Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egia esatera, amaren kezka ez zen alaba senarrik gabe geratzea. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 45. orr.
Kezka eta beldurrak oro bazter utzita. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 183. orr.
Baina amonak bazuen zerbait, kezkaren bat edo auskalo zer, gogoa iluntzen ziona. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 176. orr.
Nire kezka txerriak ziren. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 140. orr.
Zure kezkak ez dira, beharbada, euskararen ingurukoak. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 18. orr.
Nire kezkak, ordezka-ezinezko piezaren bat norbaitek ostu ote lezakeen edo, ez du Herbert den mendrenik ere ikaratzen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 253. orr.
Baina gizonaren tonu iluna entzun orduko poza kezka bihurtu zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 94. orr.
Kezka eta unadura zerizkion haren bisaiari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 118. orr.
Horren ondotik, zutik egoteaz nekatua, kezka begitartean, bulegoko mahaira eseri zen... Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 234. orr.
Aberastasunaren kezkak logura uxatzen du, eta azkenean osasuna hondatzen. Elizen arteko biblia Si 31,1
Janinaren kezka argia zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 105. orr.
Kezka larregi loa ez galtzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 294. orr.
Aalantza une labur bat izan ondoren, kezkaren harrak hartu nau. Txillardegi «Putzu», 1999 - 258. orr.
Kezka bat nuen hala ere: [...]. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 14. orr.
Kezka zuen, bertzalde, halako lekualdatze batek kalte eginen ote zion bere arima bekataria behin betikoz erredimitzeko proiektu behin eta berriz geroratuari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 20. orr.
Ez dut uste herritarren arbuioak kezka handirik pizten zionik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 96. orr.
Horrek kezka eragin zion neskatxari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 44. orr.
Honek kezka handia sortzen dit, eta pena eman ere. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 106. orr.
Aldamenean du gizona, liburu bat esku artean, kezkak burutik haizatu nahian. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 206. orr.
Baina une haietan denek sendi zuten kezka ez zuten ezabatu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 209. orr.
Kezka batek kitzikatzen ninduen ere: giltza galduaren istorioa ez ote zenetz aitzakia bat? Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 147. orr.
Haren aurpegiak kezka islatzen zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 17. orr.
Zalantzak eta kezkak uxatzen ere ez dira saiatu. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 172. orr.
Etorkizunari buruzko kezkak baztertu, eta lasai-lasai murgildu ginen orainean. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 129. orr.
Kezka handitu egin zen Bilboko ontzitegi nagusiaren greba zela eta. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 397. orr.
Handik astebetera, hain zuzen, kezkak biziagotu egin zitzaizkion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 271. orr.
Ordurako ez zuen lehengo irribarre desafiozko hura: begietan kezka antzematen zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 204. orr.
Kezka hura ere berehala desegiten zitzaigun. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 73. orr.
Garai hartan, egun ez bezala beharbada, kezka handia genuela guk euskararekin. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 19. orr.
Indian ez duzu janarekin kezka handirik izango. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 30. orr.
Kezka eta zalantza larri horiek. Txillardegi «Putzu», 1999 - 209. orr.
Badut, ordea, hori baino kezka larriagorik euskararen inguruan. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 49. orr.
Kezka zaharra da hori eta orotarikoak dituzu erantzunak. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 65. orr.
Eta hortik dator nire kezka nagusia. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 0. orr.
Bat-batean kezka bitxi batek hartu ninduen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 35. orr.
Hasieran kezka hutsala baino ez zena, ordea, larriagotu egin zen denboraren joanarekin. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 149. orr.
Kezka artistiko horiez gain, zaletasun bitxi eta obsesiboak izaten zituen, betidanik. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 48. orr.
Kezka etimologikoa ere badago; garai batzuetan, nagusi izan da, Berpizkundean, adibidez.. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 56. orr.
Kezka filosofiko orokorretatik abiatuz (heriotza, askatasuna, ezagutzaren mugak...) gogoeta egiten du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 20. orr.
Biek ere bazituzten kezka politiko eta sozialak. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 67. orr.
Gizasemearen kezka sexualak beti bere zintzilikarioaren inguruan izaten dira. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 241. orr.
-Ximurra, kezka bizian, berataz zer datu klase ote neukan artxibaturik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 145. orr.
Kezka barregarrien menpe. Elizen arteko biblia Jkd 17,8
Eta Amaren aspaldiko kezka omen zen gure lagunaren galtza zikinen sakelak ongi miatzea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.
Berebiziko kezka erakutsiz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 156. orr.
Nire atsekabea eta barruko kezka hain handiak zirenez, [...]. Elizen arteko biblia 2 Ko 2,4
Ez diagu ez kontzientziako kezkarik, ez Jainkoaren beldurrik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 993. orr.
Hola hitz egiteak ez dizula inolako kezkarik sortzen. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 101. orr.
Erretratu hauetan [...] artearekiko kezka ez zegoen bazterturik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 149. orr.
Ordukoa du gizakiak bere izatearekiko kezka ere. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 120. orr.
Euskararekiko duen gehiegizko kezka. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 172. orr.
Euskararekiko duen gehiegizko kezka. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 172. orr.
Baina, ez zen alta usaiazko kezka. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 61. orr.
Hala ere, zeure burua baino ez zen zeure egiazko kezka nagusi. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 16. orr.
Beren kezka-iturri nagusia ekologismoa da. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 45. orr.
Gehien-gehienentzat sexua kezka-iturria da, ia denek dute obsesio sexual handiren bat, edo pila bat. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 148. orr.
Kezka aurpegia daukate biek eta gertutik gertura egiten diote berba elkarri, belarrira. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 23. orr.
Zintzoaren etxean ugaritasuna, gaiztoaren irabazia kezka-sortzaile. Elizen arteko biblia EsZ 15,6
Errezeloz begiratzen dio apriorismoaren, dogmaren edo ideologiaren kezka-usain desatsegin hori duela iruditzen zaion guztiari. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.
Kezka-izur bat ageri zuen begitartean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 51. orr.
Kezka ukitu batekin. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 82. orr.
Ahots urrun bat ailegatzen zitzaidan, Antjeren kezka-tonua. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 117. orr.
Zer kezka klase daukazu zuk? Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 208. orr.
Horrek barne kezkak baretuko zizkiolakoan zegoen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 212. orr.
Badira jendeak beren erruak beren kabuz aitortzen dituztenak; hauengan horrelako maitasun baten beldurra sortzen da, estura, oinaze-mina, barren-kezka eta gaitzespena ekartzen dietelako. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 69. orr.
Emakume baten xerkan jartzen zaituen halako maitasun-kezka hori piztu zidan neure baitan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 102. orr.
Diru-kezkak edo politika-sestrak edo moda-gorabeherak bezalako arreta mundutiarrekin. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 196. orr.
Bekatu-kezka jartzen dio bekatua ez den tokian. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 201. orr.
Negozio-kezka gaitzat duela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 257. orr.
Bizi-kezkarik gabeko geroaren segurtasunak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 37. orr.
Ikusirik iritsi orduko zein alai eta kezkagabe jaitsi ziren, iruditu zitzaidan hura gizon itxurako hegaztien bilera zela edo gizon lumadunena, bestela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 85. orr.
Arin eta kezka gabe sentitzen nintzen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 126. orr.
Hotz handiak etorri arte kezka gabe zain egon zitekeela. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 284. orr.
ardura eta kezka (5); benetako kezka (6); bere kezka agertu (8); bere kezka nagusia (8); gazteen kezka (5); gure kezka nagusia (5); herritarren kezka (15); kezka adierazi (25); kezka agertu (116); kezka agertu zuen (40); kezka agertzen (13); kezka areagotu (9); kezka asko (5); kezka azaldu (37); kezka azaldu zuen (12); kezka bakarra (48); kezka bitxi (5); kezka bizia (5); kezka biziak (6); kezka eragin (32); kezka eragiten (17); kezka eta beldur (7); kezka eta beldurra (11); kezka eta zalantza (5); kezka handia (64); kezka handia dago (6); kezka handia eragin (5); kezka handia sortu (9); kezka handia sortzen (5); kezka handiagoa (9); kezka handiak (11); kezka handiena (11); kezka handirik (14); kezka handiz (13); kezka iturri (39); kezka iturri nagusia (7); kezka iturria (5); kezka izan (15); kezka izaten (5); kezka larria (11); kezka larriak (5); kezka nagusi (15); kezka nagusia (87); kezka nagusiak (17); kezka nagusietako bat (7); kezka piztu (9); kezka sortu (42); kezka sortu du (16); kezka sortzen (23); kezka soziala (6); kezka txiki (5); kezka ugari (9); kezka zabaldu (11); kezka zabaldu da (6); nazioartearen kezka (5); nire kezka bakarra (8)
bestelako kezkak (5); inguruko kezkak (15); kezkak agertu (7); kezkak azaldu (8); kezkak eta zalantzak (5); kezkak sortzen (6); kezkak uxatu (5)
beste kezkarik ez (6); ez izan kezkarik (5); ezeren kezkarik (6); inolako kezkarik (19); inolako kezkarik gabe (9); inongo kezkarik (7); inongo kezkarik gabe (6); kezkarik gabe bizi (5); kezkarik handiena (16); kezkarik izan (15); kezkarik sortzen (8)
kezkaren kezkaz (6); kezkaz begiratzen (8); kezkaz bete (5); kezkaz betea (5); kezkaz beterik (6)