Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haatik, ez zidan ezezkorik eman; txikitan hanka konpondu zidanetik, gure etxean adiskide handi bihurtua zen, eta horrek bairatu zuen seguru asko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 190. orr.
Ospakizuna gauean berandura arte luzatu zen, eta halako batean zutitu eta hitz egiteko bairatu ninduten. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 284. orr.
Harry espetxera joateko prestatzen ari zela, Dombrowskik, azkenean, bairatu egin zuen Bette dibortzioa eska zezan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 58. orr.
Lanak izan ditut nire txalupatxora igotzera bairatzeko bikotea, Desolaziotik bereizten gintuen tarte laburra, ehun bat itsas besabete, zeharkatu behar zela eta. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 137. orr.
Goardia Nazionaleko artillerian sartu zen, eta beren kanoiak herri-xehearen esku uzteko artilleroak bairatu nahian pasatu zituen 1830eko abenduko 21eko eta 22ko gauak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 330. orr.