Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lur landuek landugabeei aurrea hartzen dietela eta eskuen lanez emaitza hobeak dakartzatela ikusten dugunez gero, [...]. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 45. orr.
Berriro landuko dira lur hondatuak eta bidaiariek ez dute aurrerantzean lur landugaberik ikusiko. Elizen arteko biblia Ez 36,34
Bertan lursail landu gabe bat zegoen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 97. orr.
Hilarri landu gabeen hotza, ongietorri eginez. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 21. orr.
Malenkoniatsuek goraipa dezatela, ahal duten guztia, larreko bizitza landugabea, gizakiak mespreziatuz eta abereak miretsiz. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 441. orr.
Landarearen absortzioa eta izerdi landugabearen garraioa oztopatuz. Berria - Gaiak 2006-01-28
Izaki sentikorren multzoari materia landugabe eta bizigabearen simetria eta ordena berbera eman nahi izatea. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 107. orr.
Ez dakigu nola ateratzen duen garunak hain informazio zehatza seinale aski landugabe horietatik. Haren ikuspegiak, nire irudiko, balio berezia du, munduaren ikuspegi zuzen-zuzenekoa eta kontzeptu landu gabea helarazten baitizkigu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 120. orr.
Ez da egia, esate baterako, euskalki dotoreak eta itsusiak daudena; euskalki landuak eta landugabeak baizik ez daude. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 78. orr.
Modu landugabe batean bada ere. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 43. orr.
Guraso landugabeen semeen artean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 154. orr.
Argi eta garbi erakusten zuten nolakoak diren gizonezkoak: baldarrak, landu gabeak, zatarrak, etxea gobernatzeko ezgaiak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 280. orr.