Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lerde 1 iz ahotik jariatzen den listua, adurra, elderra. ik bits; hagun.

Haurrak lerde garbia isuri zion aurpegira.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 136. orr.

Aitak zapia pasatu dio ezpainetatik, zintzilik geratu zaion lerdea garbituz.     «Bizia lo», 2003 - 23. orr.

Gabi jada gainean dute, tiro eta tiro, lerdea dariola.     «Bizia lo», 2003 - 67. orr.

Lurrean iraulka eta lerdea zeriola.  Elizen arteko biblia   Mk 9,20

Kurrixka txikiak eginez hitz egiten zuen, eta lerdea oretzen zitzaion aho ertzetan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.

Ahotik jaulki orduko ezpainetan behera galtzen den lerde baten tankerakoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.

Hatzak likistuta dauzkat haien lerde zikinaz.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 119. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lerde hari bat ezpain bazter batetik zintzilik zeukan, metraileta lurrera botatzeko keinua egin duenean.     «Bizia lo», 2003 - 73. orr.

Buruko zapiarekin lehortzen zituen malkoak, baina ezpainen artetik lerde hari mehar bat zerion lotsagarriro.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 63. orr.

3 lerde-jario1 (orobat lerdejario) iz (irain hitza) lerdea dariona.

Ez du merezi lerde-jario horiek jotzea, eskua mailatzea besterik ez duzu lortzen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 146. orr.

Irribarre eztia, gozoa, inozoa, batzuetan lerdejarioaren atarikoa.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 10. orr.

4 lerde-jario2 (orobat lerdejario; izenondo gisa)

Barre-algara lerdejario batean lehertu zen orduan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 41. orr.

Herritarrek, ordea, ez zioten Lady Godivaren edertasunen kontakizun lerdejarioa bukatzen utzi.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 45. orr.

Ez nenkian heu ere emakume guztiok soka motz bana daukagula uste duten gizon klase lerdejario horretakoa hintzenik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 157. orr.

Gure Hizkuntzarekiko ezinezko mistika lerdejariozko batean lausoturik bizi zirenak eta direnak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.

5 lerde-jario3 (adizlagun gisa)

Emakume sofistikatu eta eder haren keinuek eta mainek liluratu egin zuten, eta lerde-jario utzi.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 162. orr.

Hantxe zen zakur gizajoa, lerde jario, atzetik mutiko koadrila bat harrika zuela.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 46. orr.

Agian ni hari begira-begira, eta, zergatik ez erran, lerde jario harrapatu izana izan zen nigana etortzeko arrazoia.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 55. orr.

6 lerde-jarioan adlag

Zer nahi duk, ba, zuek biek egunero elkarri laztan goxoak ematen, eta ni etsi-etsian lerde jarioan zuei begira egotea?     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 44. orr.

7 lerde-jarioka adlag

Harentzat Europara bidaia egiteko plan polita zen Potsdam-en lau egun ematea eta Orangerie-n ibiltzea lerde-jarioka eta poloniar guztiak zutoina ipurditik sartuta akabatuko zituela amets eginez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 21. orr.

8 lerde-merke izond (irain hitza)

Aberats itxurako agure lerde-merke bat sartu zen, eta guk ez bezala, lanaren prezioaz galdetu zuen.  Berria - Kultura   2006-02-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus