Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

modu 1 iz era, gisa, moldea.

Bi modu daude infernurik ez bizitzeko: infernua onartu eta infernuko bihurtu, hala jokatuta ez baikara infernuan bizi garenik ohartuko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 100. orr.

Ez direla, hala ere, erlazio hori gertatzeko bi modu bakarrak, muturreko bi moduak baizik, eta era askotako distantzia psikikoak izan daitezkeela horien artean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 104. orr.

Moduetako bat da pilula bat ahotik hartzea, eta horixe da hasierako modua eta ezagunena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 94. orr.

Modu askotan saiatzen ziren salaketa horretatik libratzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 31. orr.

Irudiak ezin konta ahala modu ditu gauzatzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 15. orr.

Noski, euts dakioke arnasari nahita, baina inork ez du modu horretan bere buruaz beste egiten.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 51. orr.

Modu horretan sartu nintzen Adelaren buruan, haren mundu-ikuspegian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 66. orr.

Geroztik, sarri galdetzen nion neure buruari zergatik jartzen ote zen aita modu hartan, eromena aipatu orduko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 108. orr.

Modu honetara lortzen da plazerik handiena: [...].  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 123. orr.

Iritsia zela beste modu batera jokatzeko ordua.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 148. orr.

Beste modu batera esanda: Davidek idatzitako memoriak berridatzi eta zabaldu nahi nituen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 21. orr.

2 (izenondoekin)

Gero eta gehiago gustatzen zitzaidan ni tratatzeko modu fresko hura.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 128. orr.

Hain arrotza zitzaidan hitz egiteko modu hanpatu horrekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 45. orr.

Barrura sartzeko hamaika modu desberdin bilatu zizkion arkitektoak argiari: saiheska, goitik, zuzen zein islatua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 210. orr.

Barre egin genuen hirurok; modu polita izan zen hizketan hasteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 154. orr.

Ukatzea da jokatzeko modu zentzuzko bakarra.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 14. orr.

Nork argiago, nork modu mozorrotuago batez, idazle guztiok istorio bera kontatzen omen dugu bizitzan zehar.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 171. orr.

Berehala konturatu nintzen, ordea, Klausek neurriz kanpo eta modu gaizto batez zaintzen zituela gure esanak eta ibilerak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 44. orr.

Oso modu ona zen inoiz uzten ez zaituen jendea ezagutzeko.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 87. orr.

Gorputzak ez du modu argi eta garbirik bere odol-bolumena neurtzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 196. orr.

3 (izenondoekin, izenondoak –n atzikia hartzen duela)

Modu inozentean eta inor kaltetu gabe.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 60. orr.

-Modu berezian begiratu zidak, ez diat esperantza galtzen.     «Kuskue tanden», 2004 - 11. orr.

Modu abstraktuan ulerturik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.

Azalpen hori, ordea, modu kritikoan egin nahi izan dugu, informazio hutsean geratu gabe.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 28. orr.

Sarrera honetan Sokratesen aurreko helendarren filosofia aztertzen da [...] batzuetan modu nahiko heterodoxoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.

Oso modu dramatikoan adierazi dut, baina hori da ideia -esan nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 53. orr.

Gure aurrekoek gauza hauek guztiz modu naturalean betetzen zituztela ikusirik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2150. orr.

Askotariko galderak egin geniezazkieke, hala nola sukaldariek zergatik jokatzen zuten hain modu ergel eta zentzugabean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 47. orr.

Ez litzateke guztiz zentzugabea pentsatzea makina batek ere gorputzak bezain modu merkean funtziona dezakeela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 201. orr.

Baina ez ginen modu berean hazi: ni, osasungabe, eta tristuran murgilduta; arina, graziaz beterik eta energiaz gainezka hura.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 21. orr.

Beste eskualde guztietan ere modu bertsuan egokitu beharko dira eraikinak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2710. orr.

· Ez zuelako merezi, harrezkero hiltzeko ordua ere bazuenez, modu desegoki hartan atzera eta aurrera ibil zezaten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.

Gero jiraka hasi zen galaiki, saltotxoka, modu harrigarri batean higituz, bere txotxongilo gorputz xumea kiribilkatuz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 131. orr.

Eta zilegi bekit modu ez-akademiko batean bukatzea nere lan hau.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 102. orr.

Horrek behartzen gaitu, hain zuzen, modu sinesgarri samarrean irudikatzera nolatsu joan den poliki-poliki eraikiz halako konplexutasuna.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.

4 (-tzeko atzizkiaren eskuinean)

Berak motzarazi al zizun ilea eta aldarazi janzteko modua?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 91. orr.

Bere kapelu bera, bere bizkarra okertzeko modua, bere trajea...  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 344. orr.

Zer iruditzen zaizu janzteko modu hau? prêt à porter esaten diote, eta izugarri gustatzen zaie frantsesei. -Hitz egiteko modu bat izan duk -oinak laztandu zizkidan-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 187. orr.

Mendekua ez zen, halere, Idoiaren jokabidea, eta izateko modu hark berritu egiten ninduen benetan, nik bai baineukan mendekuzale eta herratsu izateko joerarik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 152. orr.

Faltsukeria sakon bat, zintzotasun-gabezia nabari bat salatzeko modu bat baizik ez da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 8. orr.

Amildegitik ihes egiteko modu bakarra, hura ikustea, neurtzea, ikertzea eta, azkenik, bertaraino jaistea da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 101. orr.

Bere ibiltzeko modu baldres eta aldi berean miragarria irudikatzen ari nintzen, funanbulista bat galtzadaren gainean bezala mugituz agertu zenean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 85. orr.

Errespetu handiz begiratu diot, gaztetan ere begiratzen nion bezala, bere hatza jasotzeko modu destainaz beteagatik seguru asko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 27. orr.

· Gaia, austriar gobernuan den koalizioaren aurkako demokratekin bat egiteko balizko modua.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 110. orr.

Horretan huts eginez gero, ordea, modua bilatuko du galdutako likidoa bildu eta hura zirkulaziora itzultzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 161. orr.

5 (erlatibozko perpaus baten eskuinean)

Ni tratatzeko duten modua ez da batere koherentea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 152. orr.

Peter Pan izaki hezikaitza, berriz, Barriek haurtzaroari tristuraz begiratzeko eta helduaroari lotsagabekeriaz aurre egiteko duen modua da.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 12. orr.

Zakilari eragin eta azken-azken momentuan nire ahoan husteko zuen moduak gaur egun ere txoratzen nau.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

Niri hitz egiteko zeukan moduak, niri begietara begiratzeko zeukan moduak, aurpegian nitaz arduratzen zelako keinuarekin eta beraren ahots leun ziur horrekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 305. orr.

Mundu-ekonomiaren truke-sarean txertatzeko duen modu bereziak definitzen du periferia, edo, zehatzago, mundu-ekonomia horretan nagusi diren herrialde boteretsuenek eragindako lanaren nazioarteko banaketan txertatzeko duen moduak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.

Hori zen egiptoarrek 9 arteko biderketa-taula aurkezteko zuten moduetariko bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 191. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ikuspen-modu honetan begi-ninia itxiago eduki daitekeelako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

Hasierako kolonoen hizketa-modua gogorarazten zuen Noraren aitaren jardun zakarrak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.

Forma, intentsitatea eta iraupen moduak izan daitezke estimulu horiek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 89. orr.

Atzerritar kapitalen sarrera moduak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 109. orr.

Heriotza-modu tristeenen eta hilketa-klase basatienen lekuko hotz aihergak gara garagardo bat hartzen ari garen bitartean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 77. orr.

Erromatarrak, jende-modu errebelde eta ankerra, beren aldamenekoen aurka oldartu ziren ohi zuten bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 261. orr.

Hitz zuri faltsua aho-beteka botatzen bestetan ez dakien jende-modu horrek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.

Erdi Aroa Mendebaldeko Inperio erromatarraren harrien gainean eraikitako gizarte-modu eta erakunde berrien eta ez hain berrien ekoizpena izan zen.Baduk lotsa modu bat, gizakiak senti dezakeen latzena: hiltzaileari aurpegira begiratzera behartua den biktimaren lotsa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 60. orr.

Eutanasia-modu hau hilketa baten pareko dateke, oro har eta salbuespenak salbuespen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 208. orr.

Beste eraikuntza-modu bat enplecton deitzen dutena da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1170. orr.

Frantsesezko esan-modu batek egin digu argi pixkat oraindainokoan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 193. orr.

Ase eta bete egin zitzaion irudimena liburuetako gai haietaz: aztigintzak zirela edota auzi haserreak, guda borrokak, norgehiagokak, zauriak, maite-moduak, maiteminak, erasoak eta ezinezko itxuragabekeriak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 17. orr.

7 (hitz soila -en atzizkiaren eskuinean adizlagun gisa)

Nere modu euskaratuko dizut: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 175. orr.

Batek ume-umetatik ikasten zuen orduan bere modu pentsatzen, filosofatzen, eta eskolatik etxera bitartean endemas.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 219. orr.

8 pl manerak.

Baina adeitasuna eta modu onak ahazten ari naiz!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 322. orr.

Zoragarriak iruditzen zitzaizkion haren moduak, haren sudur zorrotza eta begi urdin argiak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 99. orr.

Farr jaunak arbuio keinu bat egin zuen, baina nik inbidiaz begiratzen nien gazte haiei, argi ikusten bainuen zenbat gustatzen zitzaizkion neskari mutilen moduak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 189. orr.

Handik aurrera, elkarrizketa hotza izan zen, moduak eta manerak zaindu bagenituen ere.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 131. orr.

9 moduan1 (-tzeko atzikiaren eskuinean) eran.

Zer den bata eta zer bestea ez dakigu, ez gaude esateko moduan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 108. orr.

Harro esateko moduan nengoen: garbia diat odola, aratza; alemanak ditiat deitura guztiak familiaren memoria eta artxiboetako paperak iristen diren puntutik gaur arte.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 86. orr.

Handi-mandikeria da hori guztia, Lurie jauna, baina handi-mandikerietan ibiltzeko moduan zaudela uste al duzu? "Holaxe! denok ondo ikusteko moduan!", hots egin zuen amultsu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 66. orr.

-Erantzuteko moduan zaude? -esan zion ahots larriaz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 226. orr.

Soziologo gutxik jarri du hark bezalako arreta apailuak irudiak jasotzeko moduan duen eragina aztertzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 176. orr.

Pertsona batzuk sartzeko moduan ezagutzen dira, edo pausokera emateko moduan, irribarrean, hizketarako zera berezietan, baina hau mostradoretik alde egiteko daukan eran ezagutu dut.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 89. orr.

Oraintxe gaudek, nik meza eman, eta zuek laguntzeko moduan! -atera zitzaion Romani barru-barrutik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 66. orr.

-Jar nazak etxeko zutabeak ukitzeko moduan, atseden har dezadan haietan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 42. orr.

Oheak ez zeuden inor etzateko moduan, eta kotxean egin dut lo.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 59. orr.

Soldaduek ez ikusteko moduan egin zuen igeri eskuineko ibai ertzeraino, eta hango kanaberen artean erori zen korderik gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 200. orr.

Emakumeak eskua luzatu zion, besoa luze-luze egin ere, eta hala eutsi zion mundu guztiak ikusteko moduan, harik eta Beltzak eskua hartu, bostekoa eman, eta ostera itzuli zion arte.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 27. orr.

10 moduan2 (-en edo –ko atzizkien, edo erlatibozko perpaus baten eskuinean) eran; bezala.

Gaixotasun baten moduan etorri da, ez ordea ziurtasun arrunt baten gisa, ez ebidentzia baten gisa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 29. orr.

Pentsatzen nuen deserosoa zela edonorentzat leku arrotzean turista bakartiaren moduan ibiltzea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 34. orr.

Vagalume ilun zegoen, putetxe pub guztien moduan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 20. orr.

Kanpora irten ginen zakurrak xaxatutako ardien moduan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 75. orr.

Gero, jokalari txarren moduan, honela erantzun zion: [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 182. orr.

Eta biharamunean betiko moduan joan zen Nemia Santosen etxera.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 106. orr.

Eskola hura ere amaitu zen, dena amaitu ohi den moduan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 23. orr.

Claude Lévi-Strauss-ek azpimarratu duen moduan [...] pentsamendu mitikoaren kontakizunak bezain urrun daude zentzuzkotasun arruntetik zientziaren eskutik iritsi zaizkigunak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 35. orr.

Nik etxean ez nuen hitz erdi bat ere esaten; dena irentsi, eta ahal nuen moduan eusten nion egoerari.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 21. orr.

Maitasuna egin zuten, ahal izan zuten tokian, ahal izan zuten moduan, elkarren gorputzaz gozatuz bizitzako azken unea balitz bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 225. orr.

Zuk zeurez, zeure gorputzeko edozein alderdi eskuz jota proba dezakezun moduan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 123. orr.

Arestian aipatu dugun moduan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 8. orr.

Gauzak behar den moduan esplikatuko balizkidate, neu ere gauza askoren alde egongo nintzateke, beti kontra egon beharrean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 77. orr.

Batere odolik gabe, zuri gustatzen zaizun moduan, esan zidan amak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 14. orr.

11 moduan3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa) bezala.

Jolas moduan hil genuen, merkatari ingeles bati ostutako lepoko urrezkoa genuelako aitzakian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 48. orr.

Eta esan zion, gainera, uzteko haur jolasak, eta hasteko gizon moduan portatzen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 13. orr.

Bera lokatzez beterik eta busti-busti egina, ero moduan oihuka: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 204. orr.

Hamar edo hamabost mutilek elkarri erasotzeari ekiten zioten ereinotz adarra lantza edo ezpata moduan erabiliz, nor nagusi geldituko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 68. orr.

Iparraldeko horma zuri guztiak gorritu zituzten orduan, jadanik komando moduan konpontzen ziren Tzarko, Txoko eta Frantxisek.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 16. orr.

Ba, pentsatu dut zure koilarak saltzea, subenir moduan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 79. orr.

Orain bitxi moduan zeramatzatek emakumeek eskuturrean, antigoaleko errelikiak bailiran.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 60. orr.

Metaforazko adiera horretan ulertu behar da h-lak aditza Jainkoaz (gorets bedi!) ari den guztietan, hau da, metafora moduan, gorputzik gabea denez gero.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 71. orr.

12 moduan4 (bezala-ren testuinguru beretan) bezala.

Norbaitek esango lukeen moduan, lotsaizunean eroria nabil.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 114. orr.

Menturaz konfesoreak lortu zuen bere lankidea barruti sakratu moduan tratatzea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 31. orr.

Sorgin auzietan ere, maiz ageri da, aker beltzari ipurdian (uzkian) pot emate kontua, kristau xuriekiko ofentsa zikin moduan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 130. orr.

Lege hauek indarrean dauden egun beretik, Erromako legeak, ordenantzak, ohitura orokor zein bereiziak, estatutuak eta araudiak indargabe geratzen dira, lege nagusi nahiz lege banandu moduan, lege hauen objektu diren gai guztietan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 28. orr.

Gazteak, aldiz, ez du oroimenik, eta bizitza besterik ez du, bere aurrean, berak aukeratu moduan edo uzten dioten modu bakarrean bizi ahal izateko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 94. orr.

Txerrikia hartu, eta agertu moduan desagertu zen moja gaztea, isil-isilik eta lotsa plantan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 35. orr.

Ateko euslekuari gora eta behera egiten zion sarrailaturik balego moduan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 31. orr.

Galdera hauxe etorri zait begi aurrera, Molaren ahoko plastikopetik bide egindako arratoia balitz moduan: [...].  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 101. orr.

Bere inguruan bai pertsonak bai gauzak garbiago eta koloretsuago bihurtzen zirela, handitzen eta berarengana hurbiltzen, euren sekretuak kontatu nahi balizkiote moduan.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 153. orr.

13 modura1 (-en edo –ko atzizkien, edo erlatibozko perpaus baten eskuinean) moduan.

Etorri zen eta alde egin zuen, izar lokaren modura, itsas uhinen modura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 129. orr.

Greziarren modura janzten zirela gaineratu zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 129. orr.

Bidaia bere azkenetan dago, nire haragiaren modura.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 304. orr.

Azkenean, bi eskuak aurreratu eta pauso bat eman nuen, itsu baten modura.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 206. orr.

Bazter batean eseri zen, ate aldeko sarrera zaintzearren, besteetan bezala, arin eta zalu, kurloi baten modura, Justina etorriko zitzaiolakoan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 188. orr.

Bularra pudding baten modura zebilkion dardarka.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 14. orr.

Gau hartan behin eta berriro ikusi zuen ametsetan gizon zuri handi bat, antzinako modura jantzia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 40. orr.

Susmo beltzak hartu zuen Joanes, laino beltzek zerua hartzen duten modura, abisatu gabe.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 244. orr.

Manipulazio horrek, ordea, ez du lehenengo irudia aldatzen, nolabait esateko, eta itzul daiteke manipulazioaren ondoren lehen zegoen modura.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 166. orr.

14 modura3 (bestelako testuinguruetan) moduan, bezala.

Eta hantxe geratu zitzaidan eskuan, sinbolo sarkastiko modura, potoaren ipurdiko beira-uztaia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 47. orr.

Lapur errukitsu modura portatu dituk enekin.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 181. orr.

Fetixearen botereari aurre egin, horrela zure desira areagotuz, edo Zizek-ek esango luken modura, "Goza ezazu zure fetixea!" oihu egin?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 66. orr.

Gizaki guztiak bezalakoxea naiz: gauzak gertatzea gustatuko litzaidakeen modura ikusten dut mundua, eta ez gauzak gertatzen diren moduan.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 64. orr.

15 modura3 (hitz elkartuetan) moduan, bezala.

Ituna sinaturik zutenen artean trafiko hori eragozteko ezer egin gabe, ez eta protesta modura ere.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 105. orr.

Erantzun modura, eskribauak pergamu kiribildu bat eskaini zion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 54. orr.

16 hala-moduz (orobat halamoduz) adlag ez oso ondo, ez oso modu onean.

Hala moduz sendatu zuten eta ohean etzanarazi.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 43. orr.

Bera ere hala moduz zegoela adierazi nion, aldatua ikusten nuela arratsalde harez gero, beste bat ematen zuela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 320. orr.

Aukera eskasa dugu, noski, ebazpena aurkitzeko oraindik ere hala-moduz formulaturik dauden auziei.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 26. orr.

Lekuan bertan, hala moduz hartu beharko zituzten erabakiak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 85. orr.

Erdaraz halamoduz egiten zuelako, eta hortik jarri zioten ezizena ere, "El Ruso".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 18. orr.

Prestatzen dizkieten eraztunak eta kutxak faltsuak dira, halamoduz egindakoak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 63. orr.

Eta errepideak, hala-moduz asfaltatuak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 17. orr.

17 hala-moduzko (orobat halamoduzko) izlag ez oso ona, ez oso modu onakoa.

Berak ikusi izan zituen bikote ezkonduak, ez hala-moduzko bikote susmagarriak, baizik eta benetako senar-emazteak ziren bikote fidagarriak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 139. orr.

Halamoduzko erdibidea aurkitu zuen Andoni Olabek, ez duk uste?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 84. orr.

Baita Pasaian garai zaharretan kontrabandoan ibilitako makina bat pertsonaia hala-moduzko ere.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 30. orr.

Frantziskoren latina hala-moduzkoa zen, Anai Leoni idatziriko autografoak erakusten duenez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

Ez dut uste batere ederretsi zuenik nere erantzun halamoduzkoa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 106. orr.

Izenburua hala moduzkoa du: Dialektika eristikoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 46. orr.

Gerora jakin zuten hauskortasuna ez zela jainko haren ahuldade bakarra; egonkortasuna ere hala-moduzkoa zuen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 71. orr.

Fruta saltzen soldata hala-moduzko baten truke.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 114. orr.

Gauza bat ahaztu zitzaion bertsolariari, eta ez halamoduzkoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 297. orr.

Gorderik daukat oraindik bilkuretako baten argazki lauso halamoduzko bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 207. orr.

18 modu batera edo bestera

Modu batera edo bestera, bere aginduetara jarraitzen zutelako, gerran bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 283. orr.

Modu batera edo bestera, espainiarrak egon ziren ekintza bien azpian, Felipe II.a Orangeko Gillermoren etsaia baitzen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Milango designer batek diseinatutako obra ireki bat ematen zuen, modu batera edo bestera aldatzen zena, aurrean nor zuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 168. orr.

Ez da baztertzekoa haren senarrari egozten zaizkion gertaeretan emakume horrek modu batera edo bestera parte hartu izana.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 66. orr.

Airearen gardentasuna, modu batera edo bestera aldatzen denean, lurraren erradiazio-balantzeak koska batzuk jasaten dituelako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 281. orr.

Euskal Herriko gazte belaunaldi ugarik parte hartu izan dute antolaketan, modu batera edo bestera.  Berria - Euskal Herria   2006-02-05

19 modu onean1

-Ez al zaizue inporta automobilak beste leku hartan uztea? -eskatu zigun abegiz, modu onean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 145. orr.

Marrok oso noizbehinka baino ez zigun hitz egiten haurroi -inoiz ez modu onean, edo bederen umore apur batez-.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.

Azken hilabeteotan burutik pasatu zait, inoiz edo behin, neronek deitzea; gauzak argitzeko, zer argiturik baldin badago, eta modu onean amaitzeko, amaitu behar baldin badugu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 48. orr.

20 modu onean2 prezio onean.

Nahiko modu onean saldu zidaan, bera hil arte liburu-dendari eusteko baldintzarekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 229. orr.

Baditinat kasper deskatalogatu batzuk modu onean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 103. orr.

Urbanizagarritzat jotako lur-sail bat modu onean emateko asmoa omen zuen udalak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 91. orr.

Xingola denda txikia modu onean eskualdatu zuen, eta, horri eskerrak, amaren zorrak kitatu zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 69. orr.

Salduko nizuke bat, modu onean...  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 107. orr.

Osakiretsan bilatzen dute jeneroa, jenero fina, eta modu onean gainera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.

21 modu txarrean

Izan lotsa hitzarmen eta konpromezuak ez betetzeaz, mahaian gizabidetsu ez jokatzeaz, modu txarrean eman edo hartzeaz.  Elizen arteko biblia   Si 41,19

Aita gaizki esaka ari zitzaiola amari, laidoka eta irainka, modu txarrean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 99. orr.

Albiste eman nahi dizuet atzo, 9:35etan, motozikletatik oso modu txarrean erortzen hasi nintzelarik, gogoratu nintzela ezen errealitatea ez dela existitzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 23. orr.

Bortxakeria horren adierazgarri, bere heriotza bera da, 1975eko gau batez Ostiako hondartza bazter batean berak aipatutako ragazzi di vita haietako batek modu txarrean hilik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 11. orr.

22 –tzeko modua egin

Ontzurre pilo bat eman zizkion merkatari veneziar bati, bere nahia betez, bere begiak baino maiteagoa zuen emakumearen bi anaiak [...] Trebizondaraino ekartzeko modua egin zezan. Egoera miserableenean bizi denak ere bizitza aurrera ateratzeko modua egiten du, bere neurrira erabakitzen du zer den errespetatu beharrekoa eta zer ez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 176. orr.

