Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Leihatila bera aski gora da, eta barneko aldetik sare trinko batek ongi hesten du; kanpoko aldetik, burdin ziriak baditu, sare batez estaliak. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 32. orr.
Ipar haize beltzak, kilin kalanka darabilzki lehiatilak aitonaren etxean. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 124. orr.
Bordak bi leihatila ditu alde banatan eta ganbelak eskuineko hormaren ondoan. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 16. orr.
Kristalezko leihatila karratu hura zen aretora argia sartzea ahalbidetzen zuen hutsune bakarra. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 90. orr.
Alde bateko leiho guztiak itsutu eta leihatila txiki bat egin zuen haien ordez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 141. orr.
Egurrezko leihatila txiki bat dauka ziega bakoitzak atean, eta kanpotik ireki daiteke; beraz, saio bat egin dezakezu. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 42. orr.
Ateko leihatila irekita utzirik. Atearen parean leihoa, aski gora, vasistas edo leihatila sistema bat, doi-doia idekia aire pixka bat uzteko gisan. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 29. orr.
Sukaldera ematen zuen leihatila bat zeukan, tornu batekin komentuetan bezala, eta haren alboan jarri nintzen erne. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 114. orr.
Hirurak sartu ziren aireportura eta bertan saiatu Bilborako hegaldiari zegokion British Airways-en leihatila aurkitzen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 255. orr.
Zuk, orain, administrazioko leihatila batera hurbiltzen zarenean, normaltzat jotzen duzu beste aldean dagoenak euskaraz erantzutea. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 88. orr.
Bulegoa hura zen, baina leihatila aurrean sekulako jende ilara zegoen. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 65. orr.
Leihatila aldera makurtu nintzen, gaua zen, kutxazaina ilegorria, eta esan nion: "Txartel bat! Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 37. orr.
Txartelak saltzeko leihatila itxiko kristalari erantsita, txartelak trenean saltzen zituztela gaztigatzen zuen oharra. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 295. orr.
Leihatila batean norbaiti kexan ari zitzaion tonuan mintzo zen Marta. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 24. orr.
Leihatila blindatuaren gibeletik, frantses polizia gizonak bere bisitaren zergatia eskatu zion. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 210. orr.
Buru-ukaldi batez eskertu nion faborea, eta xeheak itzuli zizkidan leihatila estuko zirritutik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 300. orr.
Telegrafo etxe bakoitzean, enplegatuek, leihatilan eserita, eskuratu ahala bidaltzen zituzten mezuak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 176. orr.
"Aurkitu fitxategia" zioen leihatila hautatu nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 271. orr.
Edo horrelako zerbait zioen, autoaren leihatila aldera hurbildu orduko Estebanek berehala ezagutu zuen gizonak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 164. orr.
Txoferrak leihatila jaitsi du, eta Joxe, eskuak sakeletatik atera gabe, pixka bat makurtu da harekin mintzatzearren. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 83. orr.
Hegazkinaren leihatila zulatuaren gisan hurrupatu ninduen leihoak, ezkaratzaren beste aldean. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 8. orr.
Treneko leihatilan kedarra itsatsi da. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 116. orr.
Metroko lehiatiletatik ez da kalerik ikusten, lurpean sartu baita metroa pare bat geltoki lehenago. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 114. orr.
Erakundez erakunde paperak betetzen jardun ez daitezen, leihatila bakarra delakoa sortzeko exijituko die Bruselak EBko herrialdeei. Berria - Ekonomia 2006-02-17
Espainiako Gobernuak eta erkidego autonomoek lehiatila bakar bat sortuko dute, eskariak batera egin ahal izan daitezen. Berria - Ekonomia 2004-08-28
Aurten enpresa berriak sortzeko tramiteak koordinatzeko eta azkartzeko leihatila bakarra martxan jarriko dutela iragarri du Josu Lapatzak. Berria - Ekonomia 2004-04-16
Era berean, nabarmena da elementuen erabilera sinbolikoa: txartel-leihatila hilkutxa bihurtzen da, kartek etorkizun beltza iragarri eta denboraren urratsak markatzen dituzte. Berria - Kultura 2004-03-18
leihatila bakarra (5); leihatila ireki (6); leihatila irekita (3); leihatila jaitsi (4); leihatila txiki (4)
leihatilaren aurrean (6); leihatilaren beste aldean (3)
autobuseko leihatilatik (3); autobuseko leihatilatik begira (3); autoko leihatilatik (3); leihatilatik barrena (3); leihatilatik begira (9); leihatilatik begiratu (5); leihatilatik ikusi (3)