Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez da bada katolikorik ohointza eta erailketa baino krimen handiagoa dela heresia, ukatuko duenik, Goserik geunden; hotzak jangura xorroxten zigun; ohointzak baziren aski ardura. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 113. orr.
Berrogoi bat ohointza aitortu zituen orduan, denak Hendaian eginak, etxez etxe ikuska ibiliaren bortxaz. Herria 2003-07-24
Gauaz, jateko ebaste anitz bada, nahiz-eta ohointza garrazki zigortua den. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.
Eme-mundu horrek gaitzeko sarraskiak pairatu zituen: bortizkeria, bortxaketa, ebasketa, ohointza indartsu, erreketa, suntsiketa. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 88. orr.
Menturaz, pentsatu zuen emazte gazteak, ohointzatik libratu zen bere neurriei eta kanpoko itxurari esker. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 295. orr.
Gaitziturik, zerbitzariak Hugonell gaztearen jantzietan gorde zuen zilarrezko kopa bat eta biharamunean, ohointzaz akusatu. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 90. orr.
Diotenaz, ohointza mota batzu dira azkarki emendatu eta horrek nahasten bezala omen ditu kondu guziak. Herria 2001-08-09
Alabaina nehor ez zen harritu, dinamita ohointzatik landa, Hutx militante potoloa libre eta kargurik gabe atera zenean. Ospagai har ditzaket amodioak, abere-ohointzak, nabigazioneak, gerlak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 39. orr.
Han porturik ez baitute, baina bai ordea uhaitz zabal eta onak, salerostetan dabiltzan itsasturiendako lanjerosak direnak, hango jendeak itsas-ohointzatik anitz bizi baitira. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 35. orr.