Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kasko (orobat kaska g.er. eta kasku g. er.) 1 iz buruko biribila. ik kasket.

Inguruan poliziaren furgonetak ageri ziren hilerriaren sarreran eta hirurogeiren bat polizia, kasko eta guzti jantziak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 108. orr.

Hantxe ipiniko diote kasko gainean borla, hari-xortaz egina.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 87. orr.

Buruan kasko bat ipini eta jo egiten ninduten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 191. orr.

Lur mailan, behean, normala den kasko batek, tornuak bezalaxe estutzen dizkizu hezurrak hamar mila metrora zaudenean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 35. orr.

Bere kapela sailetik osasun-ingeniariek eramaten dituztenen gisako kasko bat aukeratu zuen, hori-horia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 269. orr.

Rossinante deitu zaldi meharraren gainean zabilan zaldun kinkilia, kaska zabal berezi bat buru gainean eta lantza luze bat eskutan, behardunen defenditzale suharra, doi bat eroa.  Herria   2003-01-09

Bi lapur motorreko kaskoak jantzita bitxitegira sartu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Haren isla baizik ez genian ikusten, zerua baino ilunago, haren begirada ere ez, kaskuaren biserapean.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 44. orr.

2 (izenondoekin)

Altzairuzko kasko motosduna zeraman buru gainean, eta sare kota distiratsua soinean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 260. orr.

Haien kasko puntadunen gandorrek sugarrezkoak ziruditen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 27. orr.

Kasko dotorea zen, luma zuriz hornitua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 303. orr.

Motoaren alde batetik zintzilik kasko gorri bat ikusi du, eta jantzi egin du.     «Bizia lo», 2003 - 79. orr.

Kasko moderno batek indio zaharraren aurpegia babesten du, eta harro erakusten du eskuetan dinamitazko txistor luzea, txortena zut.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 9. orr.

Gorriak bere kasko mailatua jantzarazi zidan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 260. orr.

Nehor ez zegoen, ez kaxketadunik, ez kaputxadunik, ez kasko laserdunik, ez adiskiderik eta ez etsairik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 160. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Fusil bat ikusi nuen, zutik txoko batean, eta soldadu kasko bat eta prismatiko batzuk haren oinean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.

Pistola utzi eta soldadu kaskoa hartu nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 150. orr.

Caro Diario, motor-kasko batekin agertzen zen salsaren erritmora kantatzen horrelako herri batean, barregarri zegoen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.

4 adkor burua. ik kaxko 2.

Airekotik jaitsi zen New Yorken, txapela kaskoan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 31. orr.

Kasko puntatik oskietaraino so egin nion: arropa ilunez beztitua zen eta zapatak zuri-zuriak zeuzkan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 74. orr.

-Dena ordainduko dut -hots egin zuen Rübsam doktoreak, eskuarekin bere kasko soila igurtziz-.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 167. orr.

Pausatu zuen kasko soildua burukoaren gainean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 56. orr.

Kasko erdiko soiluneak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.

Xanpainak eta kostoak kaskoa berotu didatelako-edo.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 32. orr.

Pentsamenduak tarrapatan joaki zitzaizkidan kasko barnean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 93. orr.

Basoiren kopeta harria bezain gogorra duk, eta kasko gogor hortan herriaren historia gordetzen duk.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 23. orr.

Bertze batzuetan, gaina kaska pelaturik uzten zuten, burua larru has egon behar baitzen beti. ik kaskopelatu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 162. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ginea Berriko kasko hurrupatzaile trebeek, gure antzera omen krudelak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 118. orr.

Aire mehar eta fresko batek ferekatu zion kasko gaina, eta hotzikara bat sentitu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 42. orr.

Zalantza astun hura zeukan kasko-zokoan danbaka jagoitik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 51. orr.

Agatak kasko-zokoko zinema gelako pantaila zurbaila ireki zuen eta betiko filma berriz pasatu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 231. orr.

6 gainaldea. ik kaxko.

Handik ari ziren kanoikadaz ibarraren beste aldean zegoen kasko batera bonba-tiraka.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 120. orr.

Erdi Aroko Urbe hiriaren hondakinak hor ditut, kasko batean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 53. orr.

Igandean, Azkainen, Larrun kaskorainoko lasterketa goizean.  Herria   2004-07-05

Oilandoiko kaskoan, abantxu 1 000 metro goratan, kapera bat badela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 20. orr.

Kaskorik kasko, mendien bizkarrezurrari segitu diozue zuen bidean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 153. orr.

Kasko kaskoan den harrokaren inguruan, belarra idor eta motz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 16. orr.

Negu minean, noiz eta ere elurra metatzen baita kasko horietan haizea ufaka ari denean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 113. orr.

Alderdi zoragarri batean zegoen, kasko baten gainean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 67. orr.

Bi mendigoizale euskaldun hupatu dira Lhotse mendiaren kasko-kaskoraino.  Herria   2003-05-29

Lurreko Paradisuko kasko gorenean dela lau ibaiei sortzea ematen dien iturri miragarria.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 81. orr.

Hor daude orain lehengo mahasti lekuak, kasko pelatuak...  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 98. orr.

ik beherago 12.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Urantziatik ateratzean hartu dudan patarraren kaskora heldu orduko, begien aitzinean daukat Sanso herria.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 64. orr.

Itzalak bat-batean hupatzen ziren muino kaskoetara.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 247. orr.

Ezkilaren dorre kaskoraino.  Herria   2002-09-12

7 itsasontziez mintzatuz, kroskoa.

Izatekotan, petroliontziak duke errua: kasko bikoitzik ez zuen, eta bandera komenientziazkoa zeraman.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 137. orr.

Eguzkiak jotako olaxten islak urrezko ezkatak marrazten ditu ontzien kasko ilunean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 159. orr.

8 pl entzungailuak.

Belarrietan walk-man-aren kaskoak jantzi ondoren.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 148. orr.

Belarritako kaskoak jarrita, tipo bat pasatu zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 13. orr.

· Entzungailu kaskoak erabiliz, jastatzen dituzu berritasunaren xarma duten melodiak...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 17. orr.

9 herri kasko

Santiago elizaren ondoan dago gizonaren aterpea, herri kaskoan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 190. orr.

Han zegoen herri-kaskoa, alde egin nuenean bezalaxe. Herri kaskotik bertan bizi zena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 64. orr.

Ermiten inguruan, herri kaskoetatik urrun, mendi magaletan egiten ziren jaiak.  Berria - Kultura   2004-01-31

Goizetik herri kaskoa bete da Euskal Herri guzitik etorri beribilez, auto ttiki eta larri.  Herria   2003-06-05

10 kasko esferiko (geometrian)

Bi sinusoidez inguraturiko kasko esferiko batez hornitua eta l>n luzerako parte zilindriko baten gainean kokatua.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 241. orr.

11 kasko-gogor ik kaskagogor.
12 kasko pelatu ipar adkor burusoila, burusoildua.

Nahiz burusoila edo kasko pelatua den, ez du Gehexan Pontto-k deus bilo luzedunen kontra.  Herria   2004-02-05

Berrogei urteko europar kasko pelatu pottoloa eta... ile gorriak dituen neska gazte bat...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 253. orr.

Auzi bereziak kondenatzen zituztela hiltzera alemanekin ibili zirenak, emazte kasko pelatuak jende ostearen artean aurkeztuak eta bertze...  Herria   2004-06-10

Ez, gizon zahar-zahar kasko-pelatu bat zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 63. orr.

Jakin ezazu zure aita ez dela beti izan tripa lodia duen kasko pelatu hori!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 150. orr.

· Mendi kasko pelatu hori arras gora da, 1912 metra alabainan.  Herria   2002-07-25

Bertze batzuetan, gaina kaska pelaturik uzten zuten, burua larru has egon behar baitzen beti.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 162. orr.

13 kasko polar

Irudiak Marteko uda amaieran egin zituen Mars Expressek, kasko polarra meheen denean.  Berria - Gaiak   2004-03-19

14 kasko urdin (orobat kaska urdin g.er.) Nazio Batuen Erakundearen agindupeko soldadua.

NBEk Minustah Haitirako misioa hedatu zuenetik, bederatzi kasko urdin hil dituzte jada.  Berria - Mundua   2006-01-18

Kasko urdinak Guiglo eta Duekouetik gune neutralera erretiratu dira.  Berria - Mundua   2006-01-19

NBEren 6.000 kasko urdin daude Boli Kostan, baita Frantziako Armadako 4.000 soldadu inguru ere.  Berria - Mundua   2006-01-18

Batzuk baitiote bere soldado "kaska urdiñak" igor dezazkela ONU-ak Afghanistanerat bakearen zaintzeko, aitortu du ez dela holakorik aipatu behar, ez baitu erakunde horrek holako ahalik.  Herria   2001-11-08

Kasko urdinen kopurua bikoiztu nahi du Annanek.  Berria - Mundua   2004-08-18

Kasko urdinek ez zuten ezer egin Srebrenicako bizilagunak babesteko.  Berria - Harian   2005-07-10

15 mendi kasko

Mendi kasko garaienetako elurrak urtu eta errekak ongi hornituak joan ohi dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 227. orr.

Gure eskualde ur-putzuz eta urtegiz jositakoetan aise gertatzen da hau, eta, ilunabarrerako, mendi kasko eta mendi lepoetan, holako laino-tximak agertuko dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 276. orr.

San Donato ermita Beriain mendi kaskoan, 1494 metretan, aurkitzen da, Nafarroan.  Herria   2004-06-03

Mendi gain eta kasko haietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 399. orr.

2001eko martxoan hemen berean aipatu ginuen Pantxikaren balentria Mont Blanc (4807 metro) mendi kaskora heldu zelarik.  Herria   2004-03-25

Mendi-kasko soiletan errekak sortuko ditut, ibarretan iturriak · Mendi kasko pelatu hori arras gora da, 1912 metra alabainan.  Elizen arteko biblia   Is 41,18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus