Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zapata bat ez zela lanpara miragarri bat, alferrik zela hura igurztea. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 148. orr.
Gauza miragarria! San Frantziskok gurutzea egin bezain laster, otso izugarriak ahoa itxi eta korrika egiteari laga zion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 982. orr.
Hemen esaten da San Antoniok lotu zituela, era miragarrian, hautsirik zeuden bi edalontzi. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 391. orr.
Bitamina pilula miragarriak aipatuko zizkion batek, aloe landarearen mirakulu sinesgaitzak goraipatuko beste batek. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 56. orr.
Sorgin mairuaren ukendu miragarria. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 146. orr.
Ganbelako belarra, herriak gordea, gaixo zeuden abereentzat sendagai miragarri eta beste hainbat izurrite aldentzeko eragingarri gertatu baitzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 806. orr.
Argi miragarri haren bidez bakoitzari besteen kontzientzia biluzik agertzen baitzitzaion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 884. orr.
Irudi bizidun bat agertu zen ate irekiaren barruko aldean, atearen heldulekuari esku miragarri batez oraturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 411. orr.
Idazki Santuko gauzarik sakonenak ere adimen miragarri eta zorrotzez atzematen zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 807. orr.
Giro miragarri batean dirdiratzen du Pasaiako plazak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 135. orr.
Ezaguna da haren soneto miragarria: [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 258. orr.
Kalkulatzeko makina miragarri bat asmatu: Pascalina. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 356. orr.
Jesu Kristo gure Jaunak eman dizkizun talentu miragarri horiek ez dituzula baliatzen ebanjelioko zerbitzari leialak bezala. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 51. orr.
Eta nik, indar miragarri batek bultzaturik, bide luzea egin behar dut oraindik nire pertsonaia bitxiekin batera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 199. orr.
Interes-tasa miragarri bat proposatu dik hire bankariak: %100! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 406. orr.
Gertaera miragarri bat kontatuko dut. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 337. orr.
Savanten dohainak hain miragarri, goiztiar eta heldu-tankerakoak izatearen beste alderdia zera da: dohainok ez bide direla garatzen dohain normalen antzera. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 220. orr.
Bere zerbitzariekin beti miragarri eta maitagarri azaltzen delako. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 217. orr.
Gizon honek miragarri hitz egiten du, baina nik hobeki edaten dut. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 148. orr.
Horrek guztiak ez ninduen urruntzen Ritarengandik; aitzitik, miragarri iruditzen zitzaidan, harekin zerikusia zuen guztia bezala. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 59. orr.
Dahlmann-ek halako sortasun motel batez entzuten zituen eta miragarri zitzaion haiek ez konturatzea infernuan zela. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 104. orr.
Atergabeko miragarri zaizkigu izadiaren jokaldiak, behin eta berriro elementu genetiko berak erabiltzen baititu oso organo desberdinak gauzatzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 128. orr.
Ez da miragarri animalia bakoitzaren janaria gorputzaren izaerak berak bilatzea ere. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 279. orr.
Hain dira bortitzak eta biziak Jainkoaren miragarri hauek! Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.
Izan gogoan hark egindako miragarriak, haren egintza harrigarriak eta agindu zuzenak. Elizen arteko biblia 1 Kro 16,12
Lehengo mailara, pozkarioarena, iristen da arretaz gogoratzen ditugunean maitasun-testigantza gozagarriak, Jainkoak agertu dizkigunak zeruko eta lurreko miragarrietan. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 88. orr.
Miragarri hauen maitasun-begirada garbiak gainezka eginarazten dio bihotzari, halako atseginez, non bere gorputz ahulak ez baitezake barruan gorde gertakari ikusgarrietan lehertzen den alaitasuna. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 89. orr.
Ezain, hiltzeko modu krudel harengatik, eta miragarri natural bat halako hutsalkeria baterako erabiltzeagatik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 45. orr.