Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erran nahi dut oraindik leher egin gabeko hainbat bonba gelditzen omen direla. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 121. orr.
Florida hoteleko ur beroaren galdaran granada batek leher egin du. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 61. orr.
Segundo bat geroago, trumoi gorgarri batean, ate orriak leher egin zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 123. orr.
Flakostaren lepoak leher egin zuen, norbaitek tomate handi, onduegi bat bota izan balio bezala. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.
· irud/hed Hirea gehiegizkoa dun, ez zekinat nire bihotz ahulak ez ote duen leher egingo hire besoetan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 84. orr.
Eskolara joaiten ginen espartinekin euririk ez zenean; eta pilota lekuan lasterka ari baiginen, zolak leher egiten zuen epe laburrik barne. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 186. orr.
Pastoralaren beharrik ote dü dantzak? eüskarak bai segürki, leher egiten ari beita Xiberoan. Herria 2002-09-26
Atsegin hartu zuten, 1940an, behialako Errepublikak leher egin zuelarik eta gure elizako otoitza aldatu zelarik honela: Domine salvam fac Galliam! Gero, gelditu egin zen, eta barruak leher egin zidan. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 18. orr.
Barreka leher egin du eta eskua ahora hurbildu du barrea estaltzeko. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 161. orr.
Ia leher egin genian algaraz. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 42. orr.
Eta leher eta zapart egin dezala han. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 135. orr.
Leher egin arte egin nuen dantza diskotekan. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 113. orr.
Eta behar ziren ere, "Napoleon Errebidea" leher egin gabe igan nahi bagenuen, indarrak neurtu. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 30. orr.
Gorputza zauriz beterik zuten biek ala biek, odoletan blai, baina bietako inork ez zuen atzera egiten, ekin eta ekin, leher egiteko zorian. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 104. orr.
Gogoeta haiek ordea leher egiten ninduten, eta behin betiko baztertuko nituela erabaki nuen. Zalditeria leher egina zegoenez, menperatu eta ihes eragin zion. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 139. orr.
Alta, leherrina duk gizon hori, ez duk batere fleitean. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 168. orr.
Leher egina dator guri jarraika, zurekin hitz egin nahian. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 577. orr.
Leher eginda erori ginen ohe gainean, eta loak hartu ninduen, nahi gabe. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 18. orr.
Leher eginda zaude, lo egin beharra daukazu, baina urduritasunak ez dizu uzten. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 135. orr.
Andre gazteak, blusa hutsetan, gona gaizki loturik, ileak agerian, leher eginak, lazeriaz maskalduak jada. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 312. orr.
Egin ahal guziak egin zituela honek kongregazio hori leher egin arazteko idatzi izan du Lafittek: [...]. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 92. orr.
Zuriek leher eginarazi zioten azkenean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 245. orr.
-Gerra garaiko bonba bati leher eragin diote italiarraren etxearen azpian -azaldu zigun Hansek, pozarren, ama eta bioi. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 121. orr.
Leher gaizto egin beharrean abiatu zen lasterka. Akituta eta leher gaizto eginda. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 86. orr.
Leher gaizto egiteraino hasi zen irri karkaraka. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 234. orr.
Barrez leher gaizto egin behar nuela iruditu zitzaidan. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 33. orr.
Irriz leher gaizto egiteko zorian nengoen. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 151. orr.
Bihotzak leher gaizto egin nahi zidanan, desira harekin: askatasuna! Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 101. orr.
Hara, hire lagun Bunbury horrek leher gaizto egin izana duk zorigaiztoko kontu honetan hartu dudan poz txiki bakarra. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 132. orr.
· Argi azkorria arte ez nintzen gelaratu, akiduraz eta logalez leher gaizto. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 308. orr.
"Mundu osasuntsuago baten alde!", egin zuen orro gizonetako batek, eta hirurek batean egin zuten ondoren irri, leher gaiztoan. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 56. orr.
Blokeo honekin leher gaiztoan gaude, adiskidea. Leher gaiztoan ari zen aho hura ezkutatzeko, ahal bezainbat makurtu nuen burua. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 196. orr.
Yvan bezala, neure burua ere galduko ote nuen beldur nintzen, eta leherrak egin nituen zutik jartzeko. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 121. orr.
Azkenean, mugitzen hastea lortu nuenean, halako urradura handia sentitu nuen barruan, neure borondatea bete ahal izateko, zerebroari eta gorputzari leherrak egin zitzaten eskatu izan banie bezala. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 45. orr.
Atzealdeko zangoen gainean jarri, lepoa luzatu eta, leherrak egin ondoan, lortu nuen zerbait jatea. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 90. orr.
Legea saihesteko ahalak eta leherrak egiten dituzte. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 95. orr.
Garbi gelditu zen azkenean, leherrenak eginagatik ere, ez nintzela eragiketa haiek egiteko gauza. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 65. orr.
Leherrenak eginda ere, ezin zuen erreminta zulotik atera; zeren ordurako neskaren zukua substantzia likatsua bihurtua baitzen, loctite hutsa, aggggg! Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 104. orr.
barrez leher (3); barrez leher gaizto (3); leher egin (35); leher egin arte (10); leher egin zuen (5); leher egina (39); leher egina dago (3); leher eginak (19); leher eginda (107); leher eginda amaitu (3); leher eginda bukatu (3); leher eginda bukatzen (3); leher eginda erori (5); leher eginda nago (10); leher eginda zegoen (8); leher egingo (5); leher eginik (26); leher egiteko (6); leher egiteko zorian (5); leher egiten (16); leher egiten zuten (3); leher eta zapart (10); leher gaizto (14); leher gaizto egin (8); leher gaiztoan (3); leher kaka egina (5); leher zorian (7); nekeaz leher (3)
leherrak egin (4)