Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kafesne bana eta hiru kruasan bion artean. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 103. orr.
Haiek hoteleko tabernan, kafea eta kruasanak edo pastak edo ensaimadak hartzen. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 71. orr.
-Ondo jatea komeni zaizu, Fermintxo, donuts bana eta kruasan bat erdibana eskatuko ditut kafesnearekin, bale? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 352. orr.
Mirentxu panpoxa-panpoxa azaldu zen, kruasan egin berriekin. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 105. orr.
Artistek arestian utzitako mahaian zegoen kruasanen plateraren bila joan zen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 130. orr.
Isildu zen, berriro kruasana busti eta, ore beratua txupatuz, esan zuen-: [...]. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 175. orr.
Kruasan zatiak kafesnetan bustiz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 144. orr.
-Tira, amaitu ezak kruasan mutur hori! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 347. orr.
-Vienako okin batek asmatu zituen kruasan opiltxoak, austriarrek turkoen kontra irabazitako bataila bat ospatzeko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 198. orr.