Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

luzaz 1 adlag denbora luzean. ik luzaro.

Luzaz pentsatu ondoren, hori erabaki dut.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 28. orr.

Luzaz hitzik erran gabe segitzen dute bidea.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 79. orr.

Ez daiteke hola luzaz iraun.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 116. orr.

Harekin luzaz mintzatu nintzen eta behin baino gehiagotan, haren etxekoez, haren haurren altxatzeaz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 31. orr.

Bizkarra bortari kontra bermaturik egon zen, luzaz, eta berriz gurutzearen seinalea egin zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 26. orr.

Hamaika gaiztakeria egin ohi du bekatariak! baina luzaz bizi da.  Elizen arteko biblia   Koh 8,12

Beharrik ez zuen luzaz iraun legedia berriak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 124. orr.

Ederki!, pentsatu nuen, eta berak iradoki bezala egon nintzaion luzaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 94. orr.

Ez luzaz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 89. orr.

Bestalde, Aljeriako Gerla egina zuen, franko luzaz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 30. orr.

Bihurgune baten ur geldian errotua dagoen ihi flokari so egon naiz aski luzaz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 9. orr.

Luzaz, biziki luzaz kanpoko haize hotzean beha egon behar.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 52. orr.

2 alde handiz.

Sasoi hau izan zait ene bizian luzaz atsegingarriena.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 15. orr.

Hemen biriatuarra arras bringoan hastetik, eta luzaz bereratu uztariztarra: 14-4 izan ondoan, 31-14 ere kondatu zaie.  Herria   2003-12-04

3 luzaz eta luzaz ipar

Luzaz eta luzaz alta, zubirik etzen Ziburu eta Donibane bi herriak elgarri lotzeko.  Herria   2003-06-12

Soldadutzako denbora gehiena elkarrekin egina genuen, Mont-de-Marsan hirian, eta iluntzetan bereziki, ez baikenuen deus egitekorik, ostatuetan luzaz eta luzaz egoten ginen hizketan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 120. orr.

Luzaz eta luzaz CGT sindikataren buru egona, Henri Krasuckipausatu da 78 urtetan, barkatzen ez duen gaitz batek bildurik.  Herria   2003-01-28

Luzaz eta luzaz europatiar suhar agertua, bainan beti azpimarratuz Europa batua egitekotan behar dela zimendu azkarrekin finkatu, jendetze bakoitxari, izan ttipi ala handi, bere tokia eginez, bere nortasunaren araberako tokia.  Herria   2004-01-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus