Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lerrokatu, lerroka(tu), lerrokatzen (259 agerraldi, 61 liburu eta 110 artikulutan) 1 da/du ad lerroan jarri; lerro zuzenaren arabera jarri. ik lerrotu. (pertsonak)

Kanpadendetan, lerrokatuta lo egiten genuen; komunean, ilaran esertzen ginen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 110. orr.

Eskola-txirrinak jo du eta ilara bitan lerrokatu gara, isil-misilik, hogeina haur inguru.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.

Ilaran lerrokatu nintzen joanean zihoazen beste zaurituekin batera, eta medikuarengana joan ginen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 160. orr.

Atsedena akabatuta, lerrokatzen hasiak ginen bazkaltzera abiatzeko, baina oraindik ez ziguten emana isil-agindua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 173. orr.

Urrezko txanpon multzoak bururdiaren gainean lerrokatu zituen, zilarrezkoak ohe estalkiaren hutsunean utzita.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 83. orr.

Bosnazka lerrokatzen gaituzte abilenak gibelean jartzen dira.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 49. orr.

2 (bestelakoak)

Lerrokatuko ditugu hemen etxe zenbaiten izenak: [...].  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 14. orr.

Gainean patatak, arbiak, azenarioak, tipula zuriak lerrokatzen zituen launaka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 240. orr.

Zaldiak geldirik eta elkarren ondo-ondoan lerrokatuta, abere azoka batean bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 32. orr.

Hona mahats ondoen zerrendak, geometrikoki lerrokatuak, beren adarrak hedatzen dituztela eskuin eta ezker, elkarri esku emanez bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 46. orr.

Erdiko apalean, hamar bat mila libera zeuden urrezko txanponetan, pila txikietan metodikoki lerrokaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 400. orr.

3 zerrendatu.

Ez ditugu hemen lerrokatuko Azpilkuetaren liburu guztiak, anitz baitira.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 28. orr.

Bestalde lerrokatzen ditu Juan Pedro Aguirre-ren titulu ospetsuak: "Comendador de la Orden americana de Isabel la Católica; [...]; exdiputado a Cortes."  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 130. orr.

4 aipatzen denarekin lerro bat osatu.

Kontuan hartu, berebat, pilastren eta fronteko kolomen tartean gainerako kolomak jarriko direla, berdin banatuta eta haiekin lerrokatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2050. orr.

Sudurra bekokiarekin lerrokatua, luze eta sendoa lepoa eta ezpain lodiak ongi marratuak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 124. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Lehenbizi, zilarraren distira biziak eta zuritasun mateak ageri ziren, erloju lerrokatuak, kate esekiak, mahai tresna gurutzatuak, godaletak, toxak, ezpainzapitakoak, orraziak, denak apaletan paraturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.

Eta ikusi zuten Peppone iritsi zela, bere gudaroste ondo lerrokatuaren aurretik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 76. orr.

6 herri ez-lerrokatu blokeetatik kanpoko herrialdea.

1973an Herri Ez lerrokatuen Mugimenduak Aljerren egin zuen bileran.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 32. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lerrokatu gabeko herrialdeen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus