Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lapurreta (899 agerraldi, 152 liburu eta 190 artikulutan; orobat lapurketa 20 agerraldi, 7 liburu eta 4 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian lapurreta agertzen da) 1 iz lapurtzea. ik ohointza.

Erabateko nahaspila da dena: odol-isurketa eta hilketa, lapurreta eta iruzurra, ustelkeria, desleialkeria, gizarte-gatazkak.  Elizen arteko biblia   Jkd 14,25

Printzeak gerrei eta lapurretei esker eusten dio bere eskuzabaltasunari.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 269. orr.

Lapurreten kontrako alarma.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 12. orr.

Lapurretetan gezurrezko bizarra, ileordea eta fusil bat eramaten ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-08-19

Armazko lapurreta, hilketa eta emakume baten bortxaketa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 32. orr.

Porrot egindako lapurreta.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 154. orr.

Lapurreta bigarren mailakoa da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 207. orr.

-Salerosketa lapurreta balitz, ez litzateke gizarterik izango.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 92. orr.

Lapurretak eta hilketak gertatu omen dira, baita egun argiz ere, kalean zihoan jendeak ezertxo ere egin gabe.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 47. orr.

Egunero gertatzen dira lapurretak, hilketak, asaltoak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 297. orr.

Lapurretarik izanez gero, arrisku guztietarako poliza dutenei ordainduko zaie; epaitegietara jo beharko dute besteek.  Berria - Ekonomia   2004-09-01

Eta orain kanpoan bizi dira, eta lapurretari ekin diote, Archet oihanaren beste aldean eta iparraldeko lurralde basatietan ezkutaturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 339. orr.

Gringottseko lapurreta hura nire urtebetetze-egunean gertatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 130. orr.

-Zer kaka-zahar argitaratu huen lehengoan autobideko lapurretez?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.

Zenbat aldiz zapuztu ote nituen bandiduen lapurretak!  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 160. orr.

Magistratuen lapurretak, tratularien kobraketa gaitzak eta egunero gertatzen ziren usadio txarrak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 94. orr.

Batasunak «karguen lapurreta» indar handiagoz salatzeko asmoa du.  Berria - Euskal Herria   2004-09-07

Sheila salatu zutela enpresa baten kontuen faltsutze, iruzur eta armaturik egindako lapurretan gaizkide izateaz.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 123. orr.

Lapurretari eta kalteen ordainari buruzko legeak.  Elizen arteko biblia   Ir 21,37 tit

2 (izenondoekin)

Lapurreta txikiak eta handiak zigor berbera badu, argi dago ebaslea ahalik eta lapurreta handiena egiten saiatuko dela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Egin duzuena lapurreta hutsa izan da.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 122. orr.

Lapurreta garbia esango nuke nik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 50. orr.

3 (egin aditzarekin; ik beherago 8)

Ramiroren osabak lapurreta bat egin zuen lanean ari zen enpresan, orain dela hamar bat urte.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 46. orr.

Tuteran ustez 20 lapurreta egin zituzten lau lagun atxilotu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

Antza, ikaste-maila kaxkarra da oso eta ikasleei lapurretak egiten dizkiete eskolatik irteterakoan.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 37. orr.

Lapurreta hilaren 12an egin zuten, gaueko 23:00etan, bi gizonezkok.  Berria - Euskal Herria   2004-08-17

Indarkeriarik gabe eginiko lapurretak diru-zigorrekin zigortu beharko lirateke.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 67. orr.

Hark egindako lapurretak eta odolusteak deabruaren lanak zirela esan zuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 145. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haien fiskoaren lapurreta-gosea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 56. orr.

Leku sakratu batetik gauza pribatu bat hartzen duena lapurreta-delituagatik baizik ez da zigortua izango.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 161. orr.

Ustezko lapurreta saiakera batengatik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Roma dendako lapurreta saioa gertatu zen egun haren ondoko gauean ere ez nuen lorik egin.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 115. orr.

Luxuzko hotelek lapurreta andana bat jasan dute.  Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Lapurreta-arriskua alderantzizko proportzioan aldatzen zen lapurrak hazten ziren gizarte-ingurunearen egoerarekin, eta, beraz, gizarte-hobekuntzako neurriekin lotu zitekeen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.

Laguntza iristean edota iritsi bitartean, arpilatze eta lapurreta kasuak gertatzen ari dira.  Berria - Mundua   2004-12-30

Lapurreta kasuek nabarmen egiten dute gora uda garaian.  Berria - Harian   2005-07-21

Gizahilketa (eta buru-hilketa), pasio-hilketak, sexu delituak, lapurreta-mota batzuk, [...].  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 52. orr.

Hango prezioek hiriko ostalaritzako ohiko lapurreta maila berdintzen dute.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gateko jendeak, bertako jatorrikoak, hil egin zituen, haiek abere-lapurretara etorri zitzaizkielako.  Elizen arteko biblia   1 Kro 7,21

Nire lagunak futbol-saio, bizikleta-karrera, mendibuelta edota sagar-lapurreta bizkorretan zebiltzan bitartean [...].  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 79. orr.

