Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gantza, gai biguna izaki, berehala urtzen da. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 189. orr.
-Zure gorputzak beharko lituzke zapatila ukaldi horiek, gantza urtu dakizun. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 51. orr.
Eta gero bero bolada ikaragarri hura, gizakiak gantz urtuzko baltsa bilakatzen zituena. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 282. orr.
Ezpain lodiak eta masail biribilak zituen, dena zuen koipe eta gantz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 64. orr.
Koipe fin hori, nola ez, umeen gantzetik bakarrik atera zitekeela. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 69. orr.
Gehienetan etxean ez zen eta gantzik edo oliorik izaten, eta esnegain edo segoarekin moldatu behar izaten zuten etxekoandreek janaria maneatzeko. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 109. orr.
Bihotza zanpatzen dizun gantzak hilko zaitu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 18. orr.
Hasieran gantza edo xaboia ematen zioten sokari. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 97. orr.
Lagun faltsu urrikalkorrak galduak ditudala jada eta mundua neure begiz haztatzea eta onartzea dagokidala, gogoaren urrakoa gantza beroz josten saiatuz. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 114. orr.
Gela atsegin eta epel batean, gantzezko kandela xume baten argitan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 376. orr.
Gezurtatu egin dute gantz gehiegiko jakiak jateak bularreko minbizia sortzen duela. Berria - Gaiak 2004-10-19
Gantz apurrik ez gorputzean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 80. orr.
Animalien gantz ehunetan. Berria - Gaiak 2004-09-14
Dermisaren azpian, gantz-geruza bat dago. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.
Gantz parrastada ugaltzen ari zen gaualdiaren hasieratik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 141. orr.
Gantz sunda zerion, haragi onaren urrin geza. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 210. orr.
· Txerri gantz ontzia eta okela errearen koipearena ondo lerrokatu zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 105. orr.
Txerri gantza eta garbantzu batzuk ekarriko ditut. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 122. orr.
Kainek lurreko fruituen eskaintza egin zion Jaunari eta Abelek, bere aldetik, artaldeko lehen bildotsak eta ardi-gantzak eskaini zituen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 22. orr.
Akerren odolez eta aharien giltzurrun-gantzez. Elizen arteko biblia Is 34,6
Emakumea kastore-gantz astunaren pean loguraturik etzaten da. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 437. orr.
Bi eltze txerri gantz abian jarri ondoren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.
Gantzak eta karbohidratoak ez dira hain zailak prozesatzen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 187. orr.
Gantzen hausturatik sortua izanik glizerina, metabolizatzeko eta kaloriak hornitzeko modukoa izan behar zuela. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 190. orr.
Esteatosisa, labur esanda, gibelean gantza pilatzeari deitzen zaio. Berria - Gaiak 2004-11-28
Etxean ditugun garbitzeko xaboi-hautsek bezala, elikagaietako olioak eta gantzak emultsionatu egiten dituzte behazun-gatzek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.
Gantza gutxitzeko gene terapia aztertzen ari dira AEBetako eta Suitzako zientzialariak. Berria - Gaiak 2004-02-12
Normalki jaten ditugun lipidoak jatorria animalietan daukaten gantz saturatuak dira. Berria - Euskal Herria 2004-08-24
Ehunka gramo batzuk gantz-azido lapurtuak nituen, barrikadaren beste aldeko nire lankideren batek parafinaren oxidaziotik neke handiz lortuak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 189. orr.
Omega-3 izeneko gantz–azidoek alzheimerra saihets dezaketela iragarri zuten atzo Kaliforniako Unibertsitateko ikertzaileek. Berria - Gaiak 2004-09-02
Haien esanetan, odoleko gantz kontzentrazioak gora egiten du hotz egiten duenean, eta behera, uda sasoian. Berria - Gaiak 2004-05-06
bat txerri gantz (3); bere gantza (4); dagoen gantza (6); dagoen gantza eta (5); dute gantz (3); eta gaineko gantza (4); eta gantz (9); eta gantza (7); eta gantzak (6); eta gantzen (3); gaineko gantza (6); gaineko gantzarekin (5); gantz asko (4); gantz azido (5); gantz eta (3); gantz gehiegi (6); gantz guztia (3); gantz guztiak (5); gantz horiek (3); gantza eta (8); gantza eta gibela (5); gantza urtzen (3); gantzak erre (3); gantzak eta (4); gantzaren poto (3); giltzurrunak gaineko gantzarekin (5); itsatsia dagoen gantza (5); oparietako gantzak (3); oparigaien gantzak (3); txerri gantz (8); txerri gantza (4); zen gantz (3); zerri gantza (3)