Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haiena izan zen konparaketaren emaitza guztiak ikuspegi historiko batetik aztertzeko, eta horrenbestez, gertaerak beren ordena naturalean kateatzeako meritua. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 32. orr.
Maitatzea ez da aski izango koroa bururatu ahal izateko, maitatua izateko merituak ere egin beharko dira. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 219. orr.
Legearen arabera, euskara jakitea meritua baino ez da. Berria - Euskal Herria 2004-02-15
Meritua eta epikotasuna ez dira gauza bera. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 81. orr.
Niri dagokidanez, istorio ile-lazgarri baten inguruko esanak ondo jasotzea eta ordenatzea izan dut meritu guztia. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 190. orr.
Gu duin egiten gaituena ez dator inola ere giza egintzetatik, ez geure meritutik. Eta hura ontziaren meritua ez bazen, jabearena izango zen. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 109. orr.
Hor ezagutuko dituzu nire ametsak eta lainezak, nire damuak eta mamuak, nire merituak eta delituak. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 16. orr.
Horixe du meritu nagusi, pazientzia. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 289. orr.
Alaia izatean bazuen meriturik, herrena baitzen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 131. orr.
Haiena bai meritua! Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 200. orr.
Meritua ez zen berea, baina. Berria - Harian 2005-06-24
Bueltan hainbat domina ezarri zizkioten, tartean, Legioaren Meritua eta Brontzezko Izarra. Berria - Mundua 2004-11-16
Joseba Pagazaurtunduari [...] Merituaren domina ematea erabaki zuen atzo Andoaingo Udalak. Berria - Euskal Herria 2004-02-06
Horretan datza bertso honen meriturik handiena. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 119. orr.
Meritu handiko gizon horiek ikuskeraren sakontasuna aurkezpen argi baten trebetasunari lotzen diote. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 29. orr.
Lan harrigarria eta meritu handikoa. Berria - Kultura 2006-01-28
Aldizkari honen meritu nagusietako bat 34 idazle berriren lanak biltzea da. Berria - Kultura 2004-07-17
Bizkaitarrak beti aitortuko dizu, giputz hori, pianoa behatzekin jotzeak meritu ikaragarria duela. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 19. orr.
Ez da meritu moralik ez intelektualik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 127. orr.
Lehengo astean Moncloan meritu konstituzionalaren domina jaso zenuen. Berria - Euskal Herria 2004-02-18
Bideetako, Ubideetako eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak Espainiako Meritu Profesionalaren sari nagusia eman dio Rebollori. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 26. orr.
Eta ez da horixe meritu eskasa ikusi ziren gordinkeriak ikusi eta gero. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 145. orr.
Ez du meritu makala lehiaketa hori irabazteak, epaimahaiak 5.201 lanen artean egin behar izan baitu aukera. Berria - Kultura 2004-01-08
Meritu-lehiaketa batean parte hartu behar izan nuen. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 159. orr.
Goitik beherako meritu-hurrenkeran. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 161. orr.
Munduak maizago saritzen du meritu iduria, meritua bera baino. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 52. orr.
Itun Zaharra -gero eta argiago erlijio eta historiaren aldetik meritu-maila desberdineko giza konposizioen bildumatzat [...] ikusten zena- [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 299. orr.
Herriak ez ditu literatura merituak aintzat hartzen, festaren alderdi nabarmen batzuk azpimarratzen diren suhartasuna, tonua eta erraztasuna baizik. Askoren artean «Rataplan» - 90. orr.
Kirol merituen arabera erabakitzen al dute nor gonbidatu? Berria - Kirola 2006-02-03
Polizia Merituaren Zilarrezko Saria eman zion PPren Gobernuak. Berria - Harian 2005-10-29
Itsas Merituaren Domina eman diezazueten eskatuko diat. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 188. orr.
Frantzisko santuaren merituz berpizturiko hildakoak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 436. orr.
Oihanera joan nahi baina ezin izan zuela: ez indioen erruz baizik eltxoen merituz, ia akabatu baitzuten beren koskada eta helduz. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 133. orr.
Frankoen ikuspegitik, bizantziarrak mandarinak ziren, haien gurari barregarriak ez zeudelarik ez merituz justifikatuak, ez indarrez babestuak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 224. orr.
Idazle handiak beti izango dira handi, ez beren famaren indarrez, ezpada beren lanaren merituz. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 8. orr.
Egon daitezke Lautréamont bezalako idazleak eta baita Musset bezalakoak ere, eta biek egin ditzakete, txit leku desberdinetatik abiatuz, merituzko nobela edo poemak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 162. orr.
Estatuari eta demokraziari eginiko merituzko zerbitzuak. lan honetaz jabetu diren merituzko gizonengandik itxaron beharko dut hasieran ia nahitaezkoak ziren iluntasunak argi ditzaten, baita egitasmo osoaren aldeztaile bihur daitezen ere. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 30. orr.
Irabaztea lehen eta orain zaila, gogorra eta merituzkoa da, baina datuak ongi irakurri behar dira ondorioak atera aurretik. Berria - Kirola 2004-08-31
beste meritu askorengatik (4); beste meritu bat (3); meritu bakarra (3); meritu egin (12); meritu gisa (3); meritu guztia (5); meritu guztiak (4); meritu handia (18); meritu handia du (5); meritu handiagoa (11); meritu handiagoa izango (3); meritu handiko (31); meritu handiko garaipena (5); meritu handiko lana (3); meritu handikoa (9); meritu ikaragarria (4); meritu itzela (3); meritu makala (8); meritu nagusia (4); meritu nagusietako bat (3)
badu meritua (11); badute meritua (3); meritua aitortu (4); meritua aitortu behar (3); meritua da (8); meritua du (7); meritua izan (3); meritua izango
(4); zer meritua (4)
egoteko merituak egin (3); irabazteko merituak (3); izateko merituak (3); jarraitzeko merituak (3); kirol merituak (5); lortzeko merituak (3); lortzeko merituak egin (3); merituak egin (14); merituak egiten (10); merituak egiten ari (6)
dohatsuaren merituei esker (3); frantziskoren merituei esker (4); haren merituei esker (6); merituei esker (18)
kirol merituen (5); merituen arabera (7); merituen araberakoa (3)
bere merituengatik (4); frantzisko dohatsuaren merituengatik (4); kirol merituengatik (3); santuaren merituengatik (4)