Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lodi 1 izond luzerari buruz beste bi dimentsioak ohi baino handiagoak dituenak. ant mehe.

Gizon txiki lodi bat zen hura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 46. orr.

Ama sudurmotz lodi bat zen, maltzur hutsa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 51. orr.

Sagar aurpegiko gizon lodi zabal batek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 216. orr.

Mutil lodi handikote haren besarkada bihotzaren erdi-erdiraino iristen zitzaion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 70. orr.

Militar txiki, lodi eta bibotedun bat, uda aldean Donostiara etortzen zena.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 19. orr.

Ilea larru-arras mozturik garondoan, lepo lodi zabala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 407. orr.

Esku handiak ditu, hatz lodiak, oso baldar eusten dio arkatzari.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 117. orr.

ik beherago 11.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Hatz lodi batez Harry seinalatu zuen mehatxuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 21. orr.

Sudur handia eta ezpain lodiak zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

Kolore urdin lokaztuko suge lodi hori.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.

Har lodi zuri bat etorri zitzaidan burura.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 215. orr.

Oso-osorik ezkutatu nintzen han, adar lodi ilunen artean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 352. orr.

Kokotsa bastoi lodi baten bolizko eskutokian bermaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 160. orr.

Ukuiluan, lastategian eta sukaldean habetzar lodiak zeuden, menderen mendetan hortxe finko irauteko ezarriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 142. orr.

Aldarean piztuta zegoen kandela lodiaren garra.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 73. orr.

Enbor lodi batzuek eusten zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.

Kanpaiaren erditik kate beltz lodi bat jaisten zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 96. orr.

Lau ertzetan sartutako iltze lodi batzuek eusten ziotela oholtza karratuari.     «Kuskue tanden», 2004 - 231. orr.

Hegazkin handi, lodi eta bonbez kargatuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 229. orr.

Lupa itxurako betaurreko lodiak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 53. orr.

Burdin hari lodi eta gogor batez lotu zituen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 115. orr.

Orriaren goia alderik alde hartzen zuen letra beltz lodiko titularrak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 127. orr.

2 hirugarren dimentsioa ohi baino lodiagoa duena.

Baina horma lodi haien barnera gauak ez zuen lortzen sartzerik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 60. orr.

Sartzeko, borta lodi bat, burdinez azkartua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 117. orr.

Isilka-misilka, akuario baten kristal lodi batetik bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 218. orr.

Kristal lodiko betaurrekoen atzean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 344. orr.

Goizaren lehen argia hoteleko kortina lodiaren zirrikituetatik sartzen hasia zen.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 55. orr.

Lanbroa belus grisezko errezel lodi baten gisa ezartzen zen leihoetako kristaletan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 128. orr.

Artilezko irlandes trikota lodi bat.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 210. orr.

Berokiak eta bufanda lodiak babestua.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 9. orr.

Haren oinak alfonbra lodietan hondoratzen ziren.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 119. orr.

Liburu haundi, ttipi, lodi, mehe, denetarik bazen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 189. orr.

Gutun-sorta lodi bat atera zuen soinean zeraman burko-azalaren barrutik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 22. orr.

Itsutuz doanaren mintz lodia begietan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 261. orr.

Ilunpean, ematen zuen dena lohi geruza lodi batek estaltzen zuela.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 48. orr.

Hosto zabalek belus lodi berdezko oihal puskak ziruditen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 32. orr.

Urdai saltzaileak paper orri lodi bat ipini zuen balantza batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.

Claude eta Florent ohatze lodi berde horren gainean etzanda jarri ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 285. orr.

3 (neurketetan)

Dolmancé, neurtuz: bai, arrazoi duzu: hamahiru luze eta zortzi eta erdi lodi.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 175. orr.

Brontzea urtuz, bi zutabe egin zituen; bederatzina metro ziren gora eta seina metro lodi.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,15

800 metro luze ziren kableak, eta 62, 5 milimetro lodi.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 54. orr.

Baina han hormak metro erdi lodi ziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 178. orr.

Aingira handiak, aldiz, ume baten besoa bezain lodi, burua jaso eta bakarrik lerratzen ziren ur azpira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

Dolmancé, neurtuz: Bai, arrazoi duzu: hamahiru luze eta zortzi eta erdi lodi.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 175. orr.

Metro erdi lodiko kristal bat dago haien eta nire artean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 339. orr.

4 (izen gisa) ik lodiera.

Mahaiaren gainean geratzen den erregelak luzeran zortzi zulo izango ditu, zabalean eta lodian zulo baten erdia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5070. orr.

Lurrezko tutuak egingo dira lodian gutxienez bi hatzekoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3990. orr.

Zentimetro bat gutxiago izango da lodian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

5 isurkariez eta kidekoez mintzatuz, trinkoa.

Hasieran odol lodi, koagulatua ez zen ateratzen irekitako zainetik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 234. orr.

Zilarrezko ontziak saltsa lodi eta alimentu handikoarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 183. orr.

Olagarroek ura zikindu eta beren ehizakiak lo arazteko erabiltzen duten isurkari lodi horietakoren bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 241. orr.

Hain zen lodia lokatza, ezen berehala itsatsi baitzitzaien gurpilei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 94. orr.

Patata pure lodi itsaskor batean hondoratu izan banu bezain lirdingatsu jartzen zitzaidan eskua.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 66. orr.

Malkoak ke bihurtuak baitzituen, ke lodi, ke mingots, ke zorrotz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 268. orr.

Pabiloi bakoitzetik lurrun lodi bat goratzen zela iruditzen zitzaion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 378. orr.

Galdurik laino lodi hartan noraezean nindoala ikusi nuen neure burua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 95. orr.

Lainope lodi batean galduta dabilenari.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 106. orr.

6 irud/hed

Ahotsa lodia du, eztarria pittin bat hartuta edukiko balu bezala. Gurdi ilara gelditu, eta ahots lodi batzuen mintzoa entzun zuten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 306. orr.

Erretako gorputzen usain lodi itsaskorra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 199. orr.

Hildakoen memoria lodi eta mingarria balitz bezala. taberna zuloko musika lodi eta kanta lizunetara eginiko jendea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 215. orr.

Bi malko lodi isuri zitzaizkion [...] aurpegi beldurtuan behera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 411. orr.

Beltza, itzal lodi baten kolorekoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.

7 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Eta, gorputzaren lodia gorabehera, gomazko pilota bat bezain zalu egin zuen urrats bat atzerantz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 393. orr.

· Lodiaren lodiaz, ezin zen inola ere hondoratu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 424. orr.

• 8 adlag

Bat-batean zabaldu zen [...], lodi eta arin, malgu eta distiratsu, kometa baten suzko isatsa bailitzan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 197. orr.

Dezente edan dut ordurako, eta zigarroen kea lodi hedatzen da aretoan zehar.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 70. orr.

Izerdia tantaka zerion lurrera, odola bezain lodi.  Elizen arteko biblia   Lk 22,44

Olatuak lodi aditzen ziren beheko arroketan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 197. orr.

9 iz hatz lodia.

Trapu zikin bati bezala heltzen zion aldizkariari, punta batetik hartuz hatz erakusleaz eta lodiaz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 122. orr.

Lodiarekin eta erakuslearekin igurzten ari zela, laster bost hatzak zituen Egutxi agureak neskatoaren ilearekin jolasean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 55. orr.

Lodia kokotsaren azpian ezkutatuta zeukan.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 56. orr.

10 lodixe

Asko ez, baina mahaia astunxeagoa iruditzen zitzaidan, lodixeagoa, eta nire luma trinkoagoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 165. orr.

Muturra laburragoa ipini eta gorputza lodixeagoa eta hor dugu mazoparen irudia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 116. orr.

Ezpainak, berriz, juxtu normala baino lodixeagoak.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 10. orr.

11 hatz lodi

Hatz lodia ezpainetatik pasa du Asierrek, eta gero hatz hori bera Itxasori jarri dio ezpainetan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 269. orr.

Hatz lodiaren eta erdikoaren artean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 39. orr.

Hatz lodiaren eta erakuslearen artean oktaba baten tartea hartzen nuen doi-doi.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 125. orr.

Hatz lodiak kanpoan utzita, eskuak jakaren sakeletan Ukabil bilduari eragin zion, hatz lodia tente behe aldera, zirko erromatarretik gurera zabaldutako heriotza-keinu ezagunean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 391. orr.

12 lodi-lodi izond

Sophie-ren tabakoaren keak gela osoan hodei lodi lodi bat sortua baitu eta logalearen gainera, ke horrek begiak erretzen baitizkio.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 109. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus