Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
croissant (8 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1 ean; ETCn 139 agerraldi; cf kruasan 45 agerraldi, 19 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 401 agerraldi) iz kruasana.
Han inguruko kafetegi kaskar batean sartu ginen eta kafesne bana eskatu, nik croissant batekin eta amuñak suizoarekin. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 70. orr.
Litro bat esne -gaingabetua-, ogi egin berria eta lau croissant poltsa batean nekartzala itzuli nintzen ordu laurden geroago. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 262. orr.
Ni goizago heldua nintzen, eta lau egunkari ari nintzen aldi berean irakurtzen; haien azpian, nonbait, kafesne erdi hustua eta croissant baten hondakinak zeuden. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 55. orr.
Croissant hondarrez eta ezpain zapi potortuz gainez dagoen mahai bat garbitzera noa. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 56. orr.