Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itun Zaharreko Jainko krudel hura fetixe idolatra odolzale bat besterik ez zen. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 41. orr.
Beste garai batzuk ziren haiek, Isaaken pare Aita krudel eroaren labanaren pean dena eman zitekeenean, sakrifizioaren egia purua goza zitekeenean. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 68. orr.
Errege krudel eta odol-gose baten eraso gogorretatik babestearren. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 233. orr.
Etsai krudel baten aurka borrokatzen dugu. Berria - Mundua 2004-05-12
Irailaren 11ko atentatu krudel horiek. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 320. orr.
Hamabi urte dira gerra ikaragarri zikin, krudel eta zentzugabe bat hasi zela. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 11. orr.
Ez al zen errazago beste norbaitek eginbehar krudel hura betetzea? Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 128. orr.
Baina arauak ankerrak dira, zitalak, krudelak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 55. orr.
Inoiz lekurik izan badut hire bihotzean, uko egiok oraingoz zorionari, eta mundu krudel honetan hadi oinazean bizi, ene historia kontatzeko. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 228. orr.
Patuaren atzapar krudeletan erori aurretik. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 15. orr.
Hitz krudelak esaten zituen bere mingain gaizki heziarekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 269. orr.
Argentinako krisia muturreko ekonomia politika neoliberalek, eta bereziki, diru politika krudelek sortzen dutenaren ondorio izan da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 322. orr.
"Hola ez!" idor krudel hark eraman ninduen zentzatu beharrera. Txillardegi «Putzu», 1999 - 328. orr.
Abereek ez dutela inoiz horren krudel jokatzen pentsatu omen zuen senarrak oharra irakurri zuenean. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 30. orr.
Neska txarrekin ibiltzeagatik hain krudel jokatzen zuen jendeak zer ez ote zuen egingo Jeronimoren benetako sekretua ezagutu izan balu! Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 25. orr.
Beldurrak oinazetua, susmo bidegabeen eta egiarik krudelenaren artean krudel hertsatua, ezein pentsamendutan ezin bara ninteke. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 298. orr.
Gertatzen dena da hilda agertzen den presoak espetxearen krudela salatzen duen bezala salatzen duela lintxatuak justizia jauregia ez ezik beroaren logika bera ere. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 168. orr.
ankerra eta krudela (3); krudela izan (12); oso krudela (6); politika krudela (3); tratu krudela (4); zigor krudela (3)
tratu krudelak (5)