Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta zer egon liteke ordenaz kanpo, Jaungoikoaren justiziak merezimenduen arabera tratatzen baditu zintzoak eta gaiztoak? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 72. orr.
Diruak ez dakar, besterik gabe, merezimendurik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 180. orr.
Gurean, delako eginbeharra Anjel Urtxipiari zegokion merezimendu osoz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 90. orr.
Orain hain distiratsua ez den baina merezimendu gabekoa ere ez den lanaz jardungo dugu. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 146. orr.
Lau irabazle izan dira: [...], bainan 6ak ere saristatuak izan dira, merezimenduak orok baizituzten. Herria 2003-08-14
Merezimendu aski egina nuen damaren bihotzaren jabe izateko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 263. orr.
Orduko maisuek bazuten merezimendu haundia, ezen gobernuak ez zituen behar zenik ere pagatzen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 205. orr.
Teologiatik eta artzain bideetatik zuzen legearen hurrantzea izan da haren merezimendu handiena. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 30. orr.
Inork ez zituen Migel Mailuren merezimendu begi-bistakoak ukatuko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 59. orr.
Badakigu serioski entrenatzen direla eta horra orai beren merezimenduen saria hor dutela. Herria 2001-09-06
Jesu Kristo gure Jaunaren merezimenduetan parte hartu dutenak graziazko legearen pean heltzen dira zuzentasunera. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 61. orr.
-Halako ohore baten merezimendua ez da guretzat, ene jauna. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 180. orr.
Orain hain distiratsua ez den baina merezimendu gabekoa ere ez den lanaz jardungo dugu. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 146. orr.
Mozkorti izena eransten digute, eta zerrien pare gaituzte jartzen; eta, hain zuzen, horrek die kentzen gure lorpenei, nahiz gorenak izan berez, merezimendu-sonaren muin eta mamia. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 234. orr.
Ez digute inolako merezimendu-dominarik emango handiusteak, geurekoiak, burusoilak eta lodikoteak garela onartzen ikasi dugulako, ez. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 147. orr.
Badu orai 5 urte Greziako eskualderat joana dela eta han ere dudarik gabe lan handiak egin dituzke, zeren horgo buruzagiek eman baitiote Nazio merezimenduko medaila. Herria 2004-03-25
Giza merezimenduen mailadian. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 193. orr.
Merezimenduz iritsi da Xala finalera, behe-behetik hasita gainera, are gehiago. Berria - Kirola 2004-05-26
Coriak berak onartu zuen merezimenduz irabazi ziola tenislari frantziarrak. Berria - Kirola 2004-01-21
Merezimenduz iritsi da Xala finalera, behe-behetik hasita gainera, are gehiago. Berria - Kirola 2004-05-26
Merezimenduzko saria, duela 10 urte sortu eta urte hauetan Euskal Herriko irakaskuntzan «erreferente» izatera iritsi den Hikhasi elkarteari eman diote. Berria - Euskal Herria 2006-01-28
Merezimenduzko saria Berria egunkariarentzat izan zen eta oroigarria[...] Joxean Lizarribarrek jaso zuen. Berria - Euskal Herria 2004-01-24
Andoaingo Udalak merezimenduzko domina ematea erabaki zuen PSE-EE, PP eta EB-IUren botoekin. Merezimenduzko eskerrak hartze dituzte oraino bizi atxikitzen dituzten herriek, agian luzaz. Berria - Euskal Herria 2004-02-11
Halere ez dio barkatu makearrak, merezimenduz berdinduz eta eramanez ondarrean. Herria 2005-03-24
badute merezimendu (3); merezimendu bakarra (4); merezimendu handiagoa (3); merezimendu handiak (5); merezimendu handiak badituzte (3); merezimendu handiko (9); merezimendu handirik (3); merezimendu osoz (41); merezimendu osoz irabazi (6); merezimendu osoz sailkatu (3)
erregu eta merezimenduei (3); frantziskoren merezimenduei (4); merezimenduei egotzi (3); merezimenduei esker (15); santuaren merezimenduei esker (3)
merezimenduz irabazi (7); merezimenduz lortu (3)