Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Seme koxkorra besoetan duela. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 92. orr.
Spenser "gizon koxkorra zen; ilea labur zeraman, idun-xingola koxkor bat, eta mauka-farfail koxkorrak". Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 19. orr.
Andoainen hartu nuen pisu koxkor bat errentan, lantokitik gertu. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 15. orr.
Beta izan nuen burkoaren azpian neukan errebolber koxkorra [...] estufaren errautsetan ezkutatzeko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 176. orr.
Poltsa marroi koxkor bat eskutik galtzarbera pasatu du. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 63. orr.
Aldamio koxkor bat eraiki zen, txirrika bat atondu, gida-sokak paratu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 251. orr.
Mantxa aldeko herri koxkor batean. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 11. orr.
Hiri koxkor bat, harresi zaharrez inguratua, ibaixka baten hegian. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 118. orr.
Meategia errepublika autonomo koxkor bat zen alderdi guztietatik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 97. orr.
Dahlmann-ek abentura koxkor bat bailitzan ekin zion bideari. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 108. orr.
Hantxe nengoen ni, liburuetan gastatzeko dirutza koxkor bat eskura eta nondik hasi ez nekiela. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 78. orr.
Sute koxkor baina indartsu batek kixkalita bezala. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 287. orr.
Elenaren titi lehen mardulak beheratu egin dira, koxkor ikarati bihurtzeraino. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 150. orr.
Baziren bestalde bluiak deitzen ziren halako koxkor edo mokor batzu. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 185. orr.
Logelako gau mahaian aurkitu zuen harritxo bat, arazo etikoak planteatzen dizkizun koxkor horietako bat. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 69. orr.
Kafesne handi bat, esnetsua, ez oso beroa, basoan, hiru koxkorrekin. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 24. orr.
Osabak azukre-koxkor bat sartu zion ahoan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 88. orr.
Ogi-koxkor baten truke. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 35. orr.
Harri-koxkor batzuk, banakakoak, bota zituen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 172. orr.
Gainera, ikatz-koxkorra, egur pusketa bat eta bi txanpon. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.
Bihotz formako izotz koxkorrak egiten zituen plastikozko kubitera hautatu zuen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 160. orr.
· Hatz-koxkorrez jo zuen Nevadaren atean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 451. orr.
Belaun-koxkorretan, ustekabeko ahuleziak jo banindu bezala. Txillardegi «Putzu», 1999 - 30. orr.
Ikastoletako haur koxkor batzuk. Herria 2003-04-10
Gu mutiko koxkorrak ginenean. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 134. orr.
Hurrengo irailean hasiko baitziren han milaka ikasle, lau urtetik hamazortzira bitarteko mutil-koxkor, mutiko, mutil eta gazte. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 10. orr.
Neska koxkor garaian. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 277. orr.
Neure ume-koxkorretan etxean Ondarroatik ekarritako zakurtxo bat izan genuen. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 29. orr.
azukre koxkor (14); baratze koxkor (3); harri koxkor (17); herri koxkor (12); herri koxkor batean (4); hiri koxkor (5); mutil koxkor (17); mutil koxkor bat (7); neska koxkor (3); nexka koxkor (3); ume koxkor (6)
azukre koxkorrak (4); harri koxkorrak (5); mutiko koxkorrak (3); neska koxkorrak (5)