Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anker 1 izond norbait sufritzen ikustean edo norbaiti sufriaraztean gupidarik sentitzen ez duena edo atsegin hartzen duena. ik krudel; odolgiro.

Bai, badakit bihozkabea eta ankerra izan nintzela, baina gisa hartan banuen beste egun batzuetan bizitzekoa.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 199. orr.

Ia segurutzat jo daiteke hiltzaile anker horrek ezin izan duela gure mugetatik haraindi ihes egin.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 63. orr.

Aita Jainko anker batek bere seme bakarra gizonek hil zezaten Lurrera nola bidali zuen kontatzen zuen istorioa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 15. orr.

"Hori, multarik ez bada -bukatu zuen ugazaba ankerrak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 234. orr.

Ohar zaitezte, adiskideak, zeinen anker jokatu zuen Jaungoikoak nirekin.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 39. orr.

Tira, isil ditzadan gordinkeria horiek, ez nadin ankerra izan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 31. orr.

Zakurren jabe ankerrak, ordea, zapuztu dituztenak, beren etxeetan lasai geldituko dira.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 115. orr.

Elizan, adi-adi begiratu ohi nion Jesus gurutziltzatuari, halaxe ageri baitzuen hango beira-leiho koloretakoak, eta errukia ematen zidan, konturatzen bainintzen zein ankerra zen eta zein minbera gertatu behar zitzaion.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 47. orr.

2 izond tratuaz, egoerez eta kidekoez mintzatuz, jasanezina delako, gizakiari edo animaliei ez dagokiena. ik gizagabe.

Animalien aurkako sukaldaritza ohitura anker bezain matxista honen aurka jo zuen argi eta garbi aldizkari hark.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 49. orr.

36an, gerra anker haren hasieran Malpicako hogeita sei marinelek hiru ontzitan egin zuten ihes, Galiziako ur hauetatik Frantziara.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 87. orr.

Horretan ezer ankerrik ez da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 101. orr.

Ez dira inondik ere huskeriak, baina bai gaitz erdi beste toki askotako errepresalia ankerren aldean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 57. orr.

Bestalde, eta beharbada logika anker berari jarraikiz, laban-ahoa deitu ohi zaio labanaren alderik zorrotzenari.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 75. orr.

Eta gauzak zeuden moduan, hura lortzeko bizkor ez ezik, erne ere ibili beharko zuen, hiltzailea berriketa gutxirekin baitzebilen, zeregin ankerrari gustua harturik nonbait.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 237. orr.

Eufemismo ankerrena erabiliz hirugarren mundua deritzogun horretan gizakien bihotza gurea baino sentiberagoa delako ustea, baliteke ustela izatea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 137. orr.

3 (adizlagun gisa)

Baina Joek ankerregi borrokatzen zuen gazteago eta beldurtiago ginenon gusturako.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 27. orr.

Patuak anker jokatzen du Dembarekin, eskuak lotzen dizkio etengabe eta irrikatzen duena lortzen galarazten dio.  Berria - Kultura   2004-02-14

Faxistek ankerrago jokatzen zuten beti, garbi geratu behar zitzaion.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 13. orr.

Patuak tsarraren mandataria eta Ivan Ogareff aurrez aurre ipiniz gero, honek inondik ere ezagutu egingo zuen harengan Ixin-go posta etxean hain anker tratatu zuen bidaztia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 277. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 2 aldiz agertzen direnak)

anker eta basati (2); anker eta odolzale (2); anker jokatu (4); arras anker (2); barre anker (3); era anker (2); garai anker (2); gerra anker (5); gizon anker (6); hain anker (7); hozkada anker batez (2); mundu anker (2); pertsona anker (2); piztia anker (3); politika anker (2); proposamen anker (2); zeinen anker (2); zigor anker (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus