Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agorte (ETCn 14 agerraldi; cf lehorte 2.584 agerraldi) iz lehortea.

Agortea edo agorraldia, ur eskasiaren eta lehorte aldi horren ondorioa izango genuke: alegia, ur falta horrekin, eta ebaporazioak erantsita, ibai, aintzira, urmael, putzu, zingira eta urtegi, ur-maila ttikien eta baxuenetara iritsita aurkitzen direla urte sasoi batzuetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 328. orr.

Hutsetik hutserakoa izandu da numerologiak ekarri digun agortea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 287. orr.

Zeru-goiak, brontzezko bihurturik, lurrari dagokion ihintza ematen ez diola ikusteak ez du ez morroiaren bihotza estutuko, nagusiarena baizik; agortean eta gosetean eman beharko baitio bizigaia, hezealdian eta onaldian zerbitzatu zuenari.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 139. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus