Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aldeetako grisune guztiak ezabatu zituen Ruche jaunak, eta bertikal bat marratu erpinetik oinarriaren erdiraino. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 51. orr.
Aitzinean eta aitzinetik ja marratua zaigun bidea segitzea aski delakotz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 42. orr.
Bide zabal bat, beheiti doana, harri lauzek bi aldetarik marratua. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 52. orr.
Gidaliburuan marratua den gaurko ibilbidea berrikusten dut. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 129. orr.
Ekialdetik, Hatzar-Enanetik Xefameraino marratuko duzue muga. Elizen arteko biblia Zen 34,10
Sudurra bekokiarekin lerrokatua, luze eta sendoa lepoa eta ezpain lodiak ongi marratuak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 124. orr.
Zoko batzuetan, alde laiotz hezeetan, narrasti beltzak, horiak, moreak, zebra edo tigrearen erara marratuak pilatzen ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.
· Bat edo beste estalkitik atera eta, nire harridurarako, biniloa marratu gabe dagoela ziurtatu dut. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 100. orr.
Ez sukaldeko lanik, ez talanterik, ez erraki goxorik, disko marratua baizik ez dugu entzun Euskal Herriko politikan. Berria - Euskal Herria 2004-06-12
Errepidea utzi dut, bidexka bat hartzekotan ezker zedarri bat, bere maskorrarekin eta gezi ñimiño bat, harrian marratua. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 204. orr.
Halako orrialdetik tigre marratuak begiratzen zigun, beste orrialde batean familia eskimalak igluaren ataritik so egiten. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 148. orr.
Soineko marratuekin. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 49. orr.
Nerabe bihurtu aitzineko neskato garai bat, jean gorri urratuekin, Keds zuri marratuekin, eta Kansas City Royals-en elastiko batekin jantzia. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 154. orr.