Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ama koitadua haren atzetik joan zen malko eta erregu. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 121. orr.
Gaur egun etorkin koitaduak soilik ikusten dira karrakan zakua lepoan. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 70. orr.
Neska koitaduari hobe ezer esan ez. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 96. orr.
Mutiko koitadua! Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 294. orr.
Egunik egun inuzenteagoa da koitadua. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 132. orr.
Tuberkulosiak jota, koitadua. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 143. orr.
Arra-arra ari zuen erauntsia, eta niri, koitadu honi, korridorean traban paratutako bidai poltsa batek ohartarazi berria zidan aterpe berriren bat bilatzen hasi behar nuela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.
Koitadua zeu, trapuan pupua baizik ez duen gaizo hori. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 15. orr.
Nahikoa da erreparatzea etxeak bahituta eta enkantean salduta ikusi dituzten koitadu horiei, inoiz bukatzen ez ziren interesak zituzten zorrak zirela medio. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 79. orr.
Koitadu urrikalgarria, bai, baina desirak barkamenik ez, eta arimak gaizkian izan jomuga. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 97. orr.
Ondo koittadua ere! -entzun zuen Norak inguruko gizonen baten hizketa ahots-argia. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 161. orr.
Nork askatuko du arima koitadua heriozko gorputz honetatik, Jesukristo gure jaunaren bitartez Jaungoikoaren graziak askatzen ez badu? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 322. orr.
Beatrice gaztetxoa, ordea, arkume koitadua otsoaren aurrean bezala geratu zen etxean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 34. orr.
Eta nik bota nuen garrasia katu koitadua arropa artean itoa topatu nuenean! Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 39. orr.
ama koitadua (3)