Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Leiho batean bakarrik ikusten zen argia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 226. orr.
Azken solairuan, leiho bat ikusi zuen zabalik. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 124. orr.
Kea desagertu zenean, jende-sail bat ikusi zuen leiho baten koskatik zintzilik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.
Erabaki zuen onena leihotik salto egitea izango zela. Berria - Kultura 2004-03-14
Nire gelatxoko leihoan jarri, eta hainbat denbora egon nintzen, besoak gurutze, Mediterraneoko argi aratza ederresten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 336. orr.
N-1 errepidera ematen zuten leihoak berriro ireki zituen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 139. orr.
Erpineko leihoa zabaldu eta andre zahar bat agertu zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 39. orr.
Ateak itxi eta leihoak igotzen ditut. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 98. orr.
Zabalik egoten ziren beti etxeko leiho guztiak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 176. orr.
Besoak leihoaren karelean jarrita, patiora begira geratu da. «Kuskue tanden», 2004 - 33. orr.
Alde bateko leiho guztiak itsutu eta leihatila txiki bat egin zuen haien ordez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 141. orr.
Leiho bakarra oholekin itsutua zegoen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 250. orr.
Solairu guztietako leihoak itxita daude. «Kuskue tanden», 2004 - 33. orr.
Senarrak ganbarako leihotik ikusi zuen gertatutako guztia. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 125. orr.
Luis XIII.aren garaiko zurajeko kontraleiho berdeak, leiho ongi itxiekin. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 164. orr.
Gaitzeko xantza nuen, gelak leihoa hego-alde zuen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.
-Leihoak lorategira ematen zian. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 128. orr.
Leihoaz bestaldean zuhaitzek goibel mugitzen zituzten adarrak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 205. orr.
Leiho handiko kristal zeharrargietan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 221. orr.
Komuneko leiho txikitik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 41. orr.
Bulebarreko leiho argiztatuak ikusten zituen berriz ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 30. orr.
Leiho argiztatuen aurretik igarotzean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 358. orr.
Leiho beltzeko etxe zurrunetan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.
Phineas R. Blackhead-ek bulegoko leiho zabaleko pertsiana igo zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 141. orr.
Eguzkiaren argia turrustan sartzen da lehio irekietatik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 210. orr.
Hallaren bukaeran kristal beruneztatuekiko leiho bat zegoen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 147. orr.
Sei pisuko eraikina zen, leiho estuekikoa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.
Bi kristal lodizko leihoa. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 125. orr.
Beti grisa zen zerurantz ematen zuen leiho kristalgabe, altu eta estu baten aurrean. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 184. orr.
Letoizko dozena-erdi bat ohe, leiho errezeldunen ondoan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 34. orr.
Hiru hezur txikiz osaturiko kate baten bidez konektaturik daude tinpanoa eta leiho obala.· Aurreko etxe leiho handidunek dardai arrosa bizi bat jaulkitzen zuten. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.
Leiho burdin-sareztatu batetik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 317. orr.
Autoko leihoetara joan eta, ahaleginak eginez, izotza kendu zuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 145. orr.
Gidarien besoak ikusi dituzu autoetako leihoetatik zintzilik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 72. orr.
Ireki nion nire aldeko leihoa, eta El Liberal Bilboko egunkariaren ale bat eman zidan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 95. orr.
Taxiaren beirazko leiho dardaratietatik harantzago. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 505. orr.
Harry Gautxori-buseko leihoaren kontra jarri zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 38. orr.
Kalesako leihotik begira zegoen Nora. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 23. orr.
Kotxeko leihoak bide guztian kliski-klaska. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 267. orr.
Treneko leihotik urruti ikusitako lakua bezain bakarti. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 129. orr.
Esperantzarik gabeko trenetako leihoetatik begiratzen. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 63. orr.
Goioren aurpegia markoan ipinia bezala ikusten dut orain hegazkineko leihoan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 425. orr.
Behealde hartan pistaren bat zain bageneuka bezala ari ginen jaisten, eta ni aurpegia leihoari itsatsita. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.
Pozgarria da, bide berean, ez dela hau bertsolaritzak duen leiho bakarra interneten, amaraun handi horretan. Berria - Kultura 2006-02-18
Interneteko webgune eta leihoak ugaltzen doaz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 326. orr.
Gaur egun, esan liteke Interneten inguruko munduak duela tekno-liluraren esklusiba, eta hortxe gaude, Sarean leiho bat zabaldu nahirik esperantzari. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 91. orr.
Titulu nagusietara jota, leiho eta tartekiak albo batera utzita, ez dira egunean zortzi-hamar baino gehiago aipu markak dakartzaten lerroburuak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 177. orr.
Kapela airera jaurti eta, ostikada bat emanda, aidez sartu zuen konfesategiko leihotik. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 155. orr.
Nire zutabeen leihoak soil-soilik irakurtzen dituzten adiskide internazionalistek. Berria - Kultura 2004-09-22
Telebixtaren leiho hortarik Ben Ladenen aurpegia. Herria 2004-10-14
Liburuaren dohainez gain beharrezkoa baita irakurleak zabalik izatea bihotz-begietako leihoak. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 7. orr.
Poema bakoitza leiho bat da. Berria - Kultura 2004-12-16
Gogoetarako leiho dira bere margolanak. Berria - Kultura 2004-12-10
Antzerki amateurrari leihoa irekiko dio egunotan Debako XVIII. Asteak. Berria - Kultura 2004-05-20
«Mundura zabal-zabalik dagoen leihoa» da Kukuma. Berria - Kultura 2004-05-01
Literatur sorkuntzari eta itzulpengintzari ere oso leiho emankorra zabaldu zion Egan-ek urte horietan Berria - Kultura 2004-03-20
Etxe hartako bosgarren pisuko leiho begitik urrutira doi apuntatu eta [..] tiro egin zuen azkenik. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 13. orr.
Txalupak, sabaitik zintzilik, leiho kristal apurtuetatik sartzen zen haizearekin mugitzen ziren. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 108. orr.
Dorre-gaztelutxo hau inguratzen duen pareta borobilean, bi leiho ilara oso ageri dituk, elkarren gainean paraturik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 23. orr.
Etxeorratzetako leiho garbitzaileak. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 8. orr.
Gortina eta leiho atzeetan gorde. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 24. orr.
Bi sabai leiho zabaldu ziren. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 337. orr.
Herri honetan, behartua naiz berritzera, leihoa ez da leiho; gezi-leiho da. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 187. orr.
Goraxeagotik, gezileiho luzexka eta meharretatik, argi-errainu estuak sartzen ziren ziegaren hondoraino. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 43. orr.
Gezi-leihoetatik zelata eginez. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.
Beste belar asko ere zabaltzen da harresian barna, asunekin eta mitxoletekin nahasturik, eta beren berdetasunarekin eta beren lore txiki soilen konstelazioekin apaintzen dituzte almenak, gezi-leihoak eta matakanak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.
Ozta-ozta iristen da argi-zerrenda kaskar bat goi-leihoren batetik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 223. orr.
Goi leihoetatik argi zurbila amiltzen da beheraino. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 320. orr.
Goi leihoen eta gas argiontzien argitasun horiaren pean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.
Leiho-sarea beheraturik edukitzen nuen, leiho barrenetik hazbeteko zirrikitua utzita, neroni ikus ez nintzaten. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 44. orr.
Leiho-sareak beheraturik egongo ziren eta izeba Kate izango zuen ondoan eserita, negar eta zintz, Julia nola hil zen kontatzen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 331. orr.
Itsas-aireak barrura eta kanpora zerabilzkien leihosareak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 182. orr.
Gure hormaren atzean gelditu da, leihoetatik zelatan, leiho-sareetatik kirika. Elizen arteko biblia Kt 2,9
Barrikada egun batean dendako leiho tapak zabaldu zituenean, hildakoak ikusteko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 98. orr.
Bi leiho bakarrik zeuden irekirik; gainerakoek itxirik zeuzkaten leihotapak edo, baten batzuek, oholak iltzaturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 168. orr.
Haien atzean, Rosek leiho tapen pernoak ipintzen zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 220. orr.
Bota gabe zeuden errezelez baliatzen zen, gaizki itxita zeuden leiho-tapez. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 51. orr.
Obretan zegoen ezkerreko etxea: zakar kontainerra aurrean, zur plantxak atarian, kristalik ez leiho zuloetan. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 109. orr.
Leihozulo hilak zituzten etxe erre biluzi batzuen ondotik pasatu zen hotelerantz. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 101. orr.
Haren leihozulo batetik metalezko tubo bat atera eta, [...]. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 87. orr.
Hemen zinea egiteko aukera ederra eskaini diotela, hor ikusgai diren bideo horiexek lekuko -bideoak pasatzen ari dira, hareazko dunen alde honetan diren antzinako leiho-zuloetan, hain zuzen- eta gustura dagoela. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 217. orr.
ate eta leiho (5); ate leiho (4); egongelako leiho (5); etxeko leiho (17); gelako leiho (9); goiko leiho (6); jauregiko leiho (4); lehen solairuko leiho (4)
leiho alboan (5); leiho aldera (25); leiho atzean (5); leiho atzetik (4); leiho aurrean (22); leiho aurreko (7); leiho bakarra (9); leiho bat zabaldu (9); leiho baten aurrean (4); leiho baten ondoan (8); leiho batetik begira (5); leiho ertzean (8); leiho estu (5); leiho eta ate (8); leiho handi (9); leiho handiak (7); leiho handiaren (4); leiho hegian (4); leiho hegitik (5); leiho ireki (7); leiho ireki baten (4); leiho irekiaren (5); leiho irekitik (12); leiho itxiaren (4); leiho ondoan (76); leiho ondoan eseri (5); leiho ondoan eserita (4); leiho ondoan jarri (5); leiho ondoan zegoen (4); leiho ondoan zutik (6); leiho ondoko (31); leiho ondoko besaulkian (4); leiho ondoko mahai (4); leiho ondoko mahaian (5); leiho ondora (13); leiho ondora hurbildu (4); leiho ondotik (7); leiho parean (5); leiho tapak (4); leiho ttipi (7); leiho txiki (30); leiho txiki bat (9); leiho txiki batetik (4); leiho txikia (4); leiho txikitik (7); leiho zabal (11); leiho zabalak (4); leiho zabaletik (5)
solairuko leiho (8); sukaldeko leiho (4); telebixtako leiho (7); telebixtako leiho ttipi (4)
gelako leihoa (9); leihoa ireki (52); leihoa ireki zuen (12); leihoa irekita (10); leihoa itxi (31); leihoa itxi zuen (10); leihoa itxita (8); leihoa itxita zegoen (4); leihoa ixteko (4); leihoa ixtera (4); leihoa jaitsi (4); leihoa parez pare (5); leihoa zabal zabalik (5); leihoa zabaldu (41); leihoa zabaldu zuen (12); leihoa zabalik (21); leihoa zabalik zegoen (7); leihoa zabaltzen (8); leihoa zabaltzera (5); logelako leihoa (5); sukaldeko leihoa (7)
ate eta leihoak (5); ate leihoak (17); ateak eta leihoak (22); etxeetako leihoak (9); etxeko leihoak (5); gelako leihoak (5); kanpo leihoak (5); leihoak eta ateak (7); leihoak ireki (9); leihoak itxi (19); leihoak itxita (15); leihoak zabaldu (14); leihoak zabalik (13); leihoak zabaltzen (5); logelako leihoak (4); saredun leihoak (4)
etxeko leihoan (7); goiko leihoan (5); leihoan agertu (4); leihoan barrena (8); leihoan eserita (6)
gelako leihoaren (4); leihoaren alboan (4); leihoaren aurrean (10); leihoaren aurretik (4); leihoaren azpian (9); leihoaren bestaldean (4); leihoaren beste aldean (7); leihoaren kontra (24); leihoaren koskan (4); leihoaren ondoan (22); leihoaren ondoko (4); leihoaren parean (11); leihoaren zirrikitutik (4)
leihoari begira (5); leihoari so (4)
leihoaz bestalde (5); leihoaz bestaldean (9)
gelako leihoek (4)
leihoen aurrean (6); leihoen azpian (4); leihoen kontra (12)
leihoetako kristalak (15)
etxeko leihoetan (5); goiko leihoetan (5)
goiko leihoetatik (4); leihoetatik sartzen (5); leihoetatik zintzilik (4)
leihoko arasan (4); leihoko argi (5); leihoko argia (4); leihoko errezelak (6); leihoko gortina (4); leihoko kristal (6); leihoko kristalak (7); leihoko kristalean (6); leihoko kristaletan (5)
gelako leihora (6); leihora atera (19); leihora begira (18); leihora begiratu (9); leihora hurbildu (49); leihora hurbildu zen (15); leihora hurbildurik (4); leihora hurbiltzen (4); leihora hurreratu (9); leihora inguratu (10); leihora irten (9); leihora jo (8); leihora joan (46); leihotik leihora (7); logelako leihora (4); sukaldeko leihora (7)
leihoraino joan (6)
leihorantz begiratu (6); leihorantz jiratu (4); leihorantz joan (4)
bulegoko leihotik (7); burua leihotik atera (5) egongelako leihotik (4); etxeko leihotik (16); ganbarako leihotik (5); gelako leihotik (20); leihotik aldendu (4); leihotik atera (12); leihotik bahituak (40); leihotik barrura (9); leihotik begira (130); leihotik begira egon (5); leihotik begira egoten (5); leihotik begira geratu (4); leihotik begira jarri (7); leihotik begira zegoen (16); leihotik begiratu (60); leihotik begiratu zuen (20); leihotik begiratuz (6); leihotik begiratzean (5); leihotik begiratzeko (4); leihotik begiratzen (18); leihotik beha (4); leihotik behera (46); leihotik behera bota (9); leihotik behera botatzen (6); leihotik bota (14); leihotik botako (4); leihotik burua aterata (5); leihotik ikusi (16); leihotik ikusi zuen (4); leihotik ikusten (23); leihotik jauzi egin (5); leihotik kalera (6); leihotik kanpora (63); leihotik kanpora begira (13); leihotik kanpora begiratu (13); leihotik kanpora begiratzen (4); leihotik kanpora bota (5); leihotik kirika (4); leihotik leihora (7); leihotik salto egin (4); leihotik sartu (9); leihotik sartzen (30); leihotik so (15); leihotik zehar (5); logelako leihotik (7); nire gelako leihotik (4); nire leihotik (11); sartzen zen leihotik (8); sukaldeko leihotik (22); telebixta leihotik (207); treneko leihotik (4); zabalik zegoen leihotik (4); ziegako leihotik (7)