Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Merkantzia hori ez dago salgai! Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 175. orr.
Bien bitartean, François andreak bere merkantzia ia guztiak saldu zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 35. orr.
Zamaketariak, zaldiak, gameluak, astoak, ibai eta itsas ontziak, gurdiak, merkantziak garraiatzeko balio duen guztia merkatu hartan pilaturik zegoen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 89. orr.
33,2 milioi tona merkantzia eta 500.000tik gora edukiontzi kudeatu zituen iaz [Bilboko Portuan]. Berria - Ekonomia 2006-02-14
Bistan da ezen, estuarioko ertzetik hain gertu egonik, Porta de Ferrok balio behar zuela, batez ere, pertsona eta merkantzien ibai-garraiorako. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 261. orr.
Lana eta lurra, gizakia eta ingurugiroa, nekez izan daitezke ekoizpen faktoreak edo merkantziak, azken batean bizitza bera baitira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 330. orr.
Han trenak etengabe pasatzen dira herriaren erditik, batzuek jendea eramaten dute, beste batzuek berriz merkantziak. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 138. orr.
Portuaren irabaziei %50eko ekarpena egiten dieten merkantzien tasak %18 jaitsi dira. Berria - Ekonomia 2004-07-21
Zure merkantziak lehorreratzean, herri asko hornitzen zenuen; zeure ondasun eta merkantzia ugariz munduko erregeak aberasten zenituen. Elizen arteko biblia Ez 27,33
Merkantzia ustela hornitzaileari itzultzeko. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 254. orr.
Zilarrak, metal gisa, balio bat du beste merkantzia guztiek bezala; eta balio bat du, halaber, beste merkantzien zeinu izan daitekeen aldetik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 74. orr.
Ura, eskubide unibertsala ala merkantzia pribatua? Berria - Gaiak 2006-03-21
Masa-kulturaren ikuspegi kritikoak adierazten digu ikuskizun-merkatu erraldoiak abiadura handian mugitzeko gai diren merkantziak bakarrik onartzen dituela, zentzurik edo edukirik ez badute ere. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 62. orr.
Eros-a sexu hutsera mugatu da eta merkantzia bihurtu da, erosi eta saldu daitekeen objektua. Berria - Gaiak 2006-01-26
Informazioa, talde mediatiko handien kasuan, merkantzia bihurtzen da. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 98. orr.
Merkatua da askatasun oso bakarra: gizakiak saldu eta erosteko eskubidea, merkantzia bihurtzeko askatasuna. Berria - Mundua 2006-01-29
Pertsonak balio absolutua du, ez da merkantzia bat: ez du preziorik, duintasuna baizik. Berria - Kultura 2004-02-15
Merkantzia hutsa zarete. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 190. orr.
Champagne zen Ekialde eta Mendebalde arteko merkataritza-trukerako erdigune nagusia, eta italiar merkatariak merkantzia-trafikoaren eragile nagusiak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 189. orr.
Bilboko portuko merkantzia trafikoa %23 hazi da azken seihilekoan. Berria - Ekonomia 2004-07-21
Behiala merkantzia sartu-irten eta jarduera handia izan zuten lokal orain hautseztatu eta leihorik gabeak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.
Soilik merkantzia kamioiei uzten diete pasatzen. Berria - Gaiak 2006-01-08
Gero, jada zutik, merkantzi bagoian bermatu zen arnasestuka. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 119. orr.
Abu Muslimeko merkantzia geltokian zegoen konboi bateko 51 bagoiak lokomotoretik askatu ziren. Berria - Mundua 2004-02-19
Mutrikun, kirol eta merkantzia portu baten eraikitzeaz eztabadak zabaltzen ari dira. Herria 2003-01-14
Enplegatuak iristen ziren beren kontu liburuekin, eta merkantzi igorleen agenteak, larruzko zorroa lepotik zintzilik, dirua noiz jasoko zain zeuden. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 145. orr.
Ez da juzgatu behar Europa estatu partikular bat bailitzan, merkantzi ontziteria berak bakarrik egingo lukeen estatua. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 116. orr.
Ematen du ibaiaren beroa senti daitekeela, banana eta kafe merkantziak gordetzen dituzten biltegietatik harago. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 15. orr.
· Greziako Itsas Merkantzia Ministerioak. Berria - Mundua 2004-01-24
Jonkiek erositako merkantzia probatzen duten lekuan. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 201. orr.
Merkantzia ontzi handi batek hondoratu zuen Bugaled Breizh arrantzontzia. Berria - Mundua 2004-01-24
Dublin eta Holanda artean jarduten zuen merkantzia-ontzi bateko kapitaina zuen senarra. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 159. orr.
Urertzean garabiek, roboten antzera baldar, euren atzapar erraldoiak sartzen zituzten merkantzi ontzietan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 152. orr.
Hiru gizonek ezkutuko bidaiari gisa hartu zuten Casablancan (Maroko) Panamako bandera zeraman merkantzia-ontzia. Berria - Euskal Herria 2006-04-29
Merkantzia tren asko dago geldirik geltokian. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 38. orr.
Merkantzi trena zen, bagoiak adreiluen gorri bizikoak eta goitik eta alboetatik itxita. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 78. orr.
New York Central-eko trenbidean atzeraka zetorren merkantzi tren batek harrapatuta. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 83. orr.
Beste hamaika merkantzia tren, beste milaka auto-stop kilometro zain zituen New Yorkera itzuli aurretik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 161. orr.
Merkantzia-trenetan ezkutatzen nintzen; kamioi-gidariekin bidaiatzen nuen. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 37. orr.
Beste merkantzia-tren bat pasatzen da, aurrekoa baino luzeagoa, arratsaldearen hilzoria luzatu nahi balu bezala. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 154. orr.
merkantzi tren (5)
merkantzia asko (3); merkantzia bat (3); merkantzia bihurtu (3); merkantzia gehiago (3); merkantzia hutsa (4); merkantzia kopurua (3); merkantzia ontzi (4); merkantzia tren (10); merkantzia tren bat (4)
bidaiariak eta merkantziak (3); merkantziak ateratzeko (8); merkantziak garraiatzeko (10); portuko merkantziak (3); portutik merkantziak ateratzeko (3)