Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

garesti izond 1 prezio altukoa. ik kario. ant merke.

Jantzi garestia zeraman.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 449. orr.

Bere beroki garestian ongi bilduta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 56. orr.

Egoitza dotore eta garestia, bereziki goi mailako kargudunena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 167. orr.

Ron oneneko kubatak, ginebra garestienaz egindako ginkasak.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 62. orr.

Egia esan, ez naiz tezalea: edari garestia da, eta azukrearen prezioa izugarri goratu da.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 193. orr.

Goiko hiru solairuetan pisu garestiak ziren egitekoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 328. orr.

Ostatua ez zen garestia, banuen hilabete batzuk arazorik gabe igarotzeko adina diru.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 278. orr.

Dena diseinuzkoa, ordea: huskeria garestiak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 109. orr.

Beira polikromatuak klaraboietan, zur ilun garestia paretetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 12. orr.

Edurnek ederto asko egiten zuen prostituta garestiarena.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 31. orr.

Zuk beharko duzu ikusi prezio garestiegia jartzen ote diodan neure buruari.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 82. orr.

Unibertsitatea benetan inbestimendu garestia gerta baitaiteke.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 160. orr.

Garesti itxurako zapata merke batzuk.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 64. orr.

Grunge diseinu garestiko jakak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 81. orr.

2 hed

Alferkeria gozo batean bizi ziren, halako bizimodu garesti, korapilatsu eta handinahikoan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 35. orr.

Luxu garestiko filma, 1955ekoa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 42. orr.

3 gauza garestiak saltzen dituena.

Jantziak saltzen zituzten denda garestietan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 21. orr.

King's Road eta Sloane kaleetako zapata-denda garestietan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 137. orr.

Jatetxe garestiena hautatuko duela ezkontzarako.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 143. orr.

Jatetxe garestiak nahiago zituen jakina.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.

Europako hotel garesti bateko hall-ean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 305. orr.

4 maitea.

Kaleko mendizale moddernoek inolako senik gabe aipatzen dituzte idazlearen bihotzeko leku-izen garestiak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 11. orr.

5 (izan aditzarekin)

Zientzia garestia da.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 167. orr.

Donostian hilobiak oso garestiak baitira.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 284. orr.

Fotokopiagailuak, sasoi hartan, gutxi eta garestiak ziren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 123. orr.

Interes tasak altuagoak izanik kreditua garestiagoa denez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 33. orr.

Garesti, botikagileek hala nahi dutelako dira garesti markako botikok, ez berez.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 53. orr.

Harrituta nago zein garesti diren hemen betaurrekoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 103. orr.

Aloimendua izigarri garesti da Parisen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 95. orr.

• 6 (predikatu gisa)

Merke erosi eta garesti saldu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 460. orr.

Duela hiru egun erosi diat, eta, mila deabru!, garesti ordaindu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 114. orr.

Sadek garesti ordaindu zuen bere ausardia.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 46. orr.

Tabernako nagusia errietan etorri zen, esanez edontziak garesti kostatzen zirela, eta gelditzeko.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 28. orr.

Sedazko oihal dotore inondik ere garesti samar erositako batez tapizatuak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 45. orr.

Holandan, maiz, urrutitik ekarritako zenbait salerosgai ez direla erositako lekuetan baino garestiago saltzen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 14. orr.

Bokatak baino garestiago aterako zaik!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 267. orr.

Hori guztia garesti aterako zen, ordea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 416. orr.

Sablea atera eta bere burua garesti saltzera prestatu zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 191. orr.

Dolarra oso garesti dago.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 32. orr.

Askatasuna nonahi dago garesti.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 143. orr.

Alokairua garestiegi ez suertatzeko beste pertsona baten beharrean geunden.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 34. orr.

• 7 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Hegazkin-txartelaren garestia Eguberrietan etxera ez itzultzeko aitzakia nahikoa izango zen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 9. orr.

Ur-hodiak pitzatzen zituen leiaz, inflazioaz, bizimoduren garestiaz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 203. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina garesti (8); bezain garesti (3); biziki garesti (3); ere garesti (6); eta garesti (37); eta garesti ordaindu (9); eta garesti ordaintzen (3); eta oso garesti (3); garaipena garesti (3); garaipenak garesti (3); garesti atera (6); garesti aterako (6); garesti ateratzen (12); garesti baitago (4); garesti bat (8); garesti batean (4); garesti bateko (3); garesti baten (4); garesti da (3); garesti dago (12); garesti dagoela (5); garesti daude (8); garesti egon (6); garesti erosten (5); garesti eta (8); garesti izan (3); garesti izango (3); garesti jarraituko (3); garesti jarraitzen (3); garesti jarri (7); garesti jarri zion (3); garesti ordain (9); garesti ordainarazi (3); garesti ordaindu (66); garesti ordaindu du (4); garesti ordaindu dute (3); garesti ordaindu nuen (4); garesti ordaindu zuen (24); garesti ordaindu zuten (10); garesti ordainduko (8); garesti ordainduko dute (3); garesti ordainduta (3); garesti ordaintzen (24); garesti ordaintzen da (6); garesti ordaintzen dira (4); garesti saldu (9); garesti saldu zuen (3); garesti salduko (9); garesti saltzen (7); garesti samar (5); garesti samarra (4); garesti samarrak (4); garesti zegoen (3); hain garesti (15); hori garesti (3); izatea garesti (3); jatetxe garesti (3); oso garesti (51); oso garesti ateratzen (3); oso garesti dago (3); oso garesti ordaindu (7); oso garesti ordaintzen (3); petrolioa garesti (4); petrolioak garesti (3); zein garesti (3)

aski garestia (4); bezain garestia (5); da garestia (8); eta garestia (20); eta garestia da (4); ez da garestia (5); ez oso garestia (3); ez zen garestia (4); garestia bada (3); garestia baita (3); garestia da (48); garestia da eta (3); garestia dela (14); garestia dela eta (4); garestia delako (6); garestia den (5); garestia ere (5); garestia eta (8); garestia izan (12); garestia izango (13); garestia izango da (3); garestia izango ez (3); garestia zelako (3); garestia zen (10); hori garestia (3); hori oso garestia (5); izugarri garestia (6); izugarri garestia da (4); oso garestia (35); oso garestia da (13); oso garestia dela (5); oso garestia izango (3); petrolio garestia (9); prezio garestia (4); prezioa garestia (6); prezioa izugarri garestia (3); zaila eta garestia (4); zen garestia (4)

aldiz garestiago (11); are garestiago (3); askoz garestiago (3); baina garestiago (3); baino garestiago (35); baino garestiago aterako (3); baino garestiago dago (3); baino garestiago izango (3); baino garestiago saldu (3); baino garestiago saltzen (4); eta garestiago (11); garestiago aterako (7); garestiago aterako da (3); garestiago ateratzen (4); garestiago da (3); garestiago dago (5); garestiago dagoela (3); garestiago dira (3); garestiago direla (4); garestiago izan (3); garestiago izango (8); garestiago izango dira (3); garestiago ordaindu (10); garestiago ordaindu behar (4); garestiago saldu (5); garestiago saltzeko (4); garestiago saltzen (8); gero eta garestiago (5); hamar aldiz garestiago (3); inoiz baino garestiago (12); orduan eta garestiago (3); zentimo garestiago (6)

aldiz garestiagoa (5); aldiz garestiagoa da (5); askoz garestiagoa (5); askoz garestiagoak (3); baina garestiagoa (3); baino garestiagoa (16); baino garestiagoa da (4); baino garestiagoa izango (3); baino garestiagoak (11); baino garestiagoak dira (6); ere garestiagoa (4); eta garestiagoa (7); eta garestiagoa da (3); eta garestiagoak (4); garestiagoa da (22); garestiagoa delako (4); garestiagoa izan (4); garestiagoa izango (10); garestiagoa izango da (6); garestiagoa zela (3); garestiagoak baitira (3); garestiagoak dira (14); garestiagoak direla (4); gero eta garestiagoa (5); prezio garestiagoa (3); uste baino garestiagoa (4)

auto garestiak (5); baina oso garestiak (3); erregai garestiak (3); eta garestiak (13); garestiak dira (14); garestiak dira eta (3); garestiak direla (6); garestiak direlako (7); garestiak erosi (3); garestiak eta (15); garestiak ez (4); garestiak izan (6); garestiak izaten (4); garestiak ziren (8); gauza garestiak (3); opari garestiak (3); oso garestiak (26); oso garestiak dira (9); oso garestiak direla (3); oso garestiak direlako (4); petrolio garestiak (13); petrolio garestiaren (7); petrolio garestiari (4); petrolioaren prezio garestiak (5); prezio garestiak (12); prezio garestiak eta (3)

garestiegi ordaindu (5); garestiegia da (5); garestiegia dela (4); garestiegia izango (3); garestiegia zela (3); garestiegia zelako (3); garestiegia zen (4); garestiegiak dira (3); prezioa garestiegia (3)

eta garestiena (4); fitxaketa garestiena (4); fitxaketarik garestiena (8); garestien saldu (3); garestiena da (3); garestiena egin (3); garestiena izan (3); garestiena izan zen (3); garestienean saldu (3); garestienera iritsi (13); garestienera iritsi da (3); garestienera iritsi zen (8); historiako fitxaketarik garestiena (3); inoizko fitxaketa garestiena (3); inoizko preziorik garestienean (3); inoizko preziorik garestienera (7); prezio garestiek (4); preziorik garestiena (6); preziorik garestienean (5); preziorik garestienean saldu (3); preziorik garestienera (10); preziorik garestienera iritsi (9); sarrerarik garestienak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus