Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi kezka horiek larriagotu egin zuten aspaldi zaharreko nire misantropia. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 242. orr.
Gerla horiek guztiek larriagotu eta gaizkitu baizik ez zituzten euskaldunen eta espainolen arteko gaizki hartzeak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 125. orr.
Estatu Batuen kanpoko defizitaren larriagotzea nahiko albiste ona zen munduko gainerako herrialdeentzat. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.
Delitua larriagotu dezaketen hutsegiteak daude. Berria - Euskal Herria 2006-01-14
"Doikuntzaren gizarte-kostua" (hau da, pobretasuna larriagotzea) deitu zaion horretan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.
Haren agintepean gatazka larriagotu egin da, batez ere arrazakeria areagotu delako. Berria - Mundua 2004-05-26
Defentsazko protekzionismo orok, hain zuzen ere, arazoa larriagotu baino ez du egingo. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 181. orr.
Sindikatuetako ordezkariek berretsi dute legerik ezak larriagotu egin duela makina bat irakasleren egoera. Berria - Euskal Herria 2004-01-22
Alabaina, egoera larriagotzen ari zen unerik une. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 408. orr.
Hasieran kezka hutsala baino ez zena, ordea, larriagotu egin zen denboraren joanarekin. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 149. orr.
Gaixotasuna egunetik egunera larriagotzen zihoakion eta, antza denez, zainketa faltagatik areagotu zitzaion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 244. orr.
Maiz, gaitza larriagotzen zitzaionean, hil egin behar zuela zirudien. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 867. orr.
Bronkitisa larriagotu eta pneumonia dauka orain. Berria - Harian 2006-03-17
Erretzeak asma larriagotzen zuela argi ikusten zuten zientzialariek. Berria - Gaiak 2004-10-27
Horren ondorioz, are larriagotzen zen Estatu Batuen merkataritza-defizita. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.
Virginiaren heriotzaz gero, are larriagotu ziren krisi haiek. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 12. orr.
Eta komunistek are larriagotu besterik ez zuten egiten. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 215. orr.
Gainera, badira egoera are gehiago larriagotu duten faktoreak: fitosanitarioen, erregaien eta zerealen prezioen igoera, esaterako. Berria - Ekonomia 2004-07-30
egoera larriagotu (12)