Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Koipe gutxiko jakiak jan. Berria - Gaiak 2004-11-28
Lan-jantzia koipe zikinez belzturik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 24. orr.
Zartagineko koipe kirrinkarira arrautzak botatzen ari zen bitartean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 21. orr.
Koipe beroaz igurtzitzen zizkion ziztadak abere gaixoari, Siberiako usadioari jarraituz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 218. orr.
Hanburgesa gurditxoak koipe errearen usaina hedatzen zuen kalean zehar. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 98. orr.
Abiadura handiaren arrazoia gurpiletarako erabiltzen zen koipe aparta finean zetzala, eta koipe fin hori, nola ez, umeen gantzetik bakarrik atera zitekeela. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 69. orr.
Koipe ugarirekin igurtzi ehizako oinetakoak, eta argizari oso gutxirekin botinak. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 68. orr.
Baliteke larruazalean den koipe edo hezetasuna lurruntzea eta horrek geruza babesle bat eratzea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 84. orr.
Karbohidratoak koipe bihurtzen dira berehalaxe. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 203. orr.
Kriseiluarentzako koipea da balea. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 257. orr.
Jantokian jarraituko zuten arrautzak maionesarekin eta muskuilu frijituak jaten, koipetan ezpainak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.
Arrautza horretan daude eraikuntza-materialak: proteinak, koipeak, azukreak, mitokondrioak, eta gunea, hantxe baitaude irarrita eulia sorrarazteko behar diren aginduak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.
Koipe-lan bikoitza, erabil oparo olioa eta gantza. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 160. orr.
Itunaren arabera, elikagaien koipe, azukre eta gatz kopurua mugatu behar dute agintariek. Berria - Gaiak 2004-05-23
koipe ontzi batzuen barnean ezkutatuta. Berria - Euskal Herria 2004-12-15
Berak atera zuen salboina egiteko behar zen koipe mondongoa. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 91. orr.
Barruan jende asko zagok, jan-edanean, koipe usaina baitator, eta liraren soinua. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 127. orr.
Behin koipe-zarakar zail hori kendurik, azazkalak ez zitzaizkian gehiago apurtzen. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 16. orr.
Trajea koipe-orbanez betea zeraman, txapela zikina, ilea luzea, gorbata ahaztu egiten zitzaion. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 109. orr.
Bidegainean koipe orban bat zegoen eta, handik igarotzerakoan, gurpilak labain egin eta oreka galdu zuen, antza. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 86. orr.
Aza minduaren usaina zen nagusi koipe-zulo hartan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 214. orr.
· Koipe erre usaineko etxe zatarra. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 128. orr.
Eta bazirela suziri antzeko batzuk ere, landare-koipe miresgarri batez ondo bustirik airera jaurtitzekoak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 165. orr.
Belarrak, basarto-irina, kakahuete-koipea eta patata gozoak erostera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 245. orr.
Haurdunaldian arrain koipe asko eta haziak jaten dituzten amek. Berria - Gaiak 2006-01-21
Balea-koipeaz betetako upelak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.
Itsastxakur koipea igurtzi. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 398. orr.
Baina sinatu hemen, osaba, sinatu, ontzia ez baita gure zain egongo eta txerri koipea bueltan abia daiteke. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 52. orr.
Gurin koipe gehiegi hartzeak dakartzan eritasunen bilakaera paraleloa. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 38. orr.
Arkume otzan bat bezalakoa da-eta nire anderea; koipe-puska baino beragoa bera. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 132. orr.
Horri koipe-emaile profesionala deritzo, bere nortasunaren exkaxa literatoen onespenaz berdindu nahian dabilena Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 11. orr.
Isil zaitez, koipe-jario hori. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 74. orr.
· Letrajale lerdetsu horietakoa, klasean aipaturiko goiti-beheitiez galdezka, bibliografia eske, koipe-jario. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 28. orr.
Koipe-jario lotu nintzaion, Ttipirekin sekula huts egin ez zidan jukutria. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 96. orr.
Salto txikiak emanez, eskuak fraide batek bezala igurtziz, jendea koipe-jario agurtuz. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 289. orr.
Aurreko egunean KOz galdutako morroi koipezaku bat ipini zidatean aurrean. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 63. orr.
Piezen erdiekin ere garaituko hinduket, koipe-zaku hori! Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 49. orr.
Zoruko zikinkeriaz kexatzen zara, koipe-zaku hori, baina nitaz ez zara batere kezkatzen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 47. orr.
-Bere buruko zati itxia ireki egin zen, sarrailari koipea emanda bezala. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 70. orr.
Arazoa da umore-sen handiegia duela enpresaburuei eta ikusleei koipea emateko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 251. orr.
Ondo prestatuta hago, horregatik! -esan dizu koipe pixka bat emateko bezala-. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 127. orr.
Hainbeste koipe emanda seguru zer edo zer esan behar didazula. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 172. orr.
Orain koipe emoten? Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 196. orr.
koipe jario (5)