Banku lapurreta batean polizia bat hiltzeagatik.  Berria - Harian   2005-07-30

1997an espetxeratu zituzten, banku lapurreta bat egiteagatik.  Berria - Harian   2005-07-30

Boto eroskeria, hautestontzi lapurreta eta bestelako irregulartasunak izan zirela.  Berria - Mundua   2004-05-11

Imitazioaz, aipabideaz, plajioaz, literatur lapurretaz eta beste antzeko arazoez.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 158. orr.

Berak estimatzen eta errespetatzen zituen beste burukide batzuek ere ez ote zuten ordurako sakrilegio-lapurretaren berri izango.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 443. orr.

6 lapurretan adlag lapurtzen, lapurreta eginten. ik beherago 9.

Sekula ez naiz lapurretan aritu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 205. orr.

Biltegian sartu zirenean, lapurrak lapurretan ari ziren oraindik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 267. orr.

Erregearen basailuek lapurretan jardunez gero, kondearen zigorra jasotzen zuten, erregearena jaso nahi ez bazuten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 286. orr.

Ez nekien nolako zigorra izanen zuten Alemanian lapurretan saiatzeagatik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 167. orr.

Lapurretan harrapatua lotsatu egiten den bezala.  Elizen arteko biblia   Jr 2,26

Besteetan, hementxe utzi izan ditiat lapurretan harrapatutakoak!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 202. orr.

Munduan inork lapurretan ikusi banau [...] ekatzu hona, eta esan dezala noiz eta non ikusi nauen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 249. orr.

Lapurretan etorri naizela eta harrapatu egin nauala?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 359. orr.

Teologiako ikasle eta lapurretan?  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 91. orr.

7 itsas lapurreta ik itsaslapurreta.
8 lapurreta egin lapurtu.

Bronx, Brooklyn eta Harlemgo ghetto hispano eta beltzetan, iluntasuna eta kaosa baliatuz, milaka pertsona kalera atera ziren helburu bakarrarekin: lapurreta egitea. Sauli, lapurreta egin ondoren, burua moztu eta armak kendu zizkioten.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 152. orr.

Baina hemen denok gara senitarteko, eta barrenak ez agintzen lapurreta egiteko.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 144. orr.

Kanpotar batzuek lapurreta egin zuten etxalde aberats batean, nagusia eta haren emaztea hil, eta etxea erre zuten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 31. orr.

Gazteak ustez lapurreta egiteko sartu zirelako obra batean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 87. orr.

Engainatu eta lapurreta egin zidan gizonaren zain nengoen goizean.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 31. orr.

Milioiak irabazten dituzte lapurreta eginez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 148. orr.

Ez du lapurretarik egiten, baizik eta jatekoa ematen dio gosetuari, eta jantzia biluzik dagoenari.  Elizen arteko biblia   Ez 18,7

Gescartera kasuan 50 milioitik gorako lapurreta egin dutenen historia.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 12. orr.

-Nork egin dizu lapurreta?  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 64. orr.

9 lapurretan egin lapurtu.

Dortmunden lapurretan egin zioten Alberto Porlani.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 125. orr.

Jaunak, Israelen kontra biziki haserreturik, lapurren esku utzi zituen, eta hauek lapurretan egin zieten.  Elizen arteko biblia   Epa 2,14

Ez ziren etorri lapurretan egitera bakarrik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 158. orr.

Inor ez hiltzea, lapurretan ez egitea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 129. orr.

Bere karrera labur bezain betean, hamabi bidaztiri egin zien lapurretan, hogei fraide ketu zituen komentu batean eta moja monasterio bat harem bihurtu zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 24. orr.

Erromatarren artean, lapurretan egiten zuen esklaboa Tarpeiar haitzetik botatzen zuten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 259. orr.

Zortzi-hamaika urteko haurrak, etxeetako leihoak hautsi eta lapurretan egitera sartzen dira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 258. orr.

Florentek burua makurtu zuen; lapurretan egin berria zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 35. orr.

Lapurretan egin ziguten eguna.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 185. orr.

10 lapurretan ibili

Ez nuen dirurik, beraz lapurretan ibili nintzen, trafikante, eta... Mexikora iritsi nahi nuen, baina ez nintzen Kubatik atera.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 255. orr.

Hauxe da lapurretan dabilenari gertatzen zaiona: lapurrari berari kentzen dio bizia.  Elizen arteko biblia   EsZ 1,19

Lapurretan ibilitako neskame eta zerbitzariak urkatu egiten zituzten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 171. orr.

Zer dela-eta egin behar ditugu "gure gauzak" ezkutuan, lapurretan bagenbiltza bezala?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 429. orr.

Zergatik lapurretan dabiltzan gazteak osasunez gainezka bizi diren, eta hitzez ere irain egiteko gauza ez diren haurrak eritasun mingarrien mende.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 381. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus