Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kezkabide iz kezkatzeko zergatikoa; kezka sortzen duen gauza. ik kezkagai.
Bi italiarrek kezkabide gutxiago ematen zidaten. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 138. orr.
Alabarekin ez zuen kezkabiderik izan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 289. orr.
Aski kezkabide ederra banuen haatik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 449. orr.
Jatetxea eta hotela hurrean egoteak beste kezkabide bat zekarkidan, biok batera batetik bestera joateko planik bururatu ote zitzaizun. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 44. orr.
Hala ere, ez zen kezkabide noiz, non eta nola lor zitekeen errepublika ezin hobe hori. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 218. orr.