Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Une horretantxe, su-ziri bat lehertu da zeruan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 217. orr.
Zubigaineko kaminero-etxean lehertu zen frankisten aldekoek jarritako bonba. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 194. orr.
Eta odolki hori lehertu da. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 365. orr.
Eskopetarekin jolasean ari zirela lehertu egin zitzaion bere anaiari aurpegian. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 168. orr.
1959an, Zamorako lurraldean, Ribadelagoko urtegia lehertu, eta 145 pertsona eraman zituen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.
Hona non, 1989an, uste gabetarik, lehertzen eta zapartatzen den, Berlineko Harresiarekin batean, Sobiet Errepublika Sozialisten Batasuna. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 77. orr.
Bainan hara, Pariseko horri jauzgailua ez zaio ideki, eta gure jauzi egilea lurrean da lehertu. Herria 2005-06-02
Espekulazioa dela medio finantza burbuila puzten eta puzten joaten da, harik eta lehertu eta barruan ezer ere ez dutela geratzen diren arte. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 230. orr.
Brastako batean, sekulako ekaitza lehertu zen goiak eta beheak dardararaziz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 173. orr.
Olatu bat lehertu zen urrunean. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 249. orr.
Malkoa lehertzen ari zitzaion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 328. orr.
Neskari malkoak lehertu zitzaizkion begietan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 279. orr.
Edo bi eguzki direa, bata bihotzean lehertzen dena eta bertzea adimenduan? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 247. orr.
Flash baten argia lehertzen da. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 73. orr.
Eta milaka argi lehertzen dira une batean zure barnean, milaka beira puskatzen zure baitan. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 10. orr.
Lehertu hadi, ba! -oihu egin zuen On Camillok, alde eginez. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 255. orr.
Lehertu egin behar dudala iruditzen zait, eta badakit negar egiteak arindu egingo nindukeela. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 198. orr.
· Besteak oro karkaila gurintsutan lehertu ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 81. orr.
Algara batean lehertu zen gela osoa. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 24. orr.
Barre-algara lerdejario batean lehertu zen orduan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 41. orr.
Ezin izan zuen fartsa harekin jarraitu eta negarrez hipaka lehertu zen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 146. orr.
Maitea, negar malkotan lehertu naiz berria jaso dudanean. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 59. orr.
Halako batean abisatu zidaten nire burua odoletan lehertu zitekeela edozein egunetan, edozein ordutan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 184. orr.
Burua lehertzeko zorian neukan, minaren mugak gainezkatu beharrez. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 93. orr.
Bihotza lehertu zitzaion nonbait, jakin zuenean ez zela berehala aterako Frantziatik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 245. orr.
Kirioak lehertu aginean egon zen, harik eta, zorabiaturik, lurrera zerraldo jausi zen arte. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 292. orr.
Orduan Nini lehertu egin zen, eta herri osoari ekin zion "jende hezigabea eta baserritarra" deituz. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 28. orr.
Haiek bezain madarikatuak zarete!, lehertu zen aita. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 97. orr.
-Zer dela eta etorri behar zuen gurekin izorratzaile horrek? -lehertu egin da azkenean Lola-. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 18. orr.
Don Manuelek ideia bera bizpahiru aldiz errepikatu zuenean lehertu zen aitona, zerua lehertzen den bezala. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 103. orr.
· Jendea txaloka eta oihuka lehertu zen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 73. orr.
Hala, lehertu egin da nire haserre-sumina, eta erre egin ditu Judako hiriak eta Jerusalemgo kaleak. Elizen arteko biblia Jr 44,6
Bat-batean haserrez lehertu zen bere buruaren aurka. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 168. orr.
Krisi-garaietan lehertu ohi dira estalirik dauden arazoak. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 8. orr.
Bizia bere gorrian lehertzen zen sasoian. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 40. orr.
Lepoan zebilkion zomorro bat harrapatu, argiontzira hurbildu, eta azazkalen artean lehertu zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 259. orr.
Tiro batek begia lehertu baitzion erdi-erditik. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 106. orr.
Etzatera behartu du bibotedunak, eta ahoz behera dagoela, ostiko batez lehertu dizkio potroak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 22. orr.
Ia belarriak lehertu zizkidak telefonoaren txirrinak! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 211. orr.
Badakit kamainetako koltxoiak lehertu eta muelleak irensten dituztela. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 121. orr.
Komuneko depositoaren gainean zegoen, kokotseko granotxo bat lehertu nahian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 133. orr.
Zerbaitek buztin puska zeharkatu, eta, irtetean, materiala kanpo aldera lehertu izan balu bezala. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 12. orr.
Otoi egingo nizuke ur handi ikaragarri batzuk bidaltzeko, ezpondak lehertu eta herri guztia urpean uzteko modukoak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 187. orr.
Lehertu egingo dut zubia! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 238. orr.