Eta Cosmic Diner-era jo eta betiko nire mahai hartan esertzen nintzen guztietan, harekin hitz egiteko modua ere egiten nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 98. orr.

Heldu den astean ere egingo dut modua zor dudan dirua inguratu eta itzultzeko.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 36. orr.

Azkenean, hala ere, Sortzailearen oinetaraino limurtzeko modua egin zuen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 9. orr.

· Eta erantzuten ez didazun bitartean egingo dut modua egunen batean zuregana joan eta aurrez aurre argitzekoa atzo gertatutakoa.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 49. orr.

23 –tzeko modua izan du ad

Nortasun faltsu hura egiaztatzeko modua bazuen, eta inork ez zuen zalantzan jarriko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 427. orr.

Musulmanik ikasienak eta aberatsenak, ihes egiteko modua zutenak, Pakistanera joan ziren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 183. orr.

Hala lasaiturik, modua du irakurtzeko, ohiko obsesio eta arreta-galtzerik gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 100. orr.

Han eta hemen galdetuz, azkenean egunkarietarako lan egiten zuen argazkilari bat aurkitu nuen, argibideren bat emateko modua bazuena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 437. orr.

Zure aurpegi gozo horrekin eta hogei urte izanda, baduzu modua, nik uste, hori bezalako gizon bat erakartzeko!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 69. orr.

24 zer moduz (892 agerraldi, 159 liburu eta 182 artikulutan; orobat ze moduz 8 agerraldi, 4 liburutan)

Zer moduz?  Berria - Kirola   2004-10-30

Zer moduz zaude?  Berria - Kirola   2006-03-26

-Gabon, Jose, Rosario, zer moduz?  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 45. orr.

Zer moduz denak?  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 101. orr.

-Zer moduz? -esan nion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 25. orr.

-Eta zu, zer moduz? -galdetu nion, gure kontuetan gehiegi sar ez zedin-.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 84. orr.

-Tira, Eñaut, ze moduz, txo!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 173. orr.

-Zer moduz hirian, maitea?  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 82. orr.

Eta, bide batez, zer moduz dago Lucy?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 279. orr.

-Zer moduz, maitea?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 203. orr.

-Zer moduz bihotza?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 117. orr.

Zer moduz bularreko kabituezin hori, Hester Prynne?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 210. orr.

Zer moduz egin dugu lo?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 116. orr.

Zer moduz lo egin zuten galdetu zien gero.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 192. orr.

Zer moduz, aspaldiko.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 19. orr.

-Zer moduz unibertsitatean? -galdetu zidan atezainak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 392. orr.

Erizainak zer moduz nagoen galdetzen dit batzuetan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

adierazteko modu (12); ateratzeko modu (12); ateratzeko modu bakarra (8); aurre egiteko modu (27); aurrera egiteko modu (12); begiratzeko modu (10); bizitzeko modu (18); egiteko beste modu (12); egiteko modu (204); egiteko modu asko (9); egiteko modu bakarra (37); egiteko modu bat (41); egiteko modu hori (14); egoteko modu (9); ekoizpen modu (13); emateko modu (23); emateko modu bat (8); erantzuteko modu (9); esateko modu (40); esateko modu bat (16); hartzeko modu (21); hartzeko modu bat (11); hiltzeko modu (12); hitz egiteko modu (41); hizketa modu (29); idazteko modu (9); ikusteko modu (28); ikusteko modu bat (11); izateko modu (40); izateko modu bakarra (8); izateko modu bat (8); jarduteko modu (8); jende modu (10); jokatzeko modu (12); konpontzeko modu (10); konpontzeko modu bakarra (10); lan egiteko modu (26); lortzeko modu (19); lortzeko modu bakarra (12)

modu aktiboan (9); modu anitzez (10); modu argi (24); modu argian (11); modu arraroan (9); modu arriskutsuan (9); modu askean (9); modu asko (46); modu asko daude (9); modu askotan (21); modu askotara (18); modu atseginean (16); modu bakarra (238); modu bakarra da (12); modu bakarra dela (8); modu baketsuan (34); modu basatian (20); modu bat da (79); modu bat dela (13); modu bat izan (19); modu bat zen (13); modu batean (200); modu batean esanda (11); modu bateko (22); modu batekoa (9); modu baten (15); modu batera (242); modu batera esanda (27); modu batera ikusten (10); modu bateratuan (10); modu batez (58); modu berberean (9); modu berean (306); modu berezi (47); modu berezi bat (9); modu berezi batean (8); modu berezia (14); modu berezian (51); modu berri (46); modu berri bat (24); modu berria (15); modu berriak (32); modu bertsuan (23); modu bikainean (9); modu bitxi (15); modu bitxia (12); modu bitxian (48); modu bortitzean (8); modu daude (19); modu demokratikoan (11); modu desberdin (12); modu desberdinak (14); modu desberdinean (23); modu desberdinetan (20); modu egokia (19); modu egokian (95); modu eraginkor (11); modu eraginkorrean (33); modu erraz (9); modu errazean (10); modu ezberdinak (20); modu ezberdinean (23); modu ezberdinetan (13); modu ezberdinez (12); modu ezin hobean (11); modu gisa (8); modu harrigarrian (13); modu horretan erantzun (12); modu ikusgarrian (13); modu iraunkorrean (14); modu jakin (32); modu jakin bat (8); modu jakin batean (12); modu kritikoan (12); modu librean (10); modu nabarmenean (12); modu naturalean (39); modu ofizialean (17); modu onean (34); modu onena (10); modu orokor (9); modu orokorrean (23); modu oso (21); modu pertsonalean (12); modu sinplean (8); modu sistematikoan (14); modu txarrean (30); modu xumean (8); modu zakarrean (14); modu zehatz (25); modu zehatz batean (11); modu zehatzean (10); modu zuzenean (22)

nahiko modu (21); oso modu (257); oso modu berezian (10); oso modu bitxian (18); pentsatzeko modu (32); pentsatzeko modu bat (8); sortzeko modu (9); ulertzeko modu (42)

adierazteko modua (13); ateratzeko modua (11); aurkezteko modua (9); begiratzeko modua (8); bizi modua (13); bizitzeko modua (18); egiteko modua (153); egoteko modua (10); emateko modua (26); erabiltzeko modua (8); esateko modua (28); hartzeko modua (26); hitz egiteko modua (33); hizketa modua (12); idazteko modua (13); ikusteko modua (23); irabazteko modua (8); iristeko modua (10); irudikatzeko modua (8); izateko modua (33); jokatzeko modua (47); konpontzeko modua (14); kontatzeko modua (10); lan egiteko modua (25); lortzeko modua (17); modua aldatu (25); modua aurkitu (25); modua bilatu (11); modua egin (16); modua eman (10); modua ematen (14); modua izan (76); modua izango (48); modua zen (13); ordaintzeko modua (11); pentsatzeko modua (9); sartzeko modua (8); ulertzeko modua (17)

egiteko moduagatik (10)

egiteko moduak (32)

adibide moduan (28); adierazten duen moduan (8); aditzeko moduan (15); agur moduan (12); ahal den moduan (10); ahal duen moduan (12); ahal izateko moduan (24); ahal moduan (10); ahal zuen moduan (24); ahal zuten moduan (15); aitzakia moduan (14); aktore moduan (8); antzemateko moduan (9); aritzeko moduan (29); ateratzeko moduan (12); aukeratzeko moduan (8); aurka jokatzeko moduan (27); aurkezteko moduan (9); aurkitzeko moduan (8); aurre egiteko moduan (20); azaldu moduan (10); baldintza moduan (9); balego moduan (15); balira moduan (9); balitz moduan (37); balu moduan (28); baten moduan (405); begiratzeko moduan (10); behar den moduan (56); behar moduan (8); berak dioen moduan (9); bere moduan (21); betiko moduan (77); bihar jokatzeko moduan (9); bikote moduan (10); dagoen moduan (57); dagokion moduan (12); dakien moduan (11); dakiten moduan (10); dauden moduan (15); denek entzuteko moduan (14); denon moduan (8); dioen moduan (58)

egin duen moduan (16); egin zuen moduan (21); egin zuten moduan (12); egingo lukeen moduan (9); egiteko moduan (125); egiteko moduan izango (10); egiten duen moduan (20); egiten duten moduan (22); egoteko moduan (33); emateko moduan (43); entzuteko moduan (88); erabiltzeko moduan (29); erakusten duten moduan (10); ero baten moduan (18); ero moduan (38); eroaren moduan (14); eroen moduan (10); esan dudan moduan (19); esan dugun moduan (9); esan moduan (16); esan zuen moduan (10); esango lukeen moduan (8); esateko moduan (28); esaten den moduan (12); esaten zuen moduan (14); eusteko moduan (8); ez entzuteko moduan (16); ez ikusteko moduan (15); ezagutzeko moduan (14); froga moduan (12); gertatzen den moduan (42); halako moduan (42); halako moduan non (13); harritzeko moduan (15); hartzeko moduan (44); hasteko moduan (22); heltzeko moduan (11); herri moduan (23); hitz egiteko moduan (9); ibiltzeko moduan (18); igandean jokatzeko moduan (8); ikusiko dugun moduan (10); ikusteko moduan (101); irabazteko moduan (31); irakurtzeko moduan (13); izan balu moduan (8); izan zen moduan (9); izan zuen moduan (19); izateko moduan (59); jarraitzeko moduan (18); jartzeko moduan (9); joateko moduan (18); jokalari moduan (9); jokatzeko moduan (350); jokatzeko moduan da (18); jokatzeko moduan dago (16); jokatzeko moduan daude (10); jokatzeko moduan dira (13); jokatzeko moduan egon (20); jokatzeko moduan egonen (8); jokatzeko moduan egongo (41); jokatzeko moduan egotea (16); jokatzeko moduan ez (11); jokatzeko moduan izango (56); jolas moduan (13); kide moduan (8); kontatzeko moduan (8); kontra jokatzeko moduan (11); lagun moduan (8); laguntza moduan (8); laguntzaile moduan (9); laguntzeko moduan (8); lan egiteko moduan (9); lehengo moduan (17); lehiatzeko moduan (8); liburu moduan (9); lortzeko moduan (15)

moduan agertu (9); moduan agertzen (15); moduan ari (18); moduan aritu (9); moduan aurkezten (11); moduan aurkeztu (12); moduan aurrera (9); moduan bizi (16); moduan da (48); moduan dago (38); moduan dagoela (27); moduan dagoen (15); moduan daude (26); moduan daudela (10); moduan dauden (8); moduan dela (8); moduan den (9); moduan dira (38); moduan direla (11); moduan egin (50); moduan egin zuen (13); moduan egiten (26); moduan egon (53); moduan egonen (8); moduan egongo (76); moduan egongo da (15); moduan egongo dela (13); moduan egotea (28); moduan ekin (11); moduan erabili (19); moduan erabiltzen (31); moduan erantzun (12); moduan esan (24); moduan esan zuen (8); moduan esanda (8); moduan etorri (10); moduan gara (12); moduan gaude (26); moduan hartu (37); moduan hartzen (19); moduan hasi (27); moduan hitz egin (12); moduan ibili (13); moduan ibiltzen (8); moduan idatzi (9); moduan ikusi (12); moduan ikusten (64); moduan ikusten du (10); moduan izan (30); moduan izan zen (10); moduan izango (131); moduan izango da (44); moduan izango dira (21); moduan jardun (9); moduan jarri (40); moduan jartzen (9); moduan joan (9); moduan jokatu (17); moduan jokatuko (11); moduan jokatzen (20); moduan nago (8); moduan nagoela (10); moduan nengoen (10); moduan non (14); moduan sartu (12); moduan tratatu (9); moduan ulertu (14); moduan ulertzen (9); moduan utzi (12); moduan zaude (8); moduan zegoela (15); moduan zegoen (30); moduan zeuden (12)

nagoen moduan (12); nahi duen moduan (16); nahi zuen moduan (9); naizen moduan (10); nazio moduan (9); nire moduan (20); nuen moduan (51); ohi den moduan (18); ohi duen moduan (8); ohi duten moduan (10); ohi zuen moduan (16); ohiko moduan (16); ohikoa den moduan (13); oinarri moduan (11); pentsatzeko moduan (8); pertsona moduan (12); politiko moduan (9); proba moduan (10); sartzeko moduan (19); sinesteko moduan (8); talde moduan (12); ukitzeko moduan (11); ulertzeko moduan (47); uzteko moduan (14); zegoen moduan (17); zelairatzeko moduan (8); zoro moduan (10)

egiteko moduari (9); moduari buruzko (10); moduari dagokionez (16); ulertzeko moduari (8)

egiteko moduaz (10)

adibide modura (14); gurutze modura (16); modura balio (8); modura bizi (9); modura egin (10); modura egiten (11); modura erabiltzen (11)

aurre egiteko modurik (11); egiteko modurik (57); egiteko modurik onena (8); emateko modurik (12); ez dago modurik (19); ez zegoen modurik (10); hartzeko modurik (10); izateko modurik (10); jakiteko modurik (14)

modurik egokiena (36); modurik egokienean (15); modurik eraginkorrena (21); modurik errazena (10); modurik gabe (8); modurik hoberena (13); modurik ikusten (10); modurik izan (22); modurik izango (18); modurik onena (66); modurik onenean (16)

edozein modutan (202); edozein modutan ere (31); hainbat modutan (20); kontaezinezko modutan (11)

ea zer moduz (19); edozein moduz (10); hala moduz (20); halako moduz (13); inolako moduz (14)

ze moduz (8); zer moduz (896); zer moduz ari (10); zer moduz bizi (8); zer moduz dago (63); zer moduz daude (11); zer moduz doa (13); zer moduz habil (23); zer moduz hago (16); zer moduz ikusi (8); zer moduz joan (19); zer moduz moldatu (9); zer moduz moldatzen (15); zer moduz nengoen (10); zer moduz zaude (93); zer moduz zaudete (13); zer moduz zegoen (20); zu zer moduz (8)

hala moduzko (39); zer moduzko (31)

zer moduzkoa (16)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus