Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kopeta 1 iz aurpegiaren goialdea, bekainetatik ilearen hasieraraino. ik bekoki.

-Argitu kopeta hori.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.

Kopeta belzturik, su txikiaren gainera makurtzen zuen buru luzea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 10. orr.

Kopeta zimurturik eta burumakur ibiltzen zenez.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 46. orr.

Hildako bat bezain zurbil, kopeta izerdi-patsetan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 35. orr.

Nire kopeta zimurrez bete zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 96. orr.

Nathanielek kopeta zimurtu zuen, argi piztu berriak min ematen ziola nabarmendurik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 67. orr.

"Ezinbestean gira hortaratu" errepikatzen dute aldiz, kopeta zimurtuz, ezkerraldekoek.  Herria   2005-02-10

Hitzok idatzi hutsarekin kopeta argitzen zait.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 19. orr.

Kopeta blaitzen hasi zitzaidan, ez dakit lasterketak ala albisteak eraginda.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.

Kopeta oihal busti batez freskatu ondoan.Txapela kendu eta kopetako izerdia xukatu du.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 14. orr.

Bere kopetako begi bakarraz ikusi gintuenean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 52. orr.

Frantxuak kopeta apaldu zuen. jaurti duten bala isilak kopeta zulatu dio, garbi, espanturik gabe, ia dotoreziaz esango nuke.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 130. orr.

Altxatu eta musu eman zidan kopetan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 169. orr.

Haien artean baziren kopeta estuko eslabiarrak.Izerdia ttantta gotorretan isurtzen zitzaion kopetan behera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 40. orr.

Kopetari kopeta jarri ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 355. orr.

2 (izenondoekin eta predikatuekin)

Zer du, ba, halako kopeta iluna izateko?  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 53. orr.

-Hobe niken hala segitu izan banu! -erantzun zuen Mikel Strogoffek, kopeta ilun.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 375. orr.

ik kopetilun.

Ilea kopeta izerdituan behera erortzen eta bizkarrean arrasto bero bat zabaltzen zitzaionean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 60. orr.

Kopeta zabala zuen, buruaren goi alde karratua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.

Kopeta eta lokiak ile-moztuak, adatsa zintzilik mototsean bildua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.

Max berehala lokartu zen, masailak eta kopeta gorri.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 482. orr.

-Ez erabat -erantzun zuen kopeta belztuta-.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 134. orr.

Eztarria lehor-lehorra zeukan, kopeta sutan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 198. orr.

Ondoko asteazkena jin zenean, goizetik kopeta zimur nengoen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 90. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kopeta-ertzetako zainak nabarmendu zaizkio.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 185. orr.

Eta kopeta-alboetan atzamar bana luzatuta zezen beldurgarriaren imintzioa egingo du gero Juan Luisek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 93. orr.

Haren kopeta-ileak kilimak egiten zizkion sudurrean Egutxiri.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 60. orr.

Aireportuan ondotik, gure soak, gure irriak, gure kopeta keinuak bizpahirutan nahasi ziren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 181. orr.

4 kopeta eduki kopeta izan.

-Kopeta daukazu esateko ez duzula ezer egin, hor kanpoan, sistemaren kontra?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 78. orr.

-On Camillo, niri begiratzeko kopeta daukazu, hori egin eta gero?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 223. orr.

5 kopeta-goi (corpusean kopetagoi soilik) adlag kopeta-gora.

Hurbildu nintzaion, eta besteak, harro, kopetagoi, fier, bularra aurreratu zuenean, berebiziko koskada eman nion titiburuaren erdian.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 25. orr.

6 kopeta-gora adlag

Baina kanpora begira kopeta gora ibili behar zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 97. orr.

Eta herriak baita ipurdia ere erakuts dezakeela kopeta-gora.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 283. orr.

7 kopeta-hezur

Aski izango zuten kopeta-hezurra altxatzea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 35. orr.

Ongi ikusten dira kopeta-hezurra atzera berriz lotzeko erabilitako titaniozko grapak ere.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 76. orr.

Nota batzuk kanta-murmuriatzen zituen, kopeta-hezurreko sinuan zer efektu egiten zuen ikusteko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 215. orr.

8 kopeta ilundu

Osaba Kamilek kopeta ilundu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 50. orr.

-Schnaps? -kopeta ilundu nuen-.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 78. orr.

Husain apaltasun aire batekin sartu zen, kopeta are gehiago ilunduz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 267. orr.

Agurtu zuena nor zen ikusita kopeta ilundu zitzaion, soa gaiztotu, baina ez zuen txintik esan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 178. orr.

Eta, kopeta ilunduz, "nola arraio nahi dik nik halakorik jakitea?", pentsatu zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 244. orr.

Edota beharbada irribarretsu agertzen zitzaien kopeta iluntzen ziotenei eta kopeta iluntzen zien irribarretsu agertzen zitzaizkionei.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 59. orr.

9 kopeta izan du ad

Zer kopeta duzun!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 148. orr.

Pentsa ezazu nolako kopeta duten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 161. orr.

-Bat gutxiago, erranen ditek -zioen trufaz Philippek-, hala nola iragan udako zakur-beroagatik hil zaharrentzat, sei hilabete barne eta estatistiken arabera arras zenduko zirela azaltzeko kopeta ukan zitean telebistako komentatzaile batzuek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 281. orr.

Ez dute ukatzeko kopeta izan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 118. orr.

Batzuk aski kopeta ukan zuten erraiteko hodei hori gelditu zela Frantziako mugan!  Herria   2005-09-29

· "Kopeta behar da gero! -pentsatu zuen Ruche jaunak-.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 485. orr.

10 kopetaraino egon nazka-nazka eginda egon

Kopetaraino zegoen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 90. orr.

Kazetaritzaz kopetaraino dago.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 457. orr.

Ni kopetaraino nengoen josteko makinarekin lan egiteaz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 447. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus