia dago? Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 11. orr.
Zer moduzko tipoa da zuzendaria? Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 163. orr.
· Raimundo Silvak informazio osagarria nahi du, euria izateko arriskua ote dagoen, edo haizea badabilen, atzo bezala, eta zer moduzko tenperatura daukagun. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 189. orr.
Zer moduzko otorduak egiten zituzten galdetu zion norbaitek. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 161. orr.