Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orain arte oskarbi zegoen zerua lainotzen hasi da. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 115. orr.
Nik zerua lainotzean, ostadarra azalduko da hodeietan. Elizen arteko biblia Has 9,14
Eguna lainotua zabaldu den arren, Jentilsolora hurbiltzea erabaki dut. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 200. orr.
Bista lainotu zait eta, 'besteari galdetu dio eta!' entzun dut distortsionaturik, luzaturik, bigunki amiltzen naizen artean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 48. orr.
Merryren begiak neke eta malko hodei batek lainotu zituen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 163. orr.
Egunotan bizi dugun tentsio sozial eta politikoak gure poza lainotu dezake. Berria - Euskal Herria 2006-01-21
Neuronetara bidalitako ke dosi egoki batek barne eztabaida oro laino dezake. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.
Askotan gertatzen baita, itsas lainoa burura zabaltzea, eta zentzumenak lainotu eta lanbrotzea. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 57. orr.
Orain, lainotu dira garai bateko usteak. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 36. orr.
Lore saltzalearen begitartea doi bat lañotu zen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 147. orr.
Leihoan betiko teilatuak ageri ziren, eta seietako eguzki lainotua. Zeru lainatuak ez du uzten erradiaziorik gerta dadin: lainoak berak ipintzen du tapa. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 70. orr.
Abendu erdialdeko igande lainotu eta goibel bat zen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 291. orr.
Leihoko kristalak zure irudi lainotua itzultzen dizu. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 114. orr.
Zeru lainatuak ez du uzten erradiaziorik gerta dadin: lainoak berak ipintzen du tapa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 329. orr.
lainotuta dago (4)