Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamar Aginduetan hezurmamitzen dira kristauen eginbeharrak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 200. orr.
Filosofiako diziplina oro bere historiarekin elkarrizketan hezurmamitzen da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 279. orr.
Kopia bidez oso ezagunak zaizkigun obren originalek eragiten duten zera hori sentitu nuen, zeluloidezko pertsonaiak hezurmamiturik ikusteak eragiten duenaren parekoa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.
Eternitatea pasa zen bere begien aurretik auto kamuflatu baten itxura zuen Ford Mondeo beltz batean hezurmamitua. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 104. orr.
Perfekzio-asmoak hezur-mamitzeko. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 137. orr.
Jainkoaren gogoan mundu posible guztiak daude, borrokan beti, denek nahi baitute hezurmamitu. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 77. orr.