Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gopor iz zurezko ontzi biribila, eskuarki zurezkoa, abatza edo kaikua baino txikiagoa eta kirten-bakarra, talo esnearentzat eta gatzatuarentzat erabiltzen dena. ik katilu.
Hurrupada bat edan zuen goporretik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.
Gopor bat bete kafe. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.
Haien metalezko goporretik jan behar izan zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 130. orr.
Gopor txiki bat, urrezko eta zilarrezko paperetan bilduriko txokolatez eta gozoz betea. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.
Mael txabolako atearen aurrean belauniko zegoen, inguruan kolore anitzeko margoz betetako hainbat gopor zeuzkala. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 87. orr.
Margo goporrean bi atzamar sartu ondoren. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 88. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
gopor bat (4)