Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Obaba leku literarioa da, eta nire haurtzaroko eta gaztetako bizipenetan dago bere egia. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 29. orr.
Nik imajina dezakedan mundu literarioaren oinarrian beste batzuek imajinatu zuten errealitate literarioa dago, eta, mundu erreala deitzen dugun hori bezain erreala izanik, beste klase bateko errealtasun batez eraikitzen du bere existentzia. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 15. orr.
Nortasun literarioari ez zaio ia aldaketarik nabarmentzen, ez gaietan eta ez estiloan ere, hogei bat urteko literatur ibilbidean. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 108. orr.
Itsua izanagatik ere, Borges idazleak begi ernea zuen topiko kulturalak eta literarioak biluzteko orduan. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 51. orr.
Puntako joera literarioak euskal literaturara ekartzea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 34. orr.
Maitemindu egin nintzen fikziozko pertsonaia literario hartaz. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 75. orr.
Sistema literarioa beharrezkoa da, kultura guztiek daukate. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 91. orr.
Gustu literarioaren homogeneizazioaz. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 308. orr.
Ikuspegi filologikotik landa, literariotik ere interesgarria zela Iuan de Tartasen Ontsa hiltzeko bidea. «Kuskue tanden», 2004 - 70. orr.
Lagunarte literarioetako kide: [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 12. orr.
Nevsky perspektiban dagoen kafetegi literarioan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 239. orr.
El Liberal Guipuzcoano, "egunkari politiko, filosofiko, literario eta merkataritzakoa". Askoren artean «Rataplan» - 103. orr.
Claudio Magris-ek Danubio liburu gogoangarrian egindako txango erdi literario erdi bidaiaria darabilt gogoan. Berria - Kultura 2004-07-29
Elkarrizketa sasi literario, sasi zientifikoak. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 148. orr.
Idatzitakoak, idatzia gainditu eta egia ez-literario eta oso sakon batera irits zitezkeelako sinesmenak gogor kolpatu ninduen. Berria - Kultura 2006-04-18
Iruñetik «ezagutzen dudan hiri ez-literarioenetik» Madrilera daraman trenean hasten du Sanchez Ostizek egunkaria. Berria - Kultura 2004-12-11
agente literario (3); arketipo literario (3); baliabide literario (7); balio literario (4); erreferentzia literario (3); genero literario (5); ibilbide literario (4); jolas literario (3); kanon literario (5); lan literario (5); pertsonaia literario (4); produkzio literario (3); talde literario (3); testu literario (3); tradizio literario (4)
alderdi literarioa (3); balio literarioa (3); hiriaren irudi literarioa (3); ibilbide literarioa (4); idazkera literarioa (5); ikuspegi literarioa (3); irudi literarioa (3); kritika literarioa (3); obra literarioa (5); zuzendari literarioa (12)
baliabide literarioak (3); lan literarioak (3); zuzendari literarioak (12)
kritika literarioaren (3); mundu literarioaren (3); zuzendari literarioaren (5)