Hiri handia hiru zatitan lehertu zen eta munduko beste nazioetako hiriek lur jo zuten. Elizen arteko biblia Ap 16,19
Hau gozamena! lehertu egin behar nau, ezin dut gehiago! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 179. orr.
Orduan, bezeroak beste zerbaitez axola zitezen, neure borondatez utzi nuen eskotea lehertzen, eta nirea izan zen orduan iniziatiba. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 31. orr.
Azkenetan zegoen, lan eta lan aritu zen lehertu arte, semeak zuzenbidea ikas zezan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.
Lehen baino lehertuago esnatu zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 198. orr.
Egunaren erdia pasa, belar sartzen arizan ondoan, afal orduko, oherat abian zen gure laboraria, lehertua, akitua. Herria 2003-03-20
Helburua, gatibutza soilaz gain, Alemaniako ekonomiari doako lan-eskua ematea ere bazen, presoa lehertu arte behartuz lanera. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 12. orr.
Esaterako Mary Anny Walkley 20 urteko jostunaren kasua, Londreseko jantzigintza tailer batean beste hainbat langilerekin edonola pilatuta, izugarrizko lanaldiak egiten zituena [...] gehiegizko lanez lehertu eta hil zena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 255. orr.
Lehertu arte lan egin beharko duzue orain, zirgatzaileok! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 206. orr.
· Beste guztiek barre egiten zuten lehertu arte. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 75. orr.
ik beherago 12. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Duela 2 aste Irulegin Serge Damestoy izan zen bere trakturrak lehertua leku gaixto batetan uzkalirik. Herria 2004-07-29
Iragan astean autobus batek lehertu ditu eta hil zortzi presuna. Herria 2001-02-22
Iruñeatik hurbilsei basurde lehertu eta hil ditu kamiun batek autobidean. Herria 2001-02-01
Erran behar da orduan Armeniako herrialde hori lehertu zuelarik podore gorenak, miliun bat eta erdi hil ukan zituztela beren herritarretan. Herria 2004-04-29
Txetxeniako probintzia edo herria, Errusiak doi bat lehertua daukana, hangoen berex-nahia ezin onetsiz. Herria 2004-05-06
Penak lehertu gaitu, hor gira taldean. Herria 2004-07-08
Saddam Husseinen gizonak eta harek lehertuak eroriko zirelakoan amerikar salbatzaileen ahorat salbamendu otoizka. Herria 2003-04-10
Hain da herria ttipia, eta iduriz hustua, non eliza alimaleak lehertzen baititu etxe guziak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 99. orr.
Heldu arte Comillas hirixkarat, zoinek iduri baitzuen lehertua halako palazio alimale baten azpikaldean. Herria 2001-06-07
Zain more handiak nabarmentzen zitzaizkion, larruazalean batera eta bestera, barize lehertu sail bat legez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 321. orr.
Berehala begiratu zion bere jesarlekuari eta labezomorro lehertu bat ikusi zuen, tripak kanpoan. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 15. orr.
Orduan hedatzen dira lehen errainuak itsas azalaren gainetik: gari-sorta irudi, azkonak irudi, ontzi lehertu baten ezpalak irudi, [...] elektroi-bonbardaketen argazkiak irudi. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 229. orr.
Zaborrak gainezka egiten du eta poltsa urdin lehertuetatik tipula ustel batek ihes egin du patata azal baten eskutik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 112. orr.
Apar lehertuak plai ertzeko hondarrean lagatako itsasbelar, konpresa, plastiko eta lata hutsak, Neptunoren opari. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 22. orr.
Baina linternadunak bere begi lehertu hartan pausatzen zuen azkenean argitxoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 368. orr.
Saski zaharrak, pandero lehertuak eta haririk gabeko gitarrak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 213. orr.
Edo neure bota lehertuak ikusiko bahitu. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 98. orr.
Ezker begiaren zuritasun lehertuak begirada izua erakusten zuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 153. orr.
Bortizkeriarik ez, baina zapalduen eta lehertuen lekuko izan. Herria 2004-02-19
Horra Jainkoak ahulen alderdia hartzen duela, ez gerlariena baina lehertuena, bere nahitara. Herria 2004-04-15
Lehertzear zeuden laino-adarrak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.
Nire barrua lehertzear dago, nora irtenik ez duen ardoaren eraginez zahagi berriak bezala! Elizen arteko biblia Jb 32,19
Batzuetan burua lehertzear daukadala iruditzen zait. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 112. orr.
Baina indarrak ahitzear dagoela sumatzen diogu, nerbioak lehertzear dituela. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 20. orr.
Joseri kopeta eta lokiak zimurtu zaizkio, buruko zainak lehertzear balitu bezala. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 132. orr.
Argi sumatu nuen andrea lehertzear zegoela: denek nahi zuten leher zedin. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 264. orr.
Ikusten nituen inguruko mutilak elkarri begira, batzuk txundituta, besteak barrez lehertzear. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 109. orr.
Atea ireki orduko, ziplo gelditu zen bertan, ikaraz lehertzear. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 126. orr.
Barrez lehertzen hasi ziren. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 61. orr.
Barrez lehertzekoa da! Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 18. orr.
Eta gero barrez lehertuko ziren biak, fular imajinarioak lepo inguruan kiribilduz. Slytheringo taldea ia lehertu zen barrez. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 31. orr.
Barrez lehertzeko moduko izena. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 190. orr.
Billy Jonesek uso bat pala kolpeka nola hiltzen zuen ikusi nuen, eta aurrena barrez lehertu nintzen, eta botaka aritu nintzen gero. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 37. orr.
Maisu beldurgarriak imintzio amaneratuak egiten zituen, bat-bateko piztia-pailazo bikoitza bihurturik, eta denak barrez lehertzen ziren nire bizkar eta bide batez maisuaren beraren bizkar, ez dago-eta ezer barregarriagorik beldurra ematen digun norbait pailazoarena egiten ikustea baino. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.
Irriz lehertu zen goraki, balentria bikainaz espantuka. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 12. orr.
Eskuekin tripazorroari eutsiz, irriz lehertzen, mandatariari gutuna ozenki irakurrarazi zion, gau hartan bere ondoan zeudenek edukiaren berri izan zezaten. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 109. orr.
-Otsoa bertan daukagu beraz- gizona irriz lehertu zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 97. orr.
· Nagusia irri gordinez lehertu zen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 40. orr.
Zainak, guztiz irtenak, lehertu beharrean zeuzkan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 234. orr.
Bihotza lehertu beharrean taupaka sentitu nuen, eta malkoak begietara igotzen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 116. orr.
Bihotza eta sabela, lehertu beharrean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 133. orr.
Lehertu beharrean ikusten zaizkio begiak, argitara jarritako kristalena bezalako distira batez. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 11. orr.
Eta ni, barrez lehertu beharrean. Eztarriak lehertu beharrean ekin zioten berriro kantuari. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 31. orr.
Erabat jota nengoen, ahoa lehor-lehor, eztarrian zotin bat lehertu beharrean. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 21. orr.
Kartoizko bost maletak lehertu beharrean bete zituen amak. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 140. orr.
Meñakara lehertu beharrean iristen zen zakur gaixoa. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 152. orr.
Lokaletik irten, eta, burua lehertu beharrez, etxera heldu zen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 65. orr.
Begiratu egin nion eta algaraka hasi nintzen lehertu beharrez. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 16. orr.
Lehen baino gogorrago jo zioten taupadek Freddy Greeni, lokia lehertu beharrez oraingoan. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 143. orr.
algara batean lehertu (5); auto bat lehertu (19); auto lehertu (8); auto lehertu ziren (3); autoa lehertu (4); barrez lehertu (69); barrez lehertu behar (3); barrez lehertu beharrean (13); barrez lehertu zen (22); bat batean lehertu (5); bihotza lehertu (7); birikak lehertu (3); bonba auto lehertu (8); bonba bat lehertu (12); bonba lehertu (7); bonbak lehertu (5); burbuila lehertu (5); burua lehertu (10); burua lehertu beharrean (4); dike bat lehertu (3); ekaitza lehertu (8); esku artean lehertu (3); eztarria lehertu beharrean (3); gerra lehertu (7); gurpila lehertu (4); hipaka lehertu zen (4); irriz lehertu zen (6); kamioi bat lehertu (3); karkailaka lehertu ginen (3); kirioak lehertu (3)
lehertu zen bonba (10); maskuria lehertu (3); maskuria lehertu beharrean (3); mina bat lehertu (3); misil lehertu ziren (3); negarrez hipaka lehertu (5); negarrez lehertu (3); negarrez lehertu zen (3); pozez lehertu (5); pozez lehertu beharrean (3); zahagiak lehertu (3)
barrez lehertuko (7)
auto bat lehertuta (4); barrez lehertuta (3); bonba bat lehertuta (10)
bihotza lehertzear (3); burua lehertzear (4); lehertzear zegoen (4)
barrez lehertzeko (20); barrez lehertzeko moduko (4); barrez lehertzeko zorian (11); bihotza lehertzeko zorian (7); burua lehertzeko zorian (5); etxea lehertzeko (3); lehertzeko arriskua (3); lehertzeko moduan (6); lehertzeko moduko (5); lehertzeko modukoa (4); lehertzeko prestatu (3); lehertzeko puntuan (5); lehertzeko zorian (80); lehertzeko zorian jarri (4); lehertzeko zorian nengoen (3); lehertzeko zorian zegoela (3); ontzia lehertzeko zorian (3)
barrez lehertzekoa (10)
barrez lehertzen (64); barrez lehertzen ari (10); barrez lehertzen hasi (7); barrez lehertzen ziren (6); irriz karkailaka lehertzen (3); irriz lehertzen (7); karkailaka lehertzen (3); minez lehertzen (3); pozez lehertzen (7); pozez lehertzen zegoen (3)