Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bekoki 1 iz aurpegiaren goialdea, bekainetatik ilearen hasieraraino. ik kopeta.

Bekokia altxaturik, ez da arduratzen: "Ez da Jainkorik", pentsatzen du.  Elizen arteko biblia   Sal 10,4

Harry bekokia igurzten ari zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 238. orr.

Nire bekokia leiho hotzaren kontra, burutazio alferretan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 295. orr.

Behin, ohi baino bizkorrago mugitu zituen hatzak eta, zerbaitek alaiturik, xaloki zimurtu zuen bekokia, baina ingurura begiratu eta bertantxe itzali zen, oin azpian zapalduriko txingarra bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 24. orr.

Ezpainari koska ari zen, bekokia zimurtua zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 206. orr.

Zimurrak egin zaizkio bekokian, bekainak bildu ditu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 181. orr.

"Nor da Teresa hori, Eusebiorena kontatu ziana?" "Hotelekoa." "Begigorriyaren alaba hori, gaixo egon dena?" Osabari bekokia ilundu zitzaion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 210. orr.

Bekozkoa jartzeraino ilundu zitzaion bekokia bat-batean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 23. orr.

Oroitzapen ilunek goibeldu zioten bekokia.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 200. orr.

Jendetza guztia belaunikaturik zegoen, bekokia lurreraino makurturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 147. orr.

Sakelatik sudur-zapia atera, eta bekokia xukatu zuen, zeren, izan ere, izerditan baitzeukan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 83. orr.

Hitz hauek esanik, gurutze santuaren seinalea egin zion bekokian. Eskua zorroan sartuz harri bat atera, habailaz jaurtiki, eta bekokian jo zuen filistearra; harria bekokian sartu zitzaion eta ahozpez jausi zen lurrera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 999. orr.

Nire bihotz harrituaren isla irakurri dit bekokian.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 97. orr.

Betaurreko biribilak erabiltzen zituen, eta bekokian tximista bezalako orbain mehe bat zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 11. orr.

Muin ematen zion bekokian kalentura ote zuen jakiteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 287. orr.

Bekokian zeukan eskua, begien babesgarri, hurbiltzen ari zen zalgurdia hobeto ikusteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 43. orr.

Mrs. Baldwinek bekokia mahai-ertzean ezarri eta negarrari ekin zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 257. orr.

Xingola bat zeukan ilean, eta kizkur bi erortzen zitzaizkion bekokiaren bi aldeetara.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 121. orr.

Begiek bi txori bizkor ziruditen, bekokiaren pean habia egindakoak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 141. orr.

Bekokiko zainak irten beharrean zituen Farringtonek, eta Weathersen larruazal zurbilak peoniaren kolorea hartu zuen. une hartan ohartu zen odola zeriola bekokitik behera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 140. orr.

Gogoan ditut haren hitzak, arrats beherean, leiho aurrean zutik, ile-xerlo bat bekokira eroria zuela.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 37. orr.

Gusek bere edontzi garagardoa irentsi eta eskua, ahoa garbitzeko erabili aurretik, bekokiraino jaso zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 76. orr.

Izerdiz blai berriro nik bekoki eta lepo aldeak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

2 (izenondoekin)

Zer bilakatu da haren bekoki garbia, haren ile horiak, bekain biribilduak?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 282. orr.

Arrosa kentzen maitasun hobengabearen bekoki garbitik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 149. orr.

Bekokia txikia, ezpain meheak, eta irribarrea erdi ironiko erdi mingotsa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 89. orr.

Hildakoaren bekoki zurian.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 216. orr.

Bere bekoki argian.  Berria - Kultura   2006-04-04

Bere bekoki setatsua eta masail irten gogorrak bereziki zurbil ageri ziren sabaiko argi-armiarma elektrikoaren argitasun garaiaren azpian.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 117. orr.

Haren bekoki urdin distiratsuan, lerro mehe ilun batek seinalatzen zuen zauri orbaindua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 26. orr.

Eskua bekoki mindutik pasatu zuen, begiak estaltzen zizkion lainoa uxatuz bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 232. orr.

Bekoki apaletik hurbil-hurbil lauza luze batek geldiarazten zuen haren so hustua.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.

Esku babatsu gogorrak zituen, handitzarrak, profil hezurtsu koskatsua, aurpegia eguzkiak erre-zaildua, bekokia mehar ile lerroaren azpian.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Burdinazko barra bat buru gainera erori, eta kalte larriak eragin zizkion horrek bekoki-lobuluetan, hau da, bekokiaren atzeko garun ataletan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 234. orr.

Gero hiru barrunbeak zabaldu ziren, eta burezurraren haustura aurkitu zen; bekoki aldea eta loki aldea hartzen zituen, eta hark ekarri zion heriotza.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 238. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus