Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lumaztatu, lumazta, lumaztatzen da/du ad lumez jantzi, lumez hornitu.
Hegoak ebakiak dituen txoriño bat ere eman zezakeen, lur arrasean hegaldatu ezinik ibili ostean, mirakulu sinesgaitz baten eraginez berriro lumaztatu, eta huts eginen ondotik mendien gailurretarantz igotzen dena. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 185. orr.
Santa Kruz handik pasatu zenean, horren berri izan, eta agindua eman omen zuen: lehenik, ilea motz-motz egiteko andreari; bigarren, larrugorritan jarri eta bikez dena ondo igurtzi eta lumaztatzeko; hirugarren, kale nagusian barrena ibilarazteko, etengabe zioela: "Nik artu det txokolatia jeneralarekin". Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 45. orr.