Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Luzaro egon ginen hantxe, zutik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 240. orr.
Luzaro bizi izan zen. Elizen arteko biblia 1 Erg 2,38
Gela txikiko beste mahaian eserita egon ziren luzaro. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.
Luzaro ibili zen, bizi ala hil; azkenean, ordea, gaitzak gaina hartu zion eta Indian bertan hil zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 168. orr.
-Ez gaituk luzaro geratuko! -oihu egin zuen iemstxikak, beldurraren beldurrez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 148. orr.
Luzaro iraun dezaten. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 59. orr.
Hain luzaro egon natzaio begira / nire bihotzaren zati bat dela uste dut. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 32. orr.
Luzaro gabe hila zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 93. orr.
Luzaro gabe zerbitzatu ziguten lehenengo platera. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 152. orr.
Amak, ordea, telefonoa aldatu zuen eta luzaro gabe etxetik irten eta beste tokiren batera bizitzera alde egin zuen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 31. orr.
Ikusiko duzue, luzaro gabe eremu menditsu guztiak inor gabe geratuko dira, eta lehen zerbait izandako tokiak ahaztu egingo dira. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 42. orr.
Luzaroan egona zen bere baitara bildua, iluntasunik handienean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.
-Luzaroan geratuko al da Bevan jauna? Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 94. orr.
Kutuzov luzaroan ahalegindua zen irudikatzen zer maniobra-aukera zituen Napoleonek. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 21. orr.
Emakumeak ez zuen luzaroan itxaron behar izan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.
Orain, baina, luzaroan egoten zen ispiluaren aurrean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 323. orr.
Munduko merkataritzak Europan izan du luzaroan ardatz bakarra. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 64. orr.
Noelia maitea, barkatu luzaroan zuri ez idatzi izana. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 60. orr.
Badirudi lapurteraren ospeak luzaroan iraun duela jendearen oroimenean. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 55. orr.
Elkarrekin luzaroan bizi direnek, senar-emazteek nahiz zakur eta jabeek, azkenerako elkarren antza hartzen dute. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 238. orr.
Orduan, azkenean, iritsi zen hain luzaroan igurikitakoa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 143. orr.
Berantetsita ere banengoen Herbert hain luzaroan gogoetatsu ikusirik, nahiz eta ordurako ondotxo jabetua behar zuen ez zeukala salbabiderik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 39. orr.
Ez luzaroan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 96. orr.
bizi zaitez luzaro (3); egon zen luzaro (11); geratu zen luzaro (4); luzaro aritu (8); luzaro aritu ziren (4); luzaro aztertu (3); luzaro baino lehen (5); luzaro begiratu (5); luzaro bizi (26); luzaro bizi izan (9); luzaro biziko (16); luzaro biziko zarete (5); luzaro bizitzeko (6); luzaro eduki (3); luzaro egin (3); luzaro egon (47); luzaro egon zen (13); luzaro egoten (5); luzaro eserita (3); luzaro eutsi (4); luzaro gabe (26); luzaro gelditu (5); luzaro geratu (7); luzaro geratzen (3); luzaro hitz egin (8); luzaro ibili (11); luzaro ibili nintzen (5); luzaro iraun (33); luzaro iraungo (11); luzaro irautea (3); luzaro irauten (8); luzaro itxaron (7); luzaro itxita (3); luzaro izan (4); luzaro jardun (4); luzaro jasan (4); luzaro mintzatu (5); luzaro pentsatu (5); luzaro samar (3); oso luzaro (6)
luzaroago bizi (3); luzaroago eduki (3); luzaroago egon (3); luzaroago geratu (3); luzaroago iraun (6); luzaroago jasango (3); zenbat eta luzaroago (4)
egon luzaroan (3); egon zen luzaroan (8); ibili zen luzaroan (3); izan da luzaroan (5); izan zen luzaroan (5); luzaroan aritu (3); luzaroan begiratu (6); luzaroan bizi (16); luzaroan bizi izan (5); luzaroan biziko (4); luzaroan egin (6); luzaroan egon (68); luzaroan egon ondoren (3); luzaroan egon zen (23); luzaroan egona (3); luzaroan egoten (4); luzaroan entzun (3); luzaroan eutsi (9); luzaroan ezkutatu (4); luzaroan gelditu (3); luzaroan geratu (6); luzaroan geratuko (3); luzaroan gorde (5); luzaroan hitz egin (3); luzaroan ibili (10); luzaroan iraun (18); luzaroan iraun zuen (3); luzaroan iraungo (7); luzaroan irauteko (5); luzaroan irauten (4); luzaroan isilik (4); luzaroan itxaron (4); luzaroan izan (7); luzaroan izango (3); luzaroan jardun (5); luzaroan jarraitu (7); luzaroan jokatu (3); luzaroan jokatu barik (3); luzaroan utzi (3); oraindik luzaroan (3); oso luzaroan (5)