Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begi biak lausotzen hasi zitzaizkion Virgili sei urte zituenean, eta nabarmena zen funtzionalki berriro ere itsu bihurtzen ari zela. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.
Lauso bitez haien begiak, ez dezaten ikus, makur bekie bizkarra betiko. Elizen arteko biblia Erm 11,10
Berriz ere lausotu zaizkit begiak, orain argia zela eta. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 22. orr.
Lurra bekokiaz jo [...] eta haren begiak lainoak lausotu zituen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 168. orr.
Behazunez, berriz, igurtzi begiak lausoturik dituenari, haize eman begietara eta sendatu egingo zaizkio. Elizen arteko biblia Tb 6,9
Nahigabetua daukagu bihotza, negar-malkoz lausoturik begiak. Elizen arteko biblia Nk 5,17
Begiak nahigabez lausotuak ditut, horrenbeste zorigaitzez ahulduak. Elizen arteko biblia Sal 6,8
Begiak izerdiz lausotuta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 311. orr.
Hark begiak lausotuak zituen, ez zahardadeaz, negar-malkoen eraginez baizik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 904. orr.
Abstrakzio hagitz jantzien lurrunak adimenduaren begiak lausotzen dizkigula. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 106. orr.
· Bista lausotzen hasi zaio. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 21. orr.
Izua torloju itogarria da, begirada lausotzen duena. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 61. orr.
Nor da arrazoirik gabe kolpatua? nork du begirada lausotua? Elizen arteko biblia EsZ 23,29
Lurrunak kristalak lausotzen ditu. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 81. orr.
Kikarari zerion lurrunak betaurrekoak lausotzen zizkiola. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 230. orr.
Malkoz lausotutako betaurreko lodien atzean. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 36. orr.
Itxita zegoen tabernako atea, leihoak lausotuta. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 156. orr.
Argia iragazirik eta indarrik gabe sartzen zen hauts-geruzak lausotutako beiratetik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 267. orr.
Ez alkohol lainoz lausoturiko irudi haiek, ez lerroburu deigarri haiek ez zitzaizkion axola. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 210. orr.
Trinitik pantailara begiratzen du, baina malkoek irudia lausotzen diote. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 135. orr.
Bere burua lausoturik ikusi zuen apain-mahaiko ispiluan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 214. orr.
Artean lausoturik ikusten zituen langar bioleta elektrikoan aienatutako salmahai luzeak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 506. orr.
Likido bero batez zeuzkan begiak beteta [...] eta horrek, bere ezpainen sendotasuna galerazi gabe, airea lausotu zuen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 177. orr.
Ganduak lausotuta ikusten ziren bihitegiak, garabiak, nasak eta, urrunago, ontzien mastak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 180. orr.
Hotzak eta behelainoak lausoturiko mendietatik zetozen. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 70. orr.
Eguzki sartzea igarri-igarrian zegoen eta Midak kalezuloa itzalek lausotua ageri zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.
Orrian eroritako negar malkoaren orbanak baizik ez du lausotzen hitza, han edo hemen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 8. orr.
Konortea galtzeak, edonola ere, ez zizkion azaleko kolore biziak lausotu. Ikusmena lausoturik neukan arren, SSetako ofizialen taldea ikusi nuen, kriptako murruaren kontra pilaturik. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 21. orr.
Arima lausotu egiten dela munduko zereginen hautsez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1200. orr.
Gero, burua lausotu zitzaionean, hitz eztiak esan nizkion: [...]. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 55. orr.
Burua ezertxok ere lausotu ez ziezaion. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 229. orr.
Lizunkeriaren sugarra erraz pitz baitezake [...] edota bihotz garbiaren distira lausotu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.
Sentimendu guztiak lausotu egin ziren haren baitan, sirenaren kantu lausoaren eraginez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 367. orr.
Idazkerak lausotu egiten duela hizkuntzaren itxura: idazkera ez da jantzi bat, mozorro bat baizik. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 57. orr.
Zientziaren eta teknologiaren arteko muga klasikoa apurka-apurka lausotuz joan da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 142. orr.
Arestiko kezkak lausotzen zihoazen neure baitan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 142. orr.
Bere ipurdi biribil eta tentearen oroimenak lausotu egiten zidan pentsamendua. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 69. orr.
Gero, zorabio moduko batek sena lausotu zion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 57. orr.
Elederri berehala lausotu zaio, ordea, erditzearen poza. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.
Izan ere, ez zuen nahi harririk txikienak jaurtiz lauso zekion ikustea hain gogoko zuen iraganaren azalera gardena. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 15. orr.
Zaharrak ziren eta lausoturik zegoen haien apaingarrien distira. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 71. orr.
Irakurri eta idatzi dugunaren ondoren, irudi batzuk geratu zaizkigu itsatsita, temoso, historiaren lanbroan lausotzeari uko eginez. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 178. orr.
Jakobek, zahardadez begi-lausoturik, ezin zuen ikusi. Elizen arteko biblia Has 48,10
Eguzki-dirdaiaren islan, aintzira garden bat zirudien ordokiak, lurrunetan desegina, ostertz gris bat irazten utziz, argi-lausoturik, lurrunetatik zehar Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 23. orr.
Haren begi lausotuek ezin diote eutsi zure perfekzioaren distirari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 420. orr.
Aurrealdera begiratzen zian begi lausotuez, ilunpe aldera. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 196. orr.
Harryk bere burua ikusten zuen begi lausotu haietan islatuta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 79. orr.
Kristal osteko begirada lausotu hartako barrenean argi izpirik piztuko ote zen zain geratu nintzen aldi batez. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 115. orr.
Zutik zegoen, dardarka, ispilu lausotuaren aurrean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 30. orr.
Esfera lausotuaren azpiko bi orratz geldituek zortziak eta hamar seinalatzen dituzte. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 125. orr.
Bere premiazko tonua, zorionez, semearen gogo lausoturaino iritsi zen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 25. orr.
Egunabarreko euri arinak Branen zentzumen lausotuak argitu zituen. istantera lo zegoen, lekutu denaren zorion irribarre lausotuarekin, eskuak magalean. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 61. orr.
· Bere begi malkoz lausotuekin nire lanjantzia goitik hasi eta beheraino aztertu zidan. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 27. orr.
Margolari astigmatiko batek, betaurreko gabe pintatzean, garbi fokaturik ikusiko lituzke marra bertikalak, eta lausotuxeak marra horizontalak (edo alderantziz). Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 100. orr.
begi lausotu (5); begiak lausotu (12); begiak lausotu zitzaizkion (3); ikusmena lausotu (3); kristalak lausotu (3)
begi lausotuak (3)
begiak lausoturik (7); lausoturik agertzen (3); lausoturik ikusten (4); malkoz lausoturik (3)
begiak lausotzen (12); bista lausotzen (3); bista lausotzen hasi (3); ikusmena lausotzen (4); irudia lausotzen (3); kristala lausotzen (4)