Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irakurtzeko erabiltzen zituen leiarrak jaso zituen, eta begiak igurtzi. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 10. orr.
Prismatiko batzuk ere topatu nituen, leiarrak apurturik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.
Laserra eta leiarrak baliatzen dituen metodo optiko nahiko sinple baten bidez prozesatzen denean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 237. orr.
Lente lau batek foku-luzera luzea du, eta, erdialdean sabelduxeago den leiar batek, berriz, foku-luzera laburra. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.
Pianojolea zahar argal apaindu bat zen, aurpegi estu luzea zuena, eta leiar lodiko betaurrekoak erabiltzen zituena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 222. orr.
Akats hori zuzentzeko asmatu ziren XV. mendean leiar konbergenteak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.
Leiar bikoitzak desitxuratua ageri zen apaizaren begitartea. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 64. orr.
Objektibo konplexuagoak erabili ohi dira tresna horietako gehienetan leiar konbinazioak dituzten objektiboak, hain zuzen. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.
Oraindik ere belarri puntak leiar bat bezala pitzatuko zaizkidala iruditzen zait, krak, Patri, krak. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 16. orr.
Aireportuko leiarretatik harantz begiak jarrita. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 106. orr.
Deustuko Unibertsitateko leiarrak apurtuko dituzte. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 27. orr.
"Etxearen kontura", azpimarratu zuen ahots txiki, ahots leun, ahots leiarrezko batez. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 75. orr.
Errekastoko ur leiar, inozo, jostalaria. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 61. orr.
Betaurrekoen ordez ukipen-leiarrak jarrarazi zizkion; haren armairua erabat berritu zuen; beso eta zangoetako ilea kenarazten zion aldizka, tratamendu mingarriekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.