Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Laburtzeko, nirekin abentura batera etor zedin konbentzitu nuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 62. orr.
Denbora dezente behar izan zuten Hermione komunetatik irten zedin konbentzitzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 191. orr.
Gure ama konbentzitu nahi zuen bera ere Casoratiren eskoletara joan zedin. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 120. orr.
Ea bada, gure aingerutxoa, konbentzitu al zaitugu? utzi al diozu sodomia krimena dela pentsatzeari? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 192. orr.
Nire manerek konbentzitu zituzten. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 92. orr.
Ni behinik behin ez naute batere konbentzitzen ematen dituzten arrazoiek. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 61. orr.
Ez zen modurik izan hura konbentzitzeko. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 137. orr.
Anaia ministroak Frantzisko konbentzitu nahian zebiltzan, anaiei elkartean bederen zerbait edukitzen utz ziezaien, anaiarte hain handiak zeri heldu eduki zezan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 548. orr.
Agureak ez zuen nahi, ezezko biribila ematekotan izan zen, baina azkenean taldekoek konbentzitu egin zuten. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 35. orr.
Jontxuk bazuen halako ahalmen bat gainerakoak bere usteaz konbentzitzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 68. orr.
Zer trikimailu baliatuko nuen Ada arriskuaz konbentzitu, beharrezko neurriak hartu, eta Herio engainatzeko? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 222. orr.
Ezin dut konbentzitu, haserraraztea baizik ez nuke lortuko. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 245. orr.
Azkenean, Rossetti niretzat oinetako marka bat zela konbentzitu nuenean, funtsezkoena kontatu zidan: [...]. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 132. orr.
Gure amak, hitz gozoak erabiliz, konbentzitu zuen hura zela bere patua. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 99. orr.
Botere publikoak konbentzitu behar ditu EEP-ek orain artinoko diru maila bederen segurtatzen segitu behar dutela. Herria 2005-12-29
Zinak eta minak ikusi zituen Idisoro zaharrak Napumoceno jauna konbentzitzeko ez zela bere asmoa inor iraintzea, hitz egiteko modu bat baino ez zela. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 85. orr.
Beste nonbait bizi zela konbentzitu nahi zuen bere burua. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 280. orr.
Azken entrenamendu-saiora joateko konbentzitu zuen Harryk. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 208. orr.
Nola arraio konbentzituko ote zuen osaba Vernon edo izeba Petunia baimena izenpetzeko? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 17. orr.
Horregatik, bera joatea erabaki zuen, ea adiskide giroko elkarrizketan kargua hartzeko konbentzitzen zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1134. orr.
Humirzahk txanoaren azpian ilea hazten uzteko konbentzitu zuen, eta txirikordak egiten zizkion. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 23. orr.
Martin falta zela ikusita, mojak berreskuratu egingo zuen, dudarik gabe, garai batean Katalinaren gainean zuen itzala, eta berarekin komentura itzultzeko konbentzituko zuen Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 196. orr.
-Gu lasai -errepikatu zuen Imanolek, gehiago bere burua konbentzitzeko Alex baiesteko baino-. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 24. orr.
-Onik aterako da -esan zion Harryk, bere burua konbentzitu nahian-. Dena bere gustura ikusten zuen, eta bere burua konbentzitzen zuen gertatuak bere fantasiak marrazten zituen bezala zirela. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 125. orr.
Bai baitzekien besteak konbentzituko zituela beharbada, baina ez bere burua; erabat ez, behintzat. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 34. orr.
Historia gauza hutsa dela konbentzitu zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 230. orr.
Gizon hark bere garaikidea izan behar zuela konbentzitu zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 59. orr.
Hori baino gehiago, amodioa bera ipuin bat zela konbentzitu nintzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 61. orr.
Behin berriro konbentzitu nintzen ezen herri madarikatu honetan zorigaitza zelatan dagoela, noiznahi eraso egiteko pronto. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 48. orr.
Konbentzitu egin da, eta besoa askatu dit. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 202. orr.
Harik eta konbentzitu nintzen arte atsegin nuela bizio hura. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 192. orr.
Harik eta Jainkoaren batasunaz eta liburu profetikoen egiazkotasunaz konbentzitu arte. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 95. orr.
Ni ordurako ateo aitortua eta konbentzitua nintzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 42. orr.
-Faxista konbentzitua, beraz. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 209. orr.
Hala ere, erretzaile konbentzitua nintzen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 100. orr.
Sendagileak konbentzitu itxuraz erantzun zion: [...].Amak, buruari eragin ostean, hizketa molde konbentzitua erabiliz: [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 340. orr.
Konbentzitua naiz denborak beste maila batean kokatzen dituela obrak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 149. orr.
Hermionek konbentzitua zirudien, baina Ronek ez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 223. orr.
Erran behar zuenaz konbentzitua zegoelako. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 223. orr.
Hau ordea ez zen oso konbentzitua agertu Estebanek bere premia larriaren berri eman zionean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 165. orr.
Ezagun zuen konbentziturik zegoela esaten ari zenaz. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 109. orr.
Peru oso konbentziturik dago bere paperaz, baina sinesgarritasun handia ikusten diogu bere jarrerari. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 145. orr.
Baina Sabethek konbentziturik segitzen zuen adarra jotzen niola. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 165. orr.
-Horixe -erantzun diot, konbentziturik-, Ekialdearen atea, Asiarako zubia. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 175. orr.
Andresek, halako katalepsiarik ez zela konbentzituta zegoen arren, estetoskopioa atera eta bihotzaren parean auskultatu zuen gorpua. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 282. orr.
Kalera bota behar nindutela konbentzituta joan nintzen erredakziora. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 61. orr.
Baina ez dut uste konbentzituta geratu denik... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 261. orr.
Denbora luzez bere barrurako aritu zen xuxurlaka, Smeeri begira, toles bat josten ari baitzen lasai-lasai, ume guztiek beldurra ziotela konbentzituta. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 176. orr.
Ez ninduen oso konbentzituta ikusiko, zuloaren aurrean jarri eta ez baitzidan pasatzen utzi. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 125. orr.
ama konbentzitu (3); bere burua konbentzitu (5); jendea konbentzitu (4); joateko konbentzitu (3); uzteko konbentzitu (3)
oso konbentzitua (4)
konbentziturik egon (3); oso konbentziturik (3)
iritzi publikoa konbentzitzeko (3)
bere burua konbentzitzen (3); egiteko konbentzitzen (3); erabat konbentzitzen (4); guztiz konbentzitzen (3); konbentzitzen ahaleginduko (4); konbentzitzen saiatu (11); konbentzitzen saiatuko (6); konbentzitzen saiatzen (3)