Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Trotter jaunaren marrazketa eskolan neska biluziak marraztu genituen, zehaztasun handirik gabe. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 77. orr.
Klaseak aurpegiak marrazten ematen zituen Goiok. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 250. orr.
Eskuak ongi marraztea ze zaila den, eta nola artista gehienek egiten dituzten saioak eta ariketak eskuak eta hatzak behar bezala marrazteko. Erregeak karramarro bat marrazteko eskatu ziola. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 11. orr.
Gero auto bat marraztu zuen (oso altua eta modaz pasatua); hegazkin bat gero. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 139. orr.
Marrazten hasi nintzen arkatzaren atxikitzen jakin nuenetik. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 135. orr.
Marraztea gustatzen zaio. Berria - Euskal Herria 2006-02-05
Zuzenean tintaz marraztuz eta hutsak eginez baizik ez daiteke ikas zer den lerro baten balioa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 206. orr.
San Basilio Eliza buruz marraztuko al zuen galdetu nion. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 211. orr.
Eredutik marraztu zuen, azkar eta zalantzarik gabe. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 209. orr.
Zutabeak idazten, irrati-kolaborazioak egiten, komikiak marrazten... Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 109. orr.
Ez dira falta gure artean erregela eta kartaboia hartu eta mapak marrazten dizkigutenak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 117. orr.
Espazioa eta argia kontsideratu behar omen zituen eta distribuzio-planoak marraztu, mobiliarioa egokitu ahal izateko. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 173. orr.
Milioi bat pasa euroren truk marraztuko dituzte bastiza berriak, beste zortzi milioi gostako baita haien eraikitzea bera. Herria 2004-04-29
Makurturik, elkarren artean hiruzpalau metroko tartea zuten bi arrasto paralelo marraztu zituen labanaren puntaz ziegako lur hilean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 354. orr.
Gogoan marrazten ditu instalaziorik sofistikatuenak, eta sistemaren osagai bakoitzaren irudia ikusten. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 273. orr.
Zurginak, berriz, erreglaz neurtu, arkatzez eta konpasez marraztu eta gubiaz lantzen du eta, giza gorpuzkera eta edertasuna emanik, tenpluan kokatzen. Elizen arteko biblia Is 44,13
Joan ziren, bada, gizon haiek, lurraldea zeharkatu eta marraztu zuten planoa. Elizen arteko biblia Jos 18,9
Bere tresnak atera kutxatilatik, eta irudiaren inguruan lauki bat marraztu zuen gero. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 37. orr.
Prentsa idatziak etorkizunean jarraitu beharreko ildo berriak marraztu ditu Martxelo Otamendik. Berria - Euskal Herria 2004-11-11
Ez da erraza ideien historiaren moduko diziplina bat ezaugarritzea: segurua ez den objektua, gaizki marraztutako mugak, alde batetik eta bestetik mailegatutako metodoak, zuzenik eta finkotasunik gabeko bidea. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 156. orr.
Andreievek zoroetxeko biztanleen eta eguneroko bizitzako gorabeheren freskoa marrazten du. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 11. orr.
Berarentzat, ez da aski bizitza marraztea: bizitzaren misterioetan barneratzen saiatzen da. Thomas Morek marraztu utopia hedatzen ari zitzaigun lurrean. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.
Emakumeak elipse moduko bat marraztu du airean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 96. orr.
Airean marraztutako zirriborro ero horietan egia ezkutu bat balego bezala. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 97. orr.
Irristada bortitzean, motor batek 90 graduko angelua marraztu zuen, eta trabeska gelditu zen Volvoaren aurrean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 18. orr.
Zeharka jarria, haren bi zango oinutsek arku bat marrazten zuten besaulkiaren gainean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 363. orr.
Bekainek bi arku marrazten zizkioten, haiek ere neurriz gain perfektuak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 132. orr.
Ihardespenik ezean, irriño zozo bat marraztu nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 341. orr.
Begitarte beldurgarria ageri zuen, gorrotoak marraztua. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 162. orr.
Irribarre xaloa marraztu zen neskaren ezpainetan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 144. orr.
Irribarre malenkoniatsu bat marraztu zut en Lucasen ezpainek. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 85. orr.
Eta eztularekin mina marraztuko zaio begitartean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 137. orr.
Sobera mintzatzen ari denaren keinu damutua marraztu zitzaion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 389. orr.
Behin jatorrizko lehen adigaiak edukiz gero, eratorritakoak eta menpekoak erraz erants daitezke, eta adimen hutsaren jatorri-zuhaitza osorik marraz daiteke. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 64. orr.
Beste kronikari batek dio Tamesi ibaiko lainoa (hangoxe uretan bustitzen baitzuen etxeak oina) gorriminez izpi-marraztu zela, eta hots egiteko ezkilaren aho-muturretik zinozefaloen ahotsa itzuri zela. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.
Bigarren gauza harrigarria, beharbada bere -eta gure- patua gehien, ondoen aurre-marraztu ziona, berriz, aitak esango zion. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 50. orr.
Gizaseme, ikusten al duzu Israel herriko arduradunek ilunpetan egiten dutena, bakoitza bere irudi marraztuen gelatxoan dagoenean? Elizen arteko biblia Ez 8,12
Aspalditik zauzkaat haien buru marraztuak paper zorro batean gorderik, nire lantegian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 294. orr.
marrazteari ekin (4)
marrazteko eskatu (3); marrazteko leku (3)
aurpegiak marrazten (3); isla marrazten (3); lerroak marrazten (3); marrazten eta margotzen (3); zirkuluak marrazten (3)
biribila marraztu (3); burua marraztu (3); gizonak marraztu (3); irria marraztu (3); keinua marraztu (3); komatxoak marraztu ditu (3); lauki bat marraztu (6); marraztu zitzaion (11); marraztu zuen (80); marraztu zuen airean (3); zirkulu bat marraztu (8)
ongi marraztua (